Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadi bere burua sustatzen ari da Londoneko Harrods saltegietan

2010.eko urriak 05

Eusko Jaularitzak eta Espainiak Londonen duen Turismo Bulegoak sustapen-kanpaina bat abiarazi dute gaur Harrods saltegi handietan eta hilabete barru amaituko da. Kanpaina honek helburu dauka Londongo herritarrei Euskadiko turismo-baliabideen berri ematea. Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria, Isabel Muela andrea, gure autonomi elkarteari emandako hil honen aurkezpenean bertaratu da.

Harrods, munduko luxuzko saltegi ezagunenak dira. Knightsbridge-n daude, Londongo erdigunean, eta zortzi milioi lagun igarotzen dira hilabetero bere erakusleihoetatik. Saltegiotan Euskadiko glamour sofistikatua erakutsiko da. Ikusgai egongo dira Julia Roberts aktoresari zinemagintzan egindako lanagatik Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioan eman zitzaion Donostia saria, bai eta "Neds" film britaindarrak eskuratutako Urrezko Malkorra ere.

Arkitektura eta ardoen dotoretasunak, irudietan eta Arabar Errioxako ardo- eta txakolin-display batetan izango du islada. Horrela, Euskadiren berri emango da kultura, gastronomia eta ardogintzaren santuario europearra denez.

Euskadirekin batera Andaluzia eta Ferrán Adrià egongo dira, azken hau Turespaña publizita-kanpaina berriaren ordezkari. Sukaldaria Harrods elikadura-saloiaren irudia da. Bertan ere bi erkidegoetako produktu mota asko salgai jarriko dira. Bestetik ere, plater aurreginak salduko dira (itsaski-koktela, burruntzi-pintxoa eta piperrada, besteak beste) saltegietako bezeroek aukera izan dezaten leku horietako gastronomia-produktu onenak deskubritzeko esperientzian murgiltzeko.

Euskadiko promozioa Harrods-en gainerako sekzioetara ere zabaltzen da. Horretarako, abian da irudi-kanpaina gune ezberdinetan: pantailak, plasmak, posterrak, bigarren solairuko igogailuak, aldizkariko promozioa, erosketa-ordainagiriak, denda-gida etabar.

Vitoria-Gasteiz, 2010. urteko urriaren 5a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela (Turismoko Zuzendaria)