Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Startup! Azeleratzailea Basque Industry 4.0ren aurkezpen jardunaldiari eman dio hasiera

2016.eko uztailak 06

Urkulluk Euskadik duen izaera ekintzaile osasuntsua goraipatu du; errekorrezko enpresa-sorkuntza garbia baitauka krisia hasi zenetik

Iñigo Urkullu Lehendakariak zuzendu du, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean StartUP! Azeleratzailea Basque Industry 4.0ren aurkezpena.   Lehendakariak azpimarratu du Euskadik duen izaera ekintzailea hazten ari dela, eta horren adierazle garbia da 2015. urtea izatea, 2006az geroztik, enpresen sorkuntza garbiari dagokionez, urterik oparoena.

Lehendakariak gogorazi du Euskadik Estatuko “izaera ekintzailea duen ekosistema hoberenetariko bat” duela, eta horregatik egin duela horren erabilera abian jartzeko deia. “Gure iragana, oraina –eta batez ere, etorkizuna– gizarte gisa dugun izaera ekintzailearen eta berritzailearen mendeko dira” azpimarratu du Lehendakariak.

Urkulluk, lurralde honen ekintzaile-izaera osasuntsuaren adierazle batzuk adierazi ditu; esaterako, Confebasc-enak. Horien arabera, Euskadik 2015a 58.700 enpresa zituela itxi zuen, 2014 urtean baino 638 gehiago alegia. Datu hori da krisia hasi zenetik dagoen esanguratsuena. Gainera, Estatuak egindako azken GEM txostenaren arabera, Euskadi da erkidego baloratuena, enpresa berriak eta beren eraginkortasuna sustatzeko dituen programa egokiak aintzat hartuta.

StartUP! Azeleratzailea Basque Industry 4.0 programa ekimen publiko/pribatua da, enpresen talentua eta industria 4.0ko startups-en azelerazioa bateratzen dituena. Programa horren helburu nagusia, euskal industria eta ekintzaile-izaerako ekosistema sendotzea da; 24 astez iraungo duen programa aitzindariaren bidez.

Izaera-ekintzailea bultzatzeko industriarteko planean kokatuta, BIND, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako akzioa da; Foru Aldunaldien eta Arabako, Gipuzkoako zein Bizkaiko ZOKen laguntzak dituena.  Era berean, honako enpresak ditu lankidetzan: Siemens, Microsoft, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat Group, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes Benz, Michelin, Repsol eta Petronor.

BINDen aurkezpenaz gain, elkarretaratze horretan, Industriarteko Planaren azterketa egingo da. “Industria 4.0. izaera-ekintzailea bultzatzeko aukera paregabea” izenburua duen mahai-inguru bat egingo da; baita, Juanjo Azkaratek, Adigital-eko lehendakariordeak, prospektibari buruz emango duen hitzaldia ere.

 (*) Irakurri hemen prentsa oharra

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jmbarandiaran
    2017.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @imanol_zubero: Basque Industry 4.0 https://t.co/dIyxVElotH. Cada vez más empleadores recurren a la "nube humana". Es la nueva economía…

  • @imanol_zubero
    2017.eko azaroak 22

    Comentario de Twitter:
    Basque Industry 4.0 https://t.co/dIyxVElotH. Cada vez más empleadores recurren a la "nube humana". Es la nueva econ… https://t.co/tpbELyKJZJ

  • @theblackoutpro
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari presenta aceleradora Startup! Basque Industry 4.0 https://t.co/sXb75zW0fC

  • @GlaciarBlue
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Ekintzailetza Lehendakariak Startup!Azeleratzailea Basque Industry 4.0ren aurkezpen jardunaldiari eman dio hasiera➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    #Ekintzailetza Lehendakariak Startup!Azeleratzailea Basque Industry 4.0ren aurkezpen jardunaldiari eman dio hasiera➡ https://t.co/ZhEvNGJ3ED

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    #Emprendimiento El lehendakari abre la jornada de presentación de la aceleradora Startup! Basque Industry 4.0 ➡ https://t.co/FDmMIEol1J

  • @laboralempresas
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari abre la jornada de presentación de la aceleradora Startup! Basque Industry 4.0 https://t.co/0ksJQxKCV6

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)