Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskal Estrategia Energetikoa onartu du (Gobernu bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Euskadik 2016-2030 aldian % 17ko aurrezki-maila lortu nahi du, eta Euskal Administrazio Publikoak eredu izan nahi du bere eraikinetan.

Helburuen artean energia berriztagarrien erabilera bikoiztea dago, baita petroliotik eratorritakoen kontsumoa % 18 murriztea ere, 2015. urtearekin alderatuta.

Jardun horiek energia-kontsumoaren intentsitatea % 33 hobetzea, klima-aldaketa moteltzen laguntzea, eta garapen teknologiko-energetikoa sustatzea ahalbidetuko lukete.

15 urte horietan beharrezkoak izango liratekeen inbertsioak 4.930 M€ izango lirateke.

 

Testuingurua

Euskal energia-politikaren jarraibideak 1981az geroztik ezarrita daude orain arte horri lotuta egin diren dokumentuetan. 2020rako Euskadiko Energia Estrategiak (3E2020) Euskadirako 2011-2020 aldirako helburu estrategikoak, jardun-arloak eta ekimen estrategikoak ezarri zituen.

Azken urte hauetan indarrean dagoen Euskadiko 2020rako energia-estrategia berrikustea beharrezkotzat jotzen duten hainbat faktore izan dira. Alde batetik, krisi ekonomikoa hasieran aurreikusi zena baino gehiago luzatu da, eta oso poliki ari gara ateratzen krisi horretatik. Bestalde, azpimarratzekoa izan da azken lau urteetan energiaren sektorean oro har, eta elektrikoan bereziki, egin diren erreformak.

Erreforma horiek honako hau ekarri dute, besteak beste: erregulatutako jardueren ordainsarien murrizketak, sarbide-tarifen kostuen igoera kontsumitzaileentzat, eragin nabarmena izanik kogenerazioan eta berriztagarrietan, instalazio berriak geldiaraziz, edo automozioko bioerregaien kuotaren atzerakada. Ikuspuntu teknologikotik, hainbat funtsezko teknologiak ez dute aurrera egin aurreikusita zegoen erritmoan, adibidez ibilgailu elektrikoak, eta fotovoltaikoaren kostuak jaitsi egin dira, sare-parekotasunera hurbilduz.

3E2020 estrategiaren esparruan energia-politikako jardun asko martxan jarri diren arren, jardun horietako batzuk ez dira hurbiltzen ari ezarrita zeuden helburuetara. Izan ere, krisi ekonomikoan murgilduta egonik ere energia-efizientzian eta teknologia-garapenean aurrerapen positiboak egin diren eta funtsezko hainbat energia-azpiegitura martxan jarri diren arren, ez da gauza bera gertatzen energia berriztagarrien zabalkundearekin, Eusko Jaurlaritzaren programekin lagundutako instalazio txiki asko egin badira ere. Aipatu diren faktore horiek guztiek 2020ko helburuak berrikustea eta ikuspegi berri bat planteatzea ekarri dute.

Europar Batasunak, klima-aldaketaren aurkako borrokan munduko lehen eragilea izaki, 2020. eta 2030. urteetarako energiari eta klimari lotutako helburuak betetzera bideratutako hainbat jardun ezarri ditu. Eta Euskadiren kasuan, 2015ean onartu zen 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategiak jasankortasun-konpromiso garrantzitsuak ezartzen ditu Euskadirako, datozen hamarkadetan bete beharrekoak.

Testuinguru horretan, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak funtsezko jardun-ildo bihurtzen dira gure jardueren ingurumen-inpaktua arintzeko, oro har erregai fosil guztien eta bereziki petrolioaren pisua murrizteko, herritarren energia-faktura optimizatzeko, gure enpresen eta produkzio-sektoreen lehiakortasuna indartzeko, eta, azken batean, energia-eredu jasangarriago baterantz bideratzeko.

Ingurumen Ebaluazioa eta kontsulta publikoko prozesua

Estrategia berriaren diseinuaren barruan, 211/2012 Dekretuan eta 21/2013 Legean deskribatutako planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura kontuan izan da, lantzeko prozesuan ingurumenari lotutako alderdiak barnean hartzeko.

