Berriak Osasuna
Eu

Urduliz Ospitale berriak lehenengo pazienteak artatuko ditu bihar, Kanpo-Kontsultan eta Erradiologian.

2016.eko uztailak 06

Lehenengo sei hilabeteetan kanpo-kontsultek 23.500 paziente artatuko dituzte eta 26.000 baino gehiago erradiologiako zerbitzuan.

Ospitaleak eskaintzen duen zerbitzu-eskaintza handitu egingo da progresiboki.

Lehenengo pazientearen hitzordua:8:20.

 

Urduliz-Alfredo Espinosa ospitale berriak ateak irekiko ditu bihar goizeko 08:00etan, kanpo-kontsultak eta erradiologiako zerbitzurako hitzordua duten lehenengo pazienteak artatzeko. Horiek izango dira Osakidetzako ospitale berri, moderno eta funtzionalak emango dituen lehen zerbitzuak eta 175.000 pertsona artatuko ditu Uribe eta Mungialdeko eskualdeetan.

Biharko 100 eta gehiago pertsonek dute hitzordua kanpo-kontsultetan eta erradiologia probak egiteko. Kanpo-kontsultak, honako espezialitateekin hasiko dira: kardiologia, erreumatologia, oftalmologia, neurologia, ginekologia, otorrinolaringologia eta urologia.  

Erradiologiako zerbitzuak ondorengo hauek ditu: EMN, erradiologia konbentzionaleko hiru aparatu, teleagingailua, mamografoa, ortopantomografoa, OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala), eta hiru ekografo. Bihartik aurrera hasiko dira probak.

Hurrengo sei hilabeteetan, kanpo-kontsultek 23.500 paziente artatuko dituzte eta 26.000 baino gehiago erradiologiako zerbitzuan.

Urdulizeko ospitale berriak 38.000 metro karratu eta zerbitzu zein espezialitate-eskaintza zabalak ditu. Ezaugarri horiek dituen ospitalea abian jartzeak dakarren zailtasunak kontuan hartuta, zerbitzu eta espezialitateak, progresiboki zabalduko dira beste laguntza-gailuekin batera; izan ere, kalitate eta koordinazio mailarik altuena lortzea baitauka ospitaleak.

Ospitaleak abangoardiazko teknologia du gaixotasunen diagnostiko eta tratamendurako. Esaterako, Erresonantzia magnetiko digitala du, ezaugarri horiek dituen eta Estatuan instalatu den lehen tresneria, 1,5 T-koa. Horrek, euskal osasun sistema buruan mantentzen du, teknika innobatzaileei eta diagnosi-ahalmenari dagokienez; Osakidetzak teknologia berriak erabiltzearen apustua egin baitu antolaketa guztietan.

Erresonantzia magnetiko berri eta aurreratu horrek urtean 8.000 miaketa inguru burutuko ditu, errazak zein konplexuak, eta etekin garrantzitsuak ekarriko dizkie langileei eta bereziki, pazienteei. Gailuaren diseinuak eta teknologia berritzaileak, miaketen eraginkortasun nabarmenagoa, sendotasuna eta kalitatea dakar konfort gehiagorekin gainera.

Zerbitzuak zabaltzen joan ahala, eta ospitalea errendimendu osoz lan egiten dagoenean, 2017an, aurreikusten da artatuko dituela  175.000 kontsulta, 74.000 larrialdi eta 4.000 paziente kirurgia-ospitalean; era berean, 8.000 kirurgia ebakuntza eta gutxi gorabehera 12.700 ospitaleratze.

 Era berean, 600 profesionalek baino gehiagok osatuko dute Osakidetzako langile zerrenda eta haien zeregina pazienteak zaintzea eta artatzea izango da. Ospitale berrian zerbitzuak emango dituzten profesional guztien artean, 425 dira sail guztietako lanpostu berriak lortu dituzten langileak.  

Urduliz ospitalea martxan jartzeak 60 milioiko inbertsioa ekarri du eta urteko funtzionamenduak 45 milioiko kostua. Hori horrela izanik, Osakidetzak eta Osasun Sailak Uribe eta Mungialdeako herritarrei eskainitako osasun-arreta nabarmenki hobetzea du xede; beti ere, egungo prestazioak eta pazienteen laguntza-kalitatea emendatuz.

Osasun-azpiegitura berri eta garrantzitsu bat da Osakidetzak euskal geografian banaturik dauzkan ondorengoekin batera: 10 ospitale orokor, egonaldi ertaineko eta luzeko 3 ospitale, osasun mentaleko 4 ospitale; eta 324 anbulatorio, osasun zentro eta kontsultategi. Horiek guztiak, Erakunde Sanitario Integratuak osatzen dituzte (ESIak).

Iñigo Urkullu Lehendakariaren esanetan, Urdulizeko Ospitalea, berri bikaina da gizarte bizkaitarra eta euskaldunarentzat; oro har, Eusko Jaurlaritzarentzat, jendearen osasuna lehentasuna dela erakusten baitu. “Euskadi da aurten ospitale publiko bat abiarazi duen autonomia erkidego bakarra. Urdulizeko Ospitalea da, egindako apustu sendoaren adierazle garbia; Osakidetzaren zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoa egunez egun hobetzen eta indartzen jarraitzeko.

Bisitaldi gidatuak

Uztailean zehar, arratsaldetan hain zuzen ere, nahi duenak aukera izango du Urdulizeko ospitalera joateko. Horrela, erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dute ospitalea, instalazioak, funtzionamendua, eskaintzen dituen zerbitzuak eta ospitalearekin zerikusia duen beste edozein gai.  Uribe ESIak bisitaldi gidatuak antolatu ditu egun hauetarako eta bisitaldiak telefono zenbaki honetan hitzartu daitezke: 94 613 48 00.

Era berean, lehenengo egunetan, informazioa eskaintzeko gehigarrik jarriko dira pazienteak artatzeko.

 

 

2016ko uztailaren 6a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Urduliz Ospitale berriak lehenengo pazienteak artatuko ditu bihar, Kanpo-Kontsultan eta Erradiologian ➡ https://t.co/KjIzG2THzf

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    El nuevo Hospital Urduliz atenderá mañana a los primeros pacientes en las Consultas Externas y Radiología ➡ https://t.co/fCZLzw4Map

Komunikabideek behera kargatzeko