Berriak

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Euskadiren interesak defendatuko ditu Europako eskualdeetako Komitearen aurrean, eta furgoneta elektrikoa aurkeztu da europar garapen jasangarriaren adibide gisa

2010.eko urriak 05

Eskualdeetako Komitearen 86. Osoko Bilkura

Bruselan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek Eskualdeetako Komitearen 86. Osoko bilkuran parte hartzen du egunotan, urriaren 4tik 7ra. Era berean, urtero egiten den eskualdeen garapen batzarrarekin egingo du bat bilkurak, Europar Batasunak eta Eskualdeetako Komiteak antolatutako VIII Open Days- Eskualde eta Hirien Europako Astea.

Eskualdeetako Komiteari dagozkion jardueren agendan Echeniquek, era berean, Euskadiren interesak defendatuko ditu auto elektrikoaren barne-taldean. Halaber,  eta Auto Elektrikoaren Euskadiren Estrategiarekin lotuta, eta bere ibilbide luzearen eta barne-taldean egindako lanaren karira, Euskadik Mercedes-Benzeko Gasteizko faktorian muntatzen den furgoneta elektrikoa aurkeztuko die Europako erakundeei.

Europako Ingurumen Komisario Janez Potoznik zein Eskualdeetako Komitearen lehendakari Mercedes Bresso, idazkari nagusiak eta Bruselako Euskadiko ordezkari Marta Marinek eta Alba Cañadas Gasteizko Ingurumen zinegotziak lagunduta,  Belgikako hiriburuko zenbait lekutan erakusgai izan den furgoneta elektrikora hurbildu dira. Uda honetan Gasteizen muntatzen hasitako furgoneta elektrikoa garapen jasangarriaren eredurik onenetarikoa bilakatu da.

Euskadiren partaidetza Eskualdeetako Komitearen 86. Osoko Bilkuran 

Eskualdeetako Komitearen  bilkuran, EBeko eskualde guztien ordezkari politikoen asanblada delarik,  Eskualdeetako Komitean lehendakariaren ordezkariak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ondorengo alderdietan defendatu du Euskadiren jarrera: 

- Kohesio politika 2020 Europako Estrategian,

- Tokiko eta eskualdeko erakundeen rola EB-ko etorkizuneko ingurumen politikari dagokionez,

- Garapena BPGdaz haratago ebaluatzea.

EBeko etorkizuneko Estrategiari dagokionez,  "Estrategia europarra EU2020" deitutakoa, baliabideak (ingurumenekoak, energetikoak eta garraio jasangarriarenak) eraginkortasunez erabiltzeko Fondo Estrukturalek gehiago parte hartu dezaten,  ikuspegi deszentralizatua sustatzeko beharrizana eskatuko du Echeniquek Europako eskualdeen ordezkari politikoen aurrean.

Ingurumenaren arloan, Jaurlaritzaren ordezkariak erakundeen eta sektoreen arteko koordinazio eta lankidetzaren beharrizana defendatuko du, maila aunitzen arteko benetako gobernazioa lortzeko xedez eskualdeek etorkizuneko ingurumen politikan konpromiso  aktiboa finkatu dezaten.  Ingurumenarengan eta herritarren osasunarengan eragina arinduko duen produkzio eredu jasangarria sustatzea proposatuko du idazkari nagusiak, xede hauek erdiesteko jarduera ekonomiko berriak sortuz.

Eskualdeko adierazleen sorkuntza lagunduko du, BPGdaz haratago ebaluatu ahal izateko garapena, Eskualdeetako Komiteak landutako "Eskualdeak 2020" ikerketa kontutan hartzeko proposatuz.

"Autoaren Krisia" intertaldean finkatuko da Euskadiren partaidetza

Datorren urriaren 6an, asteazkenez, Eskualdeetako Komitearen "Autoaren Krisiaren" Intertaldearen VII. Biltzarra egingo da, eta Guillermo Echeniquek parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.

Gainontzeko eskualde europarren ordezkariekin batera, automobilaren sektorearen etorkizuneko aukerak aztertzea izango du xede batzarrak, auto ekologikoak aztertuz bereziki, eta datorren urteetarako intertaldearen lan plangintza zehaztea. 

Eskualdeetako Komitearen "Automobilaren Krisia"  Europako 47 eskualdeen talde batek osatzen du eta automozioaren sektorearen krisia arinduko dituzten proposamen eta ekimenen bilaketan eskualdeen rola sustatzeko du xede. 

Eusko Jaurlaritzak hastapenetik parte hartu du eztabaida europarrean, eta halaber, erakunde europarrek burutu dituzten kontsulta publikoetan, iragan apirilaren 28an Europako Batzordeak plazaratutako Ibilgailu Garbi eta Energetikoki Eraginkorren gaineko lehen Estrategia Europarrarekin bat eginez.

Guillermo Echeniquek foro honetan parte hartzeak Europan auto elektrikoaren garapenean lidergoan izateko Eusko Jaurlaritzak egindako apustu irmoa nabarmentzen du. Honela bada, lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Repsolekin (munduko energia enpresarik inportanteenetariko bat) Euskadin ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen oinarrizko sarea diseinatu eta ezartzeko, eta Mercedes Benzekin furgoneta elektrikoak egiteko Gasteizko plantan.  Uztailan egiten hasi den furgoneta Bruselan izango da erakusgai egunotan. 

Halaber, iragan irailean EV20 (Electric Vehicle 20) delakoan integratu da Euskadi, mundu mailan auto elektrikoaren garapenaren lidergoan izan nahi duen taldea, eta herrialde, eskualde eta mundu mailako enpresa kopuru txiki batek osatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia