
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Euskal Kostaldea Estropadan
Euskadira ongi etorria emateko kaiek duten garrantzia azpimarratu zuen
Haize gutxiegi zegoela estropadaren lehenengo saioa berandu hasi zen eta ibilbidea aldatu behar izan zen, norabidea eskubirutz jo zuenean. Phoenix izan zen atzokoan garaile.
Bertan izan zen Ingurumen eta Politika sailburua den Ana Oregi. Oregik estropadaren antolatzaileak zoriondu eta kaiek Euskadira ongi etorria emateko duten garrantzia azpimarratu zuen. “Gure portuak herrietako beste plaza bat bilakatu behar dira, bizitza eta jardueraz betetak” esan zuen.
Hondarribiko alkate ordeak Jose Mari Altunak, herriko bi kaiek herrira nola ireki diren gogorarazi zuen, Oregik aipatutakoaren ildotik.
Bihar estropadak bere ibilbide luzeena izango du, Gipuzkoako ekialdeko kostaldean zehar 30 milia inguruko kostaldeko estropada bidez, Hondarribia eta Donostiako portuak lotuz eta nahitaez desmarkatzeko bi buiatatik igaro beharko dutelarik.
-
2016-07-02
Comentario de Twitter:
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Euskal Kostaldea Estropadan ➡ https://t.co/sMvpUOqRDe https://t.co/bJbrCD8II7 -
2016-07-02
Comentario de Twitter:
La consejera Ana Oregi, en la salida de la XXV Regata Costa Vasca-Trofeo Ballena de Oro ➡ https://t.co/pqtVWqSHPD https://t.co/bdQFC6cpwe