Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

ABRA sariak eman dira eta Arabako Errioxako 2015eko uzta aurkeztu da

2016.eko uztailak 02

Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak, ABRAk, “2015eko uztaren aurkezpena eta ABRA sartiak” ospatu du Eltziegon, ehun lagun baino gehiagoren artean.

Eusko Jaurlaritzatik, bertan Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz izan da, Arabako Errioxako upeltegien ordezkari, Kontseilu Arautzaile, Arabako Foru Aldundiko kide eta Arabako industriaren ordezkariekin.

Sariak bi kategorietan banatu dira: Prentsa eta Hostalaritzako Sariak eta Arabako Errioxako Dastatze Batzordeko Sariak. Biak ardo beltzak eta zuriei emandakoak.

Prentsa eta Hostalaritzako Sariak:

1. Ardo zuri gazte hoberena Saria 2015: Estraunza upeltegiak, Lapuebla Labarkakoa, Solar de Estraunza blanco 2015-gaitik

2. Ardo beltz gazte hoberena Saria 2015: Ibañez Bujanda upeltegiak, Lapuebla Labarkakoa, Ibañez Bujanda Maceración Carbónica 2015-gaitik

3. Upelean heldutako zuri hoberena Saria: Pago de Larrea upeltegiak, Ziekokoa, Caecus Verderón FB 2015-gaitik

4. Upelean heldutako beltz hoberena Saria: Valdelana upeltegiak, Ziekokoa, Ladrón Autor Crianza 2013-gaitik

ABRAk emandako sarien kategorian hauek izan dira irabazleak:

1. Ardo zuri gazte hoberena Saria 2015: Valdelana upeltegiak, Ziekokoa, Familia Valdelana malvasía 2015-gaitik

2. Ardo beltz gazte hoberena Saria 2015: Eguren Ugarte upeltegiak, Paganosekoa, Eguren Ugarte 2015 Maceración Carbónica-gaitik

3. Upelean heldutako zuri hoberena Saria: Casa Primicia upeltegiak, Guardiakoa, Casa Primicia blanco fermentado en barrica 2015-gaitik

4. Upelean heldutako beltz hoberena Saria: Dominio de Berzal upeltegiak, Mañuetakoa, Dominio de Berzal 7 Varietales 2014-gaitik

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak