Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak gasaren erabilera babesten du errepideko garraioan

2016.eko uztailak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gas naturala soilik erabiliz Europa zeharkatuko duen Transordizia enpresako kamioiaren aurkezpenean parte hartu du Arantxa Tapia sailburuak

IrungoTransordiziaenpresakokamioibatlehenaizango da Europa zeharkatzen, gas natural likidotuaerabiltzen erregai moduan

 

  • Madril-Hanburgo ibilbidea egingo du kamioiak
  • Transordizia enpresaren helburuaren barruan dago ekimen hori, Europan nazioarteko garraiorako GLNez elikatzen den lehen kamioi flota europarra edukitzeko asmoz
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua lekuko izan da Transordizian, gaur goizean, kamioak egin duen geldialdian, Alemaniarako bidean jarraitu aurretik
  • 1989an eratutako Transordizia enpresa nazioartean ibilgailu industrialen garraioan espezializatuta dago, eta Europan alorreko lehen hiru enpresa nagusienetako bat da, garraio eta fakturazio bolumen edo maila kontuan hartuta 

 

(Irun, 2016ko uztailaren 4a). Datozen orduetan, gas natural likidotua (GNL) soilik erabiliko duen kamioi baten bidez, nazioarteko garraioan diharduen lehen enpresa europar bihurtuko da Transordizia Europa zeharkatzen. Irungo enpresa horren mugarria, zalantzarik gabe, 2013. urteaz geroztik garatzen ari den berrikuntza prozesu baten ondorio da, orain arte distantzia laburragoko proba-ibilaldiak egin baditu ere, Italiako iparraldean, Frantzia, Holanda eta Belgikan zehar, oraingoan Alemaniaraino osatuko du ibilaldi osoa lehen aldiz.

Duela hiru urte ekin zion Transordiziak gas natural likidotuaz elikatutako kamioi-flota bat garatu eta osatzeko aukerari, ohiko erregaia den diesela erabili ordez. Asmo horrek oztopo ugari aurkitu zuen bidean, esaterako, kamioien deposituek 600 km-ko distantzia egiteko autonomia bakarrik zuten eta gas natural likidotuaz hornitzeko gune eskasia. Horrek guztiak bideraezina egiten zuen proiektua.  

2014. urtean Iveco 330 GNL markako kamioi bat erosi zuen, eta zenbait proba egin zituen Penintsulako ibilbideetan zehar. Hala ere, kamioiaren autonomia falta zela eta, ez zegoen nazioarteko ibilbiderik egiterik. Egoera horren aurrean, 2016. urtearen hasieran, beste depositu bat erantsi zioten kamioi horri. Hartara, haren autonomia bikoiztea lortu zuten, 1.300 kilometroraino. Gaur, zenbait proba-bidaia egin ondoren, lehen ibilbidea egingo du Alemaniaraino, Madriletik abiatuta. Horretarako, gas natural likidotuaz hornitzeko parada ematen duten gasolindegiez baliatuko da, Madrilen, Olaberrian (Gipuzkoa) eta Anberesen (Belgika) baino ez dauden zerbitzuguneez, hain zuzen ere. 

GNL-flota eratzeko lehen urratsa

Aipatutako ekimen hori lehen pausoa besterik ez da; izan ere, GNL erregaiaz elikatutako kamioi-flota sortzeko helburu handinahia du Transordizia enpresak. Helburu edo proiektu hori aurrera eramateko EEE Energiaren Euskal Erakundearen laguntza eta babesa izan ditu, erregai mota horren erabilera sustatzen ari dena, diesela ordezkatzeari begira. Kamioi-flota berezi horri esker, lehen konpainia europarra izango da Transordizia Europan nazioarteko garraiorako GNLa erabiltzen.

Gaur egun, 2016-2019 epealdiari dagozkion mugarriak edo helburuak garatzen ari da enpresa; hasieran, Iveco modelo berriaren bost kamioiren eskaria bideratzen. Aurrerago, berriz, Transordiziaren helburua da Iveco GNL markako 25 kamioi eskuratzea. Horrek 2,5 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, 30 eta 40 lanpostu artean sortzea ekarriko duena, aurreikuspenen arabera. 

Proiektu horren bidez, Transordizia puntako teknologiaren erabiltzaileen artean kokatzeaz gain, alorrean eragile erreferentziala izaten jarraitu eta sendotuko da.

GLN erregai gisa erabiltzeko abantailak

Gas igorpenei dagokienez, Europako arauak gero eta zorrotzagoak dira, eta datu guztien arabera, joera hori areagotuko da etorkizunean. GNLa erabiltzen duten ibilgailuek gutxiago kutsatzen dute; beraz, erregai horren aldeko apustua egitea etorkizun oparoa duen estrategiaren alde egitea da. Gainera, dieselarekin konparatuta, GLNa %40 merkeagoa da, erregai hori darabilten ibilgailuen lehiakortasuna handitzen duena. GNL erregaiaz baliatzen diren kamioiak garestiagoak badira ere, guztizko kostuen murrizketa %10 ingurukoa dela uste da.

Gas Natural Likidotuaz 

Gas natural likidotua (GNL) egoera likidoan garraiatzeko prozesatua izan den gas naturala da. Gas hori presio atmosferikoan, egoera likidoan eta -162 °C-ko tenperaturan garraiatzen da, eta ez du usain eta kolorerik, toxikoa ez izateaz gain. Erregai fosil guztien artean, gas naturala da ingurumen inpaktu txikiena duena, haren konposizioan duen hidrogeno-karbono erlazio handiaren ondorioz. GNLen isurketak airean barreiatzen dira, eta ez dute kutsatzen ez zorua, ez eta ura ere. Ibilgailuan erregai moduan erabilita, nitrogeno-oxidoen igorpenak edo emisioak %70 murrizteaz gain, ez du sufre konposaturik sortzen, ezta partikularik ere.

Garapen teknologikoari esker, likido bihurtu ahal da hozten sistemen bitartez, geroago prozesatzeko, itsasoz eta lurrez garraiatzeko eta modu arin eta seguruan biltegiratzeko edo metatzeko. Horiek horrela, gas natural likidotua da, adituen iritziz,  geroan proiekzio handiena izango duen energia-iturria. Energia-mixean punta-puntako tokia izango duelakoan daude, produktuaren munduko erreserbak ziurtatuak izanik. 

Transordizia enpresaz

Transordizia 1989an eratu zen, eta ibilgailu industrialen (kamioiak, autobusen txasisak, autobus karrozatuak eta ibilgailu bereziak) nazioarteko garraioan espezializatuta dago. Europako fabrikatzaile nagusientzat lan egiten du, hala nola Man, Iveco, Irizar, Daimler, Volvo edo Scania. Gaur egun, garraio alorrean, Europako lehen hiru enpresa nagusien artean dago, garraio eta fakturazio mailari erreparatuz gero. 

2013. urtean, Transordizia Zaisan, Irunen, kokatu zen, oraingo lantegia dagoen lekuan, hain zuzen. Harez geroztik, 12 milioi eurotik gorako inbertsioa burutu du,  bai oraingo lantokia egokitzeko, bai kamioi-flota berritzeko, 115 garraio unitatez (kamioia+atoia) osatutako flota, gaur egun. 125 langile ditu eta 2015ean 22.000 ibilgailu garraiatu zituen.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    #Transordizia Eusko Jaurlaritzak gasaren erabilera babesten du errepideko garraioan ➡ https://t.co/U08j5PvMxl

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    #Transordizia El Gobierno Vasco apoya el uso del gas para el transporte por carretera ➡ https://t.co/nfgKy351oP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)