Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Krisiak gogor eragin arren euskal gizarte zerbitzuak indartu egin dira

2016.eko uztailak 06

Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetan ez bezala, krisi ekonomikoak ez du adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarte-bazterketa jasaten dutenentzako EAEn eskaintzen diren egoitza-plazen kopurua murriztu.

 

Gasteizen egindako Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren osoko bilkuraren esparruan, gaur goizean aurkeztutako EAEko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko V. txostenaren datuen arabera, 2009. urtean  26.700 egoitza-plaza inguru erregistratu ziren bitartean, 2014. urtearen amaieran –Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egindako azterketa amaitu zenean– kopuru hori handitu egin zen.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur aurkeztu duen azterketaren arabera, 2009-2014 epe horretan 400 plaza gehiago eskaini zaizkie adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei. Halaber, gizarte-bazterketa jasaten ari diren pertsonentzako 380 plaza berri eskaini dira. Aitzitik, txostenaren datuen arabera, adingabekoen egoitza-harrerarako 400 plaza gutxiago eskaini dira.

Oro har, 2009. eta 2014. urteen artean egoitza-plazen kopurua % 0,2 hazi da (1.000 biztanle bakoitzeko 12,0 plazatik 12,2ra pasa da 2014. urtean). Hala ere, denbora-tartea 1994. urtera arte luzatzen bada, plazak bikoiztu egin direla egiazta daiteke, hogei urte horietan 6,1 plaza eskaintzetik 12,2 plaza eskaintzera pasa baitira.

Estatistikaren arabera azpimarra daiteke adinekoentzako eguneko arreta-zentroetan eman den pixkanakako gehikuntza, 4.100 plaza berri sortu baitira. Gauza bera esan daiteke desgaitasuna duten pertsonentzako (2.800 plaza) eta baztertuta daudenentzako (1.200 plaza) esleitutako plazei dagokienean, lurralde historiko bakoitzean gehikuntza horiek linealak ez diren arren.  Batez beste, mila biztanle bakoitzeko 2,91 plaza dira; horietatik 1,94 plaza adineko pertsonentzat.

Esparru horretan, Estatuko gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta, Euskadiren egoera hobea dela esan daiteke, batez ere, mendekotasunagatiko zerbitzuen estaldura-maila eta etxerik gabeko pertsonentzako bizileku-plazen kopurua aztertzen baditugu. Bereziki azken kasu honetan, Euskadin plazen ehunekoa Estatuko batez bestekoa baino lau aldiz handiagoa da (1.000 biztanle bakoitzeko 1,26 eta 0,30 plaza, etxerik gabeko pertsonentzako baliabideei buruzko INE erakundearen inkestaren arabera).

DSBE kontuan hartu gabe, aztertutako epean, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta arretarako plazen kopurua 44.000tik 92.000ra handitu da. Gehikuntza horren % 56 Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sisteman (AMAS) jasotzen diren zerbitzuei eta prestazioei dagokie, adibidez, egoitza-plazak, eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak eta abar.

Gizarte-zerbitzuetan eskuragarri dauden plazen gehikuntzak, aldi berean, sektorearen enplegu-ahalmena mantentzea eta okupazioa haztea ekarri du.  Horrela, atzeraldia nagusitutako testuinguru batean, 2009. eta 2014. urteen artean gizarte-zerbitzuen inguruan bi mila enplegu inguru sortu ahal izan dira.  Azterketaren zikloa ixtean, sektore honetan 33.738 pertsona ari ziren lanean, eta gehienak langile propioak ziren.

1.000 biztanle bakoitzeko 14,8 pertsona gizarte-zerbitzuetan okupatuta daudela kontuan hartuta, EAE Estatuaren buruan dago sektorean okupatuta dauden profesionalen kopuruari dagokionean. Hala ere, ehuneko hori oraindik EBko beste herrialde batzuetako kopuruetatik oso urrun dago (Danimarka, 52,6; Suedia, 42,1, edo Holanda, 41,9). Gizarte Zerbitzuetako gastuari dagokionean ere Euskadi buruan agertzen da, batez ere biztanle bakoitzeko gastuari dagokionean. Hala, biztanle bakoitzeko 610,9 euro erabiltzen diren bitartean, Madrilen 276,6 euro, Katalunian 330,8 euro eta Kantabrian 389 euro erabiltzen dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)