Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak migrazioari eta justizia sozialari buruzko hitzaldia inauguratu du Integrim proiektuaren barruan

2016.eko uztailak 06

Iñigo Urkullu lehendakariak Deustuko Unibertsitateko paraninfoan egin den Integrim proiektuaren azken hitzaldiaren inaugurazioan hartu du parte. Hitzaldiaren izenburua “Migración internacional, integración y justicia social en Europa” izan da. Bertan, Euskadik errefuxiatuekiko duen izaera “abegikorra”, eta aniztasunarekiko eta pluraltasunarekiko duen errespetua azpimarratu ditu lehendakariak.

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak, gaurtik hasi eta ostiralera arte, konferentzia hau antolatu du, migrazio-fluxuen eta hauek gizartean duten eraginaren gainean mundu akademikoaren eta gizarte zibilaren arteko ikuspegiak partekatzeko helburuarekin. Lehendakariaz eta José María Guibert errektoreaz gain, Oxford-eko Unibertsitateko Sarah Spencer-ek, Europako Batzordeko Philippe Keraudren-ek, eta Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuko Jean-Marie Carrière SJ-k hartu dute parte inaugurazioan. Gaur egungo Europaren testuingurua kontuan hartuta, aipatutako pertsona horiek migrazioari buruz eztabaidatuko dute.

Lehendakariak euskal gizartearen “pluraltasunak” eta “dibertsitateak” eskaintzen duten aberastasuna azpimarratu du eta, aldi berean, Euskadik migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko duen izaera solidarioa eta abegitsua nabarmendu ditu, iraganean euskaldunak ere munduko beste leku batzuetan babesa bilatzen zuten emigranteak izan zirelako. Urkulluk ere azpimarratu du aukera-berdintasunaren, kohesioaren eta justizia sozialaren alde erakunde publikoek, hezkuntza-sistemak eta hirugarren sektoreak eskainitako laguntza.

Scribani Istitutu akademikoetako jesuita-sareak, Integrimekin batera, gaika sailkatutako lau arloren inguruan egituratu den topaketa honetan ere hartzen du parte. Hona hemen lau arlo horiek: kultur identitatea eta integrazioa; hiritartasuna eta parte-hartze politikoa; enplegua eta gizarteratzea; integrazio urbanistikoa, bizitegi-ereduak eta mugikortasuna.

Gainera, kongresuaren esparruan, dokumental laburrak eta posterrak ikusteko aukera egongo da. Era berean, uztailaren 4tik 9ra bitarteko astean, Gabriele Stabile-ren “Refugee Hotel” eta Anna Ruggieri-ren “Syrians in Transit” argazki-erakusketak bisitatu ahal izango dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu lehendakariak migrazioa eta justizia sozialari buruzko hitzaldia inauguratu du ➡ https://t.co/Jaa9qOoU9J

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari ha inaugurado la conferencia sobre #migración y #justicia social dentro del proyecto Integrim ➡ https://t.co/shSZ8VBfuj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)