Berriak
Eu

Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte

2016.eko uztailak 05

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Irina Bokova UNESCOko zuzendariak akordio-memoranduma sinatu dute Parisen. Lehendakariaren iritziz, akordio hori baliagarria izango da “Euskadiren eta Unescoren arteko harremanak sendotzeko” eta bake-kulturaren eta elkartasunaren balioekin konpromisoa duten pertsona boluntarioen sarea hedatzeko. Lehendakariak nabarmendu du “ohorea” dela jatorria 1997an duen memorandum hori sinatzea.

Lehendakaria eta zuzendari nagusia gaur arratsaldean elkartu dira UNESCOren Parisko egoitzan. Bileran parte hartu dute, halaber, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak. Bilera horretan sinatu dute dokumentua Urkulluk eta Bokovak. Biek oso modu positiboan baloratu dute ituna, eta Lehendakariak nabarmendu du itunaren helburua dela “bakean, garapen iraunkorrean eta kulturen arteko elkarrizketan laguntzea heziketaren, kulturaren, zientziaren, komunikazioaren eta informazioaren bitartez”.

Lehendakariak dokumentuan bildu diren bost lan-ildo zehaztu ditu, “UNESCOren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lotura indartuko” dutenak:

  1. Giza eskubideen zeharkako ikuspegiak eta genero-berdintasunak gidatuko dute bi erakunde horiek gauzatuko dituzten jarduera guztiak.
  2. Kultura-ondare materialaren eta immaterialaren sustapena indartuko da, nortasunaren eta memoriaren funtsezko elementu gisa, baita berrikuntzaren, sormenaren eta gizarte-ongizatearen funtsezko elementu gisa ere. Bi erakundeek kultura- eta hizkuntza-aniztasuna zaintzearen eta dibulgatzearen alde lan egingo dute. Horren lekuko dugu abenduan Donostian, 2016ko kultura hiriburutzaren barruan, egingo den Europako Foroa. Foro horrek UNESCOren munduko hizkuntzen atlas berria hedatzen lagunduko du.
  3. Gobernantza-eredu berriak indartuko dira, herritarrek eraikuntza demokratikoan, gardentasunean eta kontuak emateko garaian parte har dezaten sustatuko dutenak.
  4. Giza eskubideen eta bakearen kulturaren arloan, berriz, hezkuntza-mailan lan egingo da, betiere elkarlanerako harremanen bitartez eta bakearen eta gizarte-elkarbizitzaren arloko euskal esperientzia aplikatuta eta Euskadiko testuinguruan UNESCOren nazioarteko esperientzia aplikatuta.
  5. Zientzia, teknologia eta berrikuntza gisako arloak sustatuko dira. UNESCOk oso modu positiboan baloratu du natur zientzien eta ingurumenaren alorrean batera egindako lan-ibilbidea, eta bat egiten du gaur egungo elkarlana areagotzeko apustuarekin, hala nola Urdaibaiko Biosferaren Erreserba.

 “Elkarrekin hazi gara”

Lehendakariak, bere hitzaldian, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren eta UNESCOren arteko harremanak duela urte asko finkatu zirela, garai hartako UNESCOko zuzendari nagusi Federico Mayor Zaragozak eta Ardanza lehendakariak Eusko Jaurlaritzarekiko memoranduma sinatu zutenean; estatu ez zen erakunde batekin sinatutako lehen memoranduma izan zen. Urkulluk aditzera eman duenez, gaurko sinadura bi erakundeen arteko lankidetza emankorraren emaitza da. “Elkarrekin hazi gara” adierazi du lehendakariak.

Urkulluk gogorarazi du 170 gazte inguru sartu dela Afrikako, Asiako, Latinoamerikako eta Ozeaniako UNESCOren bulegoetan. ONU sistemak Basque Volunteers deitzen die. Gainera, Euskadik Biosfera Erreserba bat du, Gizateriaren Ondare izendatutako hiru ondasun, bost Katedra, zazpi ikastegi elkartu, eta abar.

Basque Country, agertoki globala

Parisen, Nazio Batuen erakundeko organismoetako batekin sinatutako akordio horrek, halaber, Euskadik –Basque Country– agertoki globalean duen posizioa indartzeko erronkari erantzuten dio. Lehendakariaren iritziz, “memorandum horrek ildo horretan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen du: UNESCOk eta Eusko Jaurlaritzak garapenerako ituna partekatzen dugu, eta elkarri eskua ematen diogu itun hori garatzeko”.

Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategian, Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat da Euskadi munduan proiektatzea eta kokatzea, Euskadiren garapen jarraitua eta iraunkorra bultzatuta. Zehazki, jardun-ildoetako batek ezartzen du Euskadik nazioartean duen posizionamendua gehitu behar dela eta, horretarako, nazioarteko organismoekiko harremanetan euskal agenteen ekintza koordinatua eta integratua sustatu behar dela, betiere erakunde horien politika publikoak, esperientzia eta ezagutza hedatzen lagunduta.

Zeregin horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak guztira 28 akordio du indarrean erakunde aldeaniztunekin, eta horien artean nabarmendu behar dira AEE (Amerikako Estatuen Erakundea), SEGIB (Iberoamerikako Idazkaritza Nagusia) edo MTE (Munduko Turismo Erakundea).  Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak nazioarteko 75 saretan hartzen du parte; horietako 55 Europa mailakoak dira eta 20k irismen globala dute.

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y la UNESCO fortalecen sus relaciones https://t.co/rEUdD9nAR0

  • @asocuribecosta
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/kW2LEvqeh3
    https://t.co/G6PITaT92g vía @Gob_eus @Ireki…

  • @Gorabide
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/kW2LEvqeh3
    https://t.co/G6PITaT92g vía @Gob_eus @Irekia @iurkullu

  • @MMancisidor1970
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/PydOYcR3Dk
    https://t.co/oOxvzKSsPn

  • @Aran_Acha
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/PydOYcR3Dk
    https://t.co/oOxvzKSsPn

  • @Aran_Acha
    2016.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/napsSgyqwS
    https://t.co/WFIphx3t5t

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/aDcKgZuHxE
    https://t.co/ak9EsfOwCz

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/4HfbLxJtel
    https://t.co/JqXQDXSb8N

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/napsSgyqwS
    https://t.co/WFIphx3t5t

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/PydOYcR3Dk
    https://t.co/oOxvzKSsPn

  • @unescoetxea
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/napsSgyqwS
    https://t.co/WFIphx3t5t

  • @unescoetxea
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/PydOYcR3Dk
    https://t.co/oOxvzKSsPn

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Acuerdo Euskadi y la @UNESCO fortalecen sus relaciones ➡ https://t.co/PydOYcR3Dk
    https://t.co/oOxvzKSsPn

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/napsSgyqwS
    https://t.co/WFIphx3t5t

  • @Transparent_Red
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte https://t.co/skpUxlheQb https://amp.twimg... https://t.co/O3lIAaspbV @Irekia

  • @OierOnaindia
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Akordioa Euskadik eta UNESCOk harremanak sendotu dituzte ➡ https://t.co/napsSgyqwS
    https://t.co/WFIphx3t5t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irina Bocova, Directora General de UNESCO