Prozesu hori hainbat fasetan gauzatu da. Aurretiazko kontsulten lehen fase batean, 2015eko martxoan hasi zena, eraginpeko administrazio publikoei eta erakunde interesdunei Plana egiterakoan kontuan izan beharreko irizpideei buruzko iritzia eskatu zitzaien. Premisa horiekin estrategiaren dokumentua egin zen, Ingurumen Azterlan Estrategikoa erantsiz, eta bigarren fase batean jendaurrean jarri zen 2016ko urtarrilean. Azterketak egin eta alegazioak gaineratu ondoren, 2016ko apirilaren amaieran dokumentu guztiak ingurumen-organora bidali ziren, bertan balioesteko eta ingurumen-deklarazioa egiteko.

Etorkizunerako ikuspegi estrategikoa

Euskadiko Energia Estrategiaren epe luzerako orientabideak euskal eredu sozioekonomikoaren bilakaera progresiboan oinarritutako energia-sistemarantz bideratzea dakar, batez ere industriari, eraikinei eta garraioari dagokienez, hain intentsiboa ez den erregai fosilen kontsumo txikiagoko eredu berri baterantz bideratzen da, energia berriztagarriak gero eta gehiago erabiliz, gas naturala trantsizioko energia gisa baliatuz, eta energia elektrikoa energia-bektore nagusia izanik.

Euskal energia-sistemak Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategiaren helburuak betetzen lagundu behar du, hala nola: Euskadiren berotegi-efektuko gas-emisioak 2030erako gutxienez % 40 eta 2050erako % 80 murriztea, betiere 2005. urtearekin alderatuta; eta 2050. urtean amaierako kontsumoaren gainean energia berriztagarrien kontsumoa % 40ra iristea.

Horretarako, Euskadik aurrerantz egin behar du eta duela 35 urte hasitako energia-aurrezpen eta -efizientziako politika hobetu behar du, politika horrek energia-kontsumoaren intentsitate-mailak nabarmen murriztu baititu, baina ahalegin handiagoa egin behar da sektore lausoenetan, adibidez eraikinetan eta garraioan. Bestalde, euskal energia-mixetik ikatza ia erabat ezabatu denez, eta Euskadin sektore kontsumitzaile tradizionaletan (industria, eraikinak eta elektrizitate-sorkuntza) petrolioarekiko mendetasuna neurri handi batean murriztea lortu denez, “petrolioaren zero kontsumoa energia-erabileretarako 2050ean” helburua lortzeko egitura-aldaketa sakona egin behar da garraio-sisteman. Eta epe luzeagora, planteatutako helburuak lortzeko, beharrezkoa izango da erregai fosilekiko lotura erabat haustea eta berotegi-efektuko gasen zero emisio garbiak lortzea, energia berriztagarriak izanik energia-hornidurarako iturri nagusia.

Energia-politikaren printzipioak

•   Enpresan, etxean eta garraioan ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko energia gutxiago behar duen sistema sozial eta ekonomiko bat lortzen laguntzea, energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatuz.

•   Energia fosilen ordez energia berriztagarri gehiago produzitzea eta kontsumitzea, natura-ingurunearen babesarekin bateragarria den moduan, soilik energia berriztagarriak erabili ahal izango diren epe luzerako etorkizuna prestatuz.

•   Garraioan petrolioa energia alternatiboekin ordezteko planteamendua bultzatzea, ingurumen-inpaktua eta energia horren etorkizuneko eskasiarekiko kalteberatasuna murriztuz.

•   Aurrezpenaren, energia-efizientziaren, energia berriztagarrien eta petrolioa ordeztearen bitartez CO2ko emisioen murrizketa lortzea, klima-aldaketa moteltzen lagunduz.

•   Energia-sistema gainbegiratzea kontsumitzaileen beharrizanetara egokitzen ote den egiaztatzeko, konpetentzien barnean merkatuetan eta araudian eragina izanik eta hornidura bermatzen lagunduz.

•   Energia-efizientzian eta energia berriztagarrietan teknologia berriek eskaintzen duten produktu eta merkatu berriak garatzeko ahalmena aprobetxatzea euskal industriarentzat.

2016-2030erako jardun-ildo nagusiak

Industria-sektorean

Energia-kostuetan lehiakortasuna hobetu eta energia-kontsumoaren jasangarritasun progresiboa bultzatu nahi da. Helburua industria hobetzen eta haren ingurumen-inpaktuak murrizten laguntzea da, energia-kontsumoa murriztuz eta energia jasangarriagoen erabilera sustatuz. Energia berriztagarrien aprobetxamendu termikoko sistema/ekipamendu osagarrien (eguzki-energia termikoa, geotrukea, biomasa) ezarpena bultzatzea jardun-ildo bat da industrian energia berriztagarrien erabilera areagotzeari, energiarekiko mendetasuna txikiagotzeari, energia-faktura jaisteari eta CO2ko emisioak murrizteari begira.

