Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Akitania Berriak eta Euskadik ingurumen azterketak egingo dituzte elkarrekin, Atlantikoko itsasertzak klima aldaketaren ondorioz izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko

2016.eko uztailak 06

 

  • Ana Oregi eta Akitaniako Ingurumenerako presidenteorde berri Nicolas Thierry Donostian bildu dira

 

 

Akitania Berriko eta Euskal Herriko gobernuek Ingurumen arloko ekimen eta lan ezberdinak egingo dituzte elkarrekin eta Atlantikoko bi lurraldetako itsasertzak ondorioz izan ditzakeen arriskuak aztertuko dituzte gizakien, ingurumenaren, sozioekonomiaren eta azpiegituren erasanen ikuspuntutik, balizko eraginak aztertuz. Ana Oregi sailburua eta Akitaniako Ingurumenerako lehendakariorde Nicolas Thierry buru izan dituzten ordezkaritzek gaur goizean Donostian azaldu dutenez, itsasertzean esku-hartzeko erabakiak hartzea erraztuko duen erreminta bat garatzea da xedea. Europak diruz lagunduko duen urte anitzeko proiektu horretan itsasertzaren inguruan lan egiten duten bi lurraldetako ezaguera-zentro guztiek parte hartuko dute.

 

Ana Oregi eta Nicolas Thierryrekin batera, Ingurumen sailburuorde Iosu Madariaga, Lurralde Politikako Sailburuorde Izaskun Iriarte, Mikel Antón, Damien Léonard, Tomás Epalza eta Arola Urdangarin bileran egon dira ere.Bere sailak Akitania Berria eskualde handiaren baitan izango duen egitura azaldu dio Akitaniako ordezkaritzak Oregi sailburuari.

 

Euskadik eta Akitania Berriak garraioen, logistika, mugikortasunaren, itsasertzaren babesaren, klima aldaketaren eta lurralde antolamenduaren arloko lankidetza-programa ezberdinak dituzte abian 2014 eta 2020 bitartean. “Klima 2050, Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategiaren baitan, berotegi-efektuko gasen (BEG) isurtzeak % 40 murriztu nahi ditugu 2030erako eta % 80 2050erako, 2005. urtearekiko. Honela, energia-kontsumo guztiaren % 40 energia berriztagarrietatik etortzea eta euskal lurraldea klima aldaketaren aurrean erresiliente bihurtu nahi dugu 2050erako”, gehitu du Oregik.

 

Bere esanetan, “bi lurraldeen arteko lankidetza abiarazi genuenetik Atlantikoko itsasertza babesteko neurri bateratuen abiaraztea aztertu ohi dugu eta, egokitzeari dagokionean, itsasoko murgilaldiak, denboraleen eraginek eta itsasertzaren higadurak suposatzen duten arrisku gorakorra murrizteko era aztertzen ari gara, prebentzio sistemen aplikazioan, babesen eraikuntzan eta itsasertzean eraikitzeko aukerei buruzko arau eta legeen ezarpenean ditugun esperientziak trukatuz.

 

“Horretarako, ekimen ezberdinak ditugu martxan: Uhinak, Klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua, inbertsio ugari euskal portuak babestu eta aipatuek denboraleen aurrean duten portaera hobetzeko edo 2017tik aurrera aurreikusita dauden ekimenak. Azken horiek bi lurraldetako itsasertzak klima aldaketaren ondorioz izan ditzakeen arriskuak eta gizakiek, ingurumenak, sozioekonomiak eta azpiegiturek jasan ditzaketen balizko kalteak aztertzea xede duen Akitania Berria – Euskadi proiektu komunean bilduko dira”, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako sailburuak.

 

Informazio zehatza bildu eta informazio hori kudeatzeko erreminta baten bidez, itsasertzean esku-hartzeko erabakiak hartuko dira. Europako funtsekin garatuko den urte anitzeko proiektu honetan bi lurraldetan itsasertzaren inguruan lan egiten duten ezaguera-zentro guztiek parte hartuko dute, Administrazioaren agintariekin batera. Euskal ordezkaritzak martxan dituen proiektu nagusiak azaldu dizkio Akitaniakoari: “Klima aldaketara egokitzeko I+G Proiektuak, Berrikuntza eta Frogatzea” ekimenak diruz laguntzeko Klimatek 2016 proiektua; etorkizuneko eszenatokiak aurreikusten dituen barne arroetako plan hidrologikoa; IPCCk argitaratu duen 5. Txosteneko ereduak aintzat hartzen dituzten XXI. Mendeko klima eszenatokiak aldagai eta epe ezberdinentzako; edo EAEk Naturan Oinarritutako Irtenbideak hedatzeko duen lurralde-potentzialaren inguruko ezagutzaren hobetzea.

 

“Natura 2000 eta azpiegitura ekologiko ezberdinen bidez bioaniztasuna eta zorua babestu eta berreskuratzeko eta ekosistemetako zerbitzuak sustatzeko dugun interes berezia azaldu diogu Akitaniari”, adierazi du Ana Oregik.

 

Euskadi 2020 Geoaniztasun Estrategiaren baitan, Euskal Herriak Flysch and GO! Lurraren historiaren bidean/En chemin vers l'Histoire de la Terre/Caminando por la historia de la Tierra bezalako ekimenak sustatu ditu. CPIE Euskal Itsasertzak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak beren ezagutzak eta esperientziak trukatzea proposatu dute, mapa geologiko erraztu bat sortzeko xedearekin; aipatua Euroeskualde mailako ondare geologikoaren eta, bereziki, euskal itsasertzari buruzko funtsezko erreminta izango da. Mapa Euroeskualdean zehar hedatuko da, proiektuaren buru diren bi erakundetako sareen bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Nouvelle Aquitaine y País Vasco colaborarán en estudios medio ambientales y del litoral de la costa atlántica ➡ https://t.co/xS6UPsbtNJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nicolas Thierry, Damien Léonard, Antoine Profit,Arola Urdangarin, Tomás Epalza, Mikel Anton