Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga, Albiztur, Anoeta, Pasaia eta Amezketako udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko

2016.eko uztailak 06
  • Sinatutako hitzarmenei esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio-prozedurak.
  • Erakundeek kostuetan eta espazioan aurreztuko dute.
  • Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta ez du kontraprestazio ekonomikorik edukiko.

Eusko Jaurlaritzak Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga Albiztur, Anoeta Pasaia eta Amezketako udalekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko.

Erakundeek elkarreragingarritasuna hobetzeko lineako zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa hartu dute; hau da, informazioa, datuak eta zerbitzu elektronikoak partekatuko dituzte.

Erabiliko den Elkarreragingarritasun Sistemari esker, paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datu-transmisio elektronikoak erabiliko dira, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuta.

Hala, sendoagoa izango da Eusko Jaurlaritzak Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga Albiztur, Anoeta, Pasaia eta Amezketako udalekin duen lankidetza, informazio trukerako sistema eratuko baita; ondorioz, herritarrei datu-ziurtapenak eskatu beharrik izan gabe egingo dira izapide administratiboak. Beraz, herritarrek dagoeneko Administrazio Publikoen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko daukaten eskubidea bermatuko dugu.

Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga Albiztur, Anoeta, Pasaia eta Amezketako udalek urrats bat gehiago eman dute Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzeko. Horren arabera, administrazio publiko guztiek haiekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabili ahal izatea bermatu eta beren artean informazioa trukatu behar dute, herritarrek izapide administratiboak errazago egin ditzaten.

Lankidetza-hitzarmenak lau urteko iraunaldia du, urtez urte luza daiteke modu automatikoan, gehienez ere hamabost urtez, eta ez du koste ekonomikorik izango aldeentzat.

HERRITARRENTZAKO ONURAK

  • Herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea. Administrazioen arteko lankidetzari esker.
  • Administrazioen sistemen artean informazioa trukatzea. Asmoa da herritarrak ez daitezela ibili erakunde batetik bestera, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu behar dituztelako edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu behar dituztelako.
  • Izapide eta prozedura administratiboak sinplifikatzea. Izapide administratiboetan edo ziurtagiriak eskatzerakoan aurkeztu beharreko agiri-kopurua murriztuko da.
  • Gardentasuna eta erraztasuna. Herritarrek ez dute jakin beharko administrazioek eskainitako zerbitzuen atzean datzan barruko tramitazioa; izan ere, orain arte, batzuetan ezinbestekoa zen hori ezagutzea zenbait izapide egiteko.

ADMINISTRAZIOENTZAKO ONURAK

  • Eraginkortasuna hobetzea. Jardunbide administratiboaren eraginkortasuna areagotuko da lankidetzaren eta kooperazioaren bidez.
  • Aurrezkia kostuetan eta egoitzetan. Paperaren ordez agiri elektronikoak erabilita, paperezko agiriak jaulkitzeagatiko kostuak murriztuko dira, baita agiriok biltegiratzera bideratutako beharrezko espazioa ere, eta inguru giroa zainduko dugu.
  • Lan-zama arintzea. Truke elektronikoaren bidez datu-zama arintzen da hartzailearen kudeaketa-sistemetan.
  • Informazioaren kalitatea hobetzea. Hartzaileen kudeaketa‑sistemen informazio-zaman gerta daitezkeen akatsak ezabatzen ditu, zama hori bera automatizatu egin baitaiteke.

Eusko Jaurlaritzaren ustean, beharrezkoa da administrazio elektronikoa azkar eta modu eraginkorrean garatzea, herritarren eta administrazioen arteko harreman elektronikoak ahalbidetzeko.

BESTE ERAKUNDE BATZUEKIN SINATUTAKO HITZARMENA

Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga Albiztur, Anoeta Pasaia eta Amezketako udalekin ez ezik, Eusko Jaurlaritzak hitzarmena hiru Foru Aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin ere sinatu du, Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz, eta Irun, Barakaldo, Ermua, Beasain, Andoain, Tolosa, Mendaro, Azkoitia, Aretxabaleta eta Lasarte-Oriako udalekin eta Txorierriko Mankomunitatearekin ere bai.

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @InakiIruizlaka
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Con estos convenios se simplifican los trámites y procedimientos administrativos a la ciudadanía @Gob_eus @jbikandi https://

  • @mentxu09
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus ha firmado un convenio para el intercambio online de datos con varios ayuntamientos de Gipuzkoa @jbikandi https://t

  • @jbikandi
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus ha firmado un convenio para el intercambio online de datos con varios ayuntamientos de Gipuzkoa @jbikandi https://t

  • @jbikandi
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus k Gipuzkoako hainbat udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko @jbikandi https://t.co/TEUk2I

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus ha firmado un convenio para el intercambio online de datos con varios ayuntamientos de Gipuzkoa @jbikandi https://t

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Con estos convenios se simplifican los trámites y procedimientos administrativos a la ciudadanía @Gob_eus @jbikandi https://

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus k Gipuzkoako hainbat udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko @jbikandi https://t.co/TEUk2I

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Hitzarmenei esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio-prozedurak https://t.co/TEUk2IkhWY @jbika…

  • @jerkoreka
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Hitzarmenei esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio-prozedurak https://t.co/TEUk2IkhWY @jbikandi @Gob_eus

  • @jerkoreka
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus k Gipuzkoako hainbat udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko @jbikandi https://t.co/TEUk2IkhWY

  • @jerkoreka
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Con estos convenios se simplifican los trámites y procedimientos administrativos a la ciudadanía @Gob_eus @jbikandi https://t.co/4VcPHpunn8

  • @jerkoreka
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus ha firmado un convenio para el intercambio online de datos con varios ayuntamientos de Gipuzkoa @jbikandi https://t.co/4VcPHpunn8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)