Garraio-sektorean

Helburua petrolioarekiko mendetasuna murriztea da, eta oinarrizko estrategia ibilgailu alternatiboen erabilera bultzatzea eta beharrezko errekarga-instalazioen ezarpena indartzea da. Erregai hori beste energia alternatibo batzuekin ordeztearen alde egindako apustu horrek airearen kalitatea hobetzen berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzen du. Honako jardun hauek egingo lirateke: mugikortasun jasangarria eta garraio modu efizienteagoen erabilera sustatu, garraio publikoaren erabilera, ibilgailu efizienteagoen erabilera eta ibilgailu horien erabilera arrazionala bultzatu, eta erregai eta teknologia alternatiboen erabilera indartu.

Eraikinetan eta etxean

Energia-kontsumoa murrizten jarraitu behar da, autokontsumo termiko eta elektrikorako energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio berrien ezarpena areagotuz. Jardun horiek etxebizitzetan eta zerbitzu-sektorean egin behar dira, eraikinetan eta etxeetan kontsumoa murriztuz, berriztagarrien erabilera handituz eta energia-hobekuntzak sustatuz, eta eraikinetan energiaren efikazia eta kudeaketarako prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatuz.

Sektore publikoan

Bereziki aipatu behar da energetikoki efizienteagoa izango den euskal administrazio publikoa sustatzeko konpromisoa, kudeaketaren arrazionaltasun-eredu izan behar duena energia-faktura jaisteko, klima-aldaketa moteltzen laguntzeko eta inbertsioak mobilizatuko dituen sektorea izateko.

Energia-sektorean

Euskadin elektrizitatea energia berriztagarrien bidez sortzea bultzatuko da ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuneko irizpideekin, sektorearen industria-garapena sustatuz. Helburu hori lortzeko energia berriztagarriak sortzeko ahalmena handituko da, erakundeen arteko adostasuna eta jasangarritasun-irizpideak direla medio, eta energia berriztagarri berrien garapena bultzatuko da. Gainera, azken urteetan garatutakoaren ildotik, gas naturaleko balizko baliabideak ote dauden jakiteko beharrezko azterlan, lan eta analisiak egiten jarraituko da, betiere indarrean dagoen legeriaren esparruaren barnean.

Energiaren I+G+B sektorean

Energiaren alorreko teknologia- eta industria-garapeneko euskal estrategiaren helburua enpresa eta agente zientifiko-teknologikoen sarea eta haien lehiakortasuna oro har sendotzea da, euskal industriaren ahalmenetan oinarrituz, Euskadiren espezializazio adimendunari (RIS 3) eta aberastasuna, enplegua eta bizi-kalitatea lortzeko iturri izan dadin. Horretarako, euskal enpresa eragileak sendotu nahi dira erreferente teknologiko gisa, eta energiaren eremu berrietan eta zeharkako teknologietan enpresa-jarduerak garatu nahi dira.

2030erako Euskadiko Energia Estrategiaren helburuak

1. 2016-2030 aldian urteko 1.250.000 tep-eko energia primarioko aurrezkia lortzea, eta horrek % 17ko aurrezkia ekarriko luke 2030ean. Horren ondorioz aldi horretan energia-intentsitatea % 33 hobetuko litzateke.

2. Energia berriztagarrien erabilera % 126 indartzea 2030ean 966.000 tep-eko aprobetxamendura iristeko, eta horren ondorioz azken kontsumoan % 21eko kuota lortuko litzateke berriztagarrietan.

3. Euskal administrazioaren erabateko konpromisoa sustatzea bere instalazioetan 10 urteko epean energia-kontsumoaren % 25eko murrizketa lortzeko, bere eraikinen % 25ean energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko, eta parke mugikorrean eta zerbitzu publikoko flotetan ibilgailu alternatiboak inkorporatzeko.

4. Errepide bidezko garraioan energia alternatiboen % 25eko kuota lortzea, petrolioarekiko lotura gutxituz eta ibilgailu jasangarriagoak erabiliz.

5. Kogenerazioaren eta berriztagarrien parte-hartzea handitzea, 2015eko % 20tik 2030eko % 40ra iristeko.

6. Euskal enpresa, zentro teknologiko eta agente zientifikoen sarearen lehiakortasuna indartzea energiaren alorrean ikerketa, garapen teknologiko eta industrialerako lehentasunezko 9 arlo bultzatuz, Euskadiko espezializazio inteligenteko RIS3 estrategiarekin bat etorriz.

