Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Energiaren Euskal Erakundeak eta EDPek erabaki dute Naturgasen partaidetzaren %5en salmenta, 33,3 milioi euroren truke

2016.eko uztailak 07

EEEren esku egondako partaidetzaren gaineko erosketa eskubidearen ahalmenaz

EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta EDPek elkar hartuta, EEEk Naturgas gas enpresan zuen 5%en transakzioa burutu dute. Eragiketa hori, 2010ean egindako salmenta akordioan oinarritzen da; haren ondorioz, Hidroeléctrica del Cantábrico S.A.k (EDPen jabetzakoa, gaur egun) eskuratu zuen EEEk Naturgasen zuen partaidetzaren %29,43, gainerako %5a erosteko aukerarekin. Hain zuzen ere, gaur burutu dena, alde bien aldetik hitzartutako aurretiazko formularen bidez kalkulatu zen prezioan. 

Premisa horren arabera, EEEk Naturgasen zuen partaidetzaren %5 saldu dio EDPi, Hidroeléctrica del Cantábrico konpainiaren bitartez, 33,3 milioi euroko zenbatekoaren truke. Hartara, 2003. urtean abiarazitako gas aktiboen pribatizazio prozesuari behin betiko amaiera eman dio.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    El Ente Vasco de la Energía y EDP resuelven la venta del 5% de Naturgas por 33,3 millones de euros https://t.co/Qz2hNHXsiM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)