Berriak
Eu

Lehendakariak Bizikidetza eta Gizarte eskubideen Plan berri bat proposatzen du, ETAren biolentzia amaieraren egiteke- agenda osatzen duena eta aniztasun kontuetan agertzen diren erronkak osatzen dituena

2016.eko uztailak 04

Madrileko Unibertsitate Complutensean jaso diren udarako ikastaroetan zerrendatu ditu Urkulluk lanerako azentuak; bake eta bizikidetza arloetan landu beharrekoak 2020 urtea bitarte.

Iñigo Urkullu Lehendakariak eman dio hasiera “Etorkizunerako proposamena: ETArik gabeko bizikidetza Euskadin” izeneko ikastaroari. Ikastaroa El Escorialen ospatu da Madrileko Unibertsitate Complutenseak antolaturiko udako ikastaroetan. Lehendakariak aditzera eman du datorren legealdiari begira Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan bat landu beharko dela; ETAren biolentziaren amaierari dagokionez konpondu gabeko arazoak kudeatuko dituena baita bake eta bizikidetza arloetan agertzen diren erronkak kudeatuko dituena ere.

“Bizikidetzarako gai zerrenda eta azentu berriak” izenburupean, Urkulluk bere txostenean azaldu du nola eta zein azentu motarekin heldu behar zaion bake eta bizikidetza arloen inguruko lanari 2020. urtea arte. Horrekin batera, Lehendakariak balantze bat egin du Eusko Jaurlaritzak 2013an onartu zuen Bake Planaren ingurukoa eta haren aburuz,” erreferentziazkoa” eta “eragingarria” izan da. Era berean, jarduteko gaitasun handiagoa zuten eragileek utzitako hutsunea nolabait bete duela irizten dio. “Bake eta Bizikidetza Planak dagokigun tokian egoteko aukera eman digu; oinarri etikoetan irmoki egonik, etorkizunari begira eta iraganera begirada kritikoa itzultzen duten anakronismoetatik urrun; beti ere, euskal gizartearen sentimendutik gertu” gehitu du.

Lehendakariaren iritziz, azken urteotan eta blokeoak egonda ere, gizarteak aurrera egin du normalizazio eta bizikidetza auziei dagokienez. Dena den, ETAren biolentziari dagokion bake aldarrikapenak “zahartze-azkarreko” prozesua pairatu du eta agenda zahar baten partaide izatera heldu da iraganeko hondarrekin zerikusia duena bereziki konpondu gabeko hiru arazorekin: ETAren desarmatzea eta desagertzea, espetxe-politikaren aldaketa eta autokritika.

Horrela, Lehendakariak bi bide-orri berri lantzea proposatzen du 2016-2020 epeari begira; batek, aipaturiko XX. mendetik erabakitzeke dauden arazoak jasoko ditu eta horien konponbidea urtebeteko epean lortu beharko litzateke Lehendakariaren iritziz. Besteak osatu gabeko agenda barne hartzen du, gizarte-aniztasunetik eratorritako erronkekin zerikusia duena, aniztasunarekin eta elkartasunarekin konpromisoa duena; esaterako, errefuxiatuen krisia, erlijio eta kultura aniztasuna eta xenofobia edo nazioarteko terrorismoaren mehatxuari eman beharreko erantzuna. Horrekin batera, Urkulluk beharrezkotzat jotzen du Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berri bat sortzea, zeharkako ardatz gisa, enpatia gaitasuna duena.

UDA IKASTAROA

Horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta Madrileko Unibertsitate Complutenseak bakeari eta bizikidetzari lotutako esperientzia sustatzen duten bigarren aldia da. Felipe II.aren Euroforumak asteazkenera arte helduko dio ikastaro horri, arlo politikoan zein akademikoan ordezkariak dituenak. Lehendakariaren konferentziara bertaratu dira ondorengoak: Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko Sailburua; Jon Darpón, Osasun Sailburua, eta baita Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiako arduradun diren pertsonak ere: Jonan Fernández, Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @argizka
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia El lehendakari plantea un nuevo Plan de Convivencia y Derechos Humanos ➡ https://t.co/nekvxyMc48
    https://t.co/

  • @eajpnv1
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia El lehendakari plantea un nuevo Plan de Convivencia y Derechos Humanos ➡ https://t.co/nekvxyMc48
    https://t.co/

  • @zugazaga_kepa
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia El lehendakari plantea un nuevo Plan de Convivencia y Derechos Humanos ➡ https://t.co/nekvxyMc48
    https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Lehendakariak Bizikidetza eta Gizarte eskubideen Plan berri bat proposatzen du ➡ https://t.co/7FSK2nv5e8

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia El lehendakari plantea un nuevo Plan de Convivencia y Derechos Humanos ➡ https://t.co/nekvxyMc48
    https://t.co/7dN51jDS0O

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)