Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko segurtasun pribatuaren arloari lehen ohorezko aipamenak eman dizkiote

2016.eko uztailak 06

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondorekin eta Koordinazio zuzendari Rodrigo Gartziarekin batera, Euskadiko segurtasun pribatuaren arloko ohorezko aipamenak banatu ditu gaur. Segurtasun pribatuari buruzko dekretu eta agindu berriek arautzen dituzte lehen aldiz banatu diren sari hauek.

Erandioko Egoitza Zentraleko bilera-gelan egin duten ekitaldian, Segurtasuneko sailburuordeak 17 aipamen banatu ditu, zehazki, ohore-domina bat, segurtasun pribatuko langileentzako hamaika ohorezko sari, segurtasun-enpresentzako bi diploma eta hiru ohorezko plaka, pertsona fisikoak, instituzioak, korporazioak, entitateak edo establezimendu publiko edo pribatuak errekonozitzen dituztenak.

Euskadiko segurtasun pribatuaren arloan ohorezko aipamenak emateko Ebaluazio Batzordeak guztira 41 proposamen aztertu ditu eta horietako 17 saritzea erabaki du.

Segurtasun pribatuari emandako sari garrantzitsuena, ohore-domina, Prosegur etxeko segurtasun-jagole bati eta Bilbon, Termibus inguruan izandako indarkeriazko lapurreta bat argitzeko ikerketarako funtsezko informazioa eman zuen.

Bestalde, ohorezko sariak Sabico, El Corte Inglés, Baussa, Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Prosegurreko hamaikasegurtasun-zaintzaileei banatu dituzte. Ohorezko sariak beren eginkizunak betetzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren langileak aintzatesten ditu delituak egitea galarazi badute, jarduera humanitarioak egin badituzte edo Ertzaintzari zigor-arloko arau-hausteak prebenitzeko edo argitzeko lagungarria izan den informazioa eman badiote.

Gainera, Segurtasuneko Enpresen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena eman zuen lehen enpresak, Alsek, diploma bat jaso du Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuko Unitatearekin urte luzez lankidetzan aritzeagatik. Prosegurrek ere diploma bat jaso du azpiegitura kritikoen katalogoa sortzen laguntzeagatik.

Azkenik, hiru plaka banatu dituzte: El Corte Inglés eta Gasteizko Boulevard merkataritza-zentroei, Esku Hartze Unitateari praktikak egiteko beraien instalazioak uzteagatik, eta Segurtasuneko Profesionalen Euskadiko Elkarteari segurtasun pribatuari buruzko eztabaida-foroak eta hitzaldiak antolatzeagatik eta Segurtasun Pribatuari buruzko Euskadiko II Biltzarrean aktiboki parte hartzeagatik.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CarmeloAlamoRod
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Concedidas las primeras menciones honoríficas en el ámbito de la seguri…https://t.co/X1F5FQgAgs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)