Berriak
Eu

Berdintasun ezaren inguruko teoria eta praktikaren arteko kontraesanak antzeman ditu ikerketa batek euskal gazteen artean

2016.eko uztailak 06

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak «Desberdintasunaren aurreko jarraitutasunak, gatazkak eta hausturak: gazteak eta genero-harremanak Euskadin» izeneko azterlana argitaratu du. Aipatutako azterketa irabazle izan zen erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketak zabaltzeko deitutako Ikerlanen argitalpenen III. Lehiaketan. Azterlanak egiaztatzen duenez, generoaren arloko estereotipoak eta modelo klasikoak daude oraindik bizitzaren esparru askotan, baita distantzia argia ere berdintasunari buruzko teoriaren eta praktikaren artean, baina aldaketak eta hausturak ere antzeman ditu genero-nortasuna finkatutako jarraibideetatik kanpo eraikitzen ari diren gazteengan.

Azterlanak gazteen bizitzaren esparru askori heltzen die; honako alderdi hauek aztertzen ditu, besteak beste: gorputza eta gorputz-irudia, maitasuna eta sexualtasuna, feminismoaren pertzepzioa, aisialdia, erritualak, aisia, lagun-taldeak, adiskidetasuna, lana eta aitatasun zein amatasuna. Aisiaren barruan, adibidez, kirola, bertsolaritza eta gazteek alokatzen dituzten lonjak aztertu dituzte, besteak beste.

Azterlana gauzatzeko 40 elkarrizketa sakon, banako 25 eta taldeko 14 elkarrizketa egin dituzte. Guztira, 102 pertsona elkarrizketatu dituzte: 60 neska eta 42 mutil.

Azterlanak esparru horiek guztiak jorratzen ditu eta ateratako ondorio batzuk hiru mailatan antolatzen ditu: Jarraitutasunak, gatazka eta aldaketak, eta hausturak.

 

Jarraitutasunak

Bai dimentsio praktikoan, bai sinbolikoan, azterlanean ikusten da genero-arloko estereotipoak eta eredu klasikoak daudela oraindik.  Elkarrizketatutako pertsona gazteek gaur egungo gizartean askotariko emakume- eta gizon-ereduak daudela onartzen badute ere, aldi berean, estereotipoek beren horretan diraute: Euskadiko gizartea, oraindik ere, bikote honetan oinarriturik definitzen da: «neska sentiberak / mutil indartsuak».

Horrekin batera, euskal emakume boteretsuaren mitoak dirau oraindik, eta amatasuna, bestetik, emakumeen nortasunaren funtsezko zatitzat hartzen da, ezin saihestuzko patua haientzat.

Halaber, bereizi egiten dira oraindik «emakumeen lan»tzat eta «gizonen lan»tzat hartzen direnak. Horrek zuzeneko harremana du, beste faktore batzuen artean, ikasketak eta lanbideak ezberdin hautatzearekin.

Elkarrizketatik ondorioztatzen da, halaber, beldurra funtsezko elementua dela emakumeen sozializazioan; hala, denbora eta espazioa nola kudeatzen dituzten argi eta garbi mugatzen du beldur horrek. Haien bizitzak kontrolatu beharraren erretorika oso bat ere ikusten da, orobat.

Gorputz-irudiari dagokionez, perfekzioaren eta edertasunaren idealek emakumeei zein gizonei eragiten badiete ere, neskak errazago hartzen dira objektu eta gauzatzat mutilak baino. Neska gazteek askatasun berriak badituzte ere, kritikak jasotzen dituzte oraindik ligatzeagatik edo sexualki «aktiboegiak» izateagatik.

Kirola eta festa edo parranda gizonen hegemonia indartzen duten bi esparru dira. Festa dibertsio eta sedukziorako espazio eta denbora bihurtzen da, baina baita gizonen arteko sozializaziorako ere, eta haien nagusitasun sozialaren naturalizazioa indartzen du horrek.

Bikote-harremanetan, gainera, mutil askok neska-laguna kontrolatzeko nahi esplizitua dute, eta emakumeen edertasunari buruzko jarraibideen araberako nolabaiteko gorputz-irudia exijitzen diete neskei (argaltasuna, depilazioa, makillajea...). Nolanahi ere, mutilen kontrola eta nesken mendekotasuna ez dira beti arau, alderantziz ere izan baitaiteke. Agerian gelditzen da, edozelan ere, errepikatutako harreman erromantikoen ereduak maitasuna jabetza eta betebehartzat hartzen duela, eta harremanetan hierarkizazioa eta asimetria dakartza horrek.

 

Gatazkak eta aldaketak

Aurreko garaietako estereotipo, balio eta rolek irautearekin batera, pitzadurak ere agertzen dira genero-eredu horretan, eta kontraesanak daude gazteen diskurtsoen eta praktiken artean.

Batetik, sexu-diskriminazioa iraganeko kontutzat hartzen dute, eta feminismoa egungo gizartean zaharkitua eta garrantzi gutxikoa dela diote. Ideia hori oso zabalduta dago. Baina berdintasunaren adierazle diren askatasunaren, autonomiaren, independentziaren zein interdependentziaren horizontea iluntzen duten puntu beltz batzuk zehazteko gaitasuna ere badute, hala nola bikote-harremanetan bizi izandako kontrola eta gorputzaren irudiaren zein zaintzaren nabarmentzea; nesken gainsexualizazioa, batetik, eta amatasunaren gorespena, bestetik; eta emakumeenganako askotariko indarkeriak, errealak zein irudikatuak.