7. Klima-aldaketa moteltzen laguntzea berotegi-efektuko gasen urteko 3 Mt murriztuz energiari lotutako neurrien ondorioz, eta horrek berotegi-efektuko gasen emisioen % 35eko murrizketa ekarriko luke 2005. urteko emisioekin alderatuta.

Inbertsioak

Planteatu diren energiari lotutako helburuak lortzeko sektore guztien artean 4.930 M€-ko inbertsioak sustatu behar dira 2016-2030 aldian. Arloka hartuta, azpimarratzekoak dira energia-efizientzian (% 45) eta berriztagarrietan (% 50) egin beharreko inbertsioak. Euskal administrazioaren inbertsioak 920 M€ izango lirateke.

22 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eneaconsultoria
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @inerGybcn: #Euskadi se pone metas: 17% de #ahorro #energético para el periodo 2016-2030. Estrategia Vasca de Energía 2030. https://t.co

  • @clusterEE
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @inerGybcn: #Euskadi se pone metas: 17% de #ahorro #energético para el periodo 2016-2030. Estrategia Vasca de Energía 2030. https://t.co

  • @inerGybcn
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi se pone metas: 17% de #ahorro #energético para el periodo 2016-2030. Estrategia Vasca de Energía 2030. https://t.co/79wB9SXs9c

  • @inerGybcn
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de #Energía 2030 https://t.co/85uo8awYdl https://t.co/Pwui9sO0JQ

  • 2016.eko uztailak 13

    En el hogar: "Es necesario avanzar en la reducción del consumo de energía, incrementando además la integración de nuevas instalaciones de aprovechamiento de las renovables para autoconsumo térmico y eléctrico. Las actuaciones se deben de llevar a cabo tanto en las viviendas como en el sector servicios por reducir el consumo e incrementar el uso de renovables en edificios y el hogar mediante la promoción de mejoras energéticas en edificios y viviendas y la formación y sensibilización para la eficiencia y gestión de la energía en edificios". MUY BONITO TODO, QUEDA MUY BIEN...
    Pero los hogares que quieren y desean invertir en sus viviendas en estas energías, como por ejemplo quienes son propietarios de terrazas y áticos, se encuentran con problemas de Ordenanzas Municipales que presumen de progresistas en estos temas y no permiten "un cerramiento", o colocación de "termosifón" u otro elemento de captación de energía solar, ni incentivan y promueven la realización de actuaciones de reforma que favorezcan el ahorro energético, la mejora de la eficiencia energética, el aprovechamiento de las energías renovables.
    Tampoco existen ayudas y los costes resultan muy elevados para los ciudadanos que apuestan por estas energías, además de la burocracia que hay que soportar, lo cual no ayuda en absoluto. No basta con sensibilizar a los ciudadanos si todo se queda en "papel mojado" y cara a la galería queda muy bien.
    Esperemos que esta Estrategia Vasca de Energía 2030 me pueda ayudar en mi proyecto y nos haga únicos y un ejemplo en Europa.
    Sería interesante en cada pueblo existiera una oficina o punto donde se "asesore" a los propietarios que desean invertir y aprovecharse de esta oportunidad de las renovables explicándoles toda clase de pormenores y beneficios no sólo económicos sino saludables. Así como las ayudas y empresas especializadas en instalarlas, medios que existen.

  • @inerGybcn
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de #Energía 2030
    https://t.co/85uo8awYdl
    https://t.co/Pwui9sO0JQ

  • @EnerAgen
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 https://t.co/AMdhT4TkOf

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2016.eko uztailak 11

    Está publicado el documento en algún sitio?

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/eMsdtfonp6
    https://t.co/WDEPFKYcvM

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @Cristina_Campo_
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @eajpnvparlament
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskal Estrategia Energetikoa onartu du ➡ https://t.co/MH2QwtaJwk
    https://t.co/CVNQDSYjDA

  • @eajpnvparlament
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskal Estrategia Energetikoa onartu du ➡ https://t.co/MH2QwtaJwk
    https://t.co/CVNQDSYjDA

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @azpitartejosu
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @Transparent_Red
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 https://t.co/HZjrazVoLi https:... https://t.co/AUwYNsFYRF @Irekia

  • @matxalenacasuso
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/xBbKJTb3Vn https://t.co/9Y2Hb0FMLI

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    #E2030 El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Vasca de Energía 2030 ➡ https://t.co/eMsdtfonp6
    https://t.co/WDEPFKYcvM

Komunikabideek behera kargatzeko