Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Donostia 2016 aurkeztu da Washingtonen

2016-07-02

Ehunka amerikar gerturatu dira Smithsonian Folklife Festival-era Donostia hobeto ezagutzera eta Europako Kultur Hiriburuari babesa ematera.

 Donostia eta Europako Kultur Hiriburutza ostiral honetako protagonista handiak izan dira Smithsonian Folklife Festival-ean. Festibal hau urtero egiten da Washington D.C.-ko erdian dagoen National Mall-ean, hain zuzen ere, Kapitolioa eta Etxe Zuriaren ondoan dagoen parkean. National Mall-a txuriz eta urdinez jantzi da, izan ere, festibalera gerturatu direnek hiriburutzaren kamisetak jantzi dituzte eta kultura-programa, zein Donostiak dituen gauza erakargarriak ezagutu dituzte.

 Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Jon Insaustik (Donostiako Udala), Xabier Payak (2016ko kultura zuzendaria) eta Arantza Madariagak (Basquetour-eko zuzendaria) Donostiaren kultura- eta turismo-eskaintza erakutsi diete bertaratu diren ehunka pertsonei. Gainera, erakundeetako ordezkariek euskal diasporaren, zein Estatu Batuetako hiriburura joan diren kultura eta turismoaren hainbat eragileren babesa jaso dute.

 Horrenbestez, Donostiak, hain zuzen ere, Europako hainbat hiriburutan – Londres, Berlin, Bruselas, Wroclaw, Paris, Madril, Bartzelona… – azken aldian aurkezpenak egin dituen hiriak , harrera ezinhobea izan du Atlantikoaren beste aldean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)