Haien bizitzetako trantsizio-uneetan azaleratzen dira, hain zuzen, ordura arte hauteman gabeko desberdintasunen inguruko gatazkak: bikotekidearekin bizikidetzari ekitea –horrek etxeko zereginen banaketa ekarrita–, edo ume bat eduki eta ama edo aita bihurtzeko erabakia hartzea.

Bizitzaren esparru batzuetan aldaketak hautematen dira, baina aldaketa horiek, edo teorikoak dira praktikoak izan beharrean, edo haiekin batera ziurgabetasunak edo alderdi negatiboak edo baita gatazkatsuak ere badaude. Aldaketa sumatzen den esparruetako bat sexualtasuna da. Elkarrizketatutako neska batzuen iritziz, adibidez, sexu-harremanak azken hamarkadetan aurreratu izana eta aurreko garaietako nesken eta mutilen arteko ezberdintasunak nabarmen murriztu izana emakumeentzako zaurgarritasun handiagorako aukera da, sexu-plazeraren inguruan nagusi diren eskemak ez baitira aldatu.

Anbibalentzia nagusitzen da, orobat, homosexualitatearen esparruan; izan ere, haren kultur normalizazioa badago ere, onarpen hori, oro har, teorikoa da gehienbat, ez praktikoa, eta muga argiak ditu. Hala bada, kasu askotan arlo indibidual eta pribatuaren barruan mantentzen bada baino ez dute onartzen.

Baina, zalantzarik gabe, emakumeek amatasunaren esparruan dute zaurgarritasun-arrisku handiena. Amatasuna, oraindik ere, gatazka eta desberdintasuneko arlo nagusietako bat da, bereziki enpleguarekin lotuta. Elkarrizketatutako neska bakar batek ere ez dio enpleguari uko egin nahi, amatasunarekin hori parekatzea, ordea, zaila dela dirudi.

Horri lotuta dago etxeko zereginen banaketaren gaia, bikote heterosexualetan. Berdintasunaren ideala diskurtsoetan ageri bada ere, zeregin horiek gatazka-iturri direla ere hautematen dute argi eta garbi.

Aisiari dagokionez, nesken zein mutilen lokalak (mutilak gehiago dira horietan neskak baino), ereduak eta arauak ezberdinak ez ezik, hierarkizatuta daudela ere ikusi da.

 

Hausturak

Nolanahi ere, praktikan, jarraitutasun, aldaketa eta gatazkekin batera emakumeen eta gizonen arteko ohiko harremanekiko hausturak ere ageri dira.  Hori horrela, azterlanean genero-nortasun propioa eraikitzen ari diren gazteen lekukotasunak ere badaude; gazte horiek ezarritako jarraibideetatik kanpo diseinatzen ari dira bizi-proiektuak, eta «bizi-ibilbide» tradizionalari uko egiten diote (bikotekidea izatea, elkarrekin bizitzea eta/edo ezkontzea, umeak edukitzea), edota nesken eta mutilen arteko mugak zeharkatzen dituzte, dela hezkuntza, kirol, kultura, lan, aisia edo etxearen arloan, dela arlo afektiboan edo sexu-portaeran.

Maskulinitate-eredu berriak ere hauteman dira «frikiak» deitzeko arriskua hartzen duten gazteengan. Gazte horiek maskulinitate hegemonikoaren zirkuluetatik kanpo (futboletik kanpo, esaterako) eta ustez emakumeenak diren esparruen barruan (emozioak, zaintzak) kokatzen baitira. Eredu femenino berriak ere badaude arlo berri samarretan sartu nahi duten nesken artean.

Itxura denez, kontzientzia sozial orokorraren garapenari lotuta dago desberdintasunen kontzientzia hartzea zein kontzientzia feminista iratzartzea. Feminismoa, testuinguru horretan aurretik ezkutaturik zeuden ezberdintasunak ikusi ahal izateko tresna bihurtzen da (edo bihur daiteke), bizitzan dagoen erreferente modura.

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gaztematika
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/bzD0emBr1v Desberdintasunaren aurreko jarraitutasunak, gatazkak eta hausturak: #gazteak eta genero-harremanak Euskadin

  • @urmore1
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

  • @KalakaEus
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

  • @portuigualdad
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Un estudio detecta contradicciones entre los discursos y las prácticas con respecto a... https://t.co/D8vIcqiiKp

  • @ZERAIKITZEN
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @Izkoc
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @GetxoGazte
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

  • @GetxoGazte
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @RitxarBacete
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @IdoIrizar
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @gaztematika
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

  • @gaztematika
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @Gazteinfurnieta
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

  • @Gazteinfurnieta
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @magi_comio
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @emakundEJGV
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Juventud y relaciones de género. Un estudio amplio. Descargable aquí. #juventud #igualdad https://t.co/5OnlNcMdL3

  • @emakundEJGV
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskal gazteak eta genero harremanak. Ikerketa zabala. Eskuragai hemen https://t.co/Ace5qbPspu #gazteak #berdintasuna

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)