Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian
Iñigo Urkullu lehendakaria Idiazabal Gaztaren Kofradiako XXVII. kapituluaren bileran izan da, eta ohorezko kofrade izendatu dute Amelia Jauregi (Gabiriako artzaina), Anttoni Murgiondo (Gabiriako baserritarra) eta Ordiziako Suhiltzaileen Kidegoarekin batera, azken horrek 147 urtez egindako lana aitortzeko. Gainera, Daniel Innerarity eta Jon Zárate ere osoko kofrade izendatu dituzte.
Ekitaldia hasteko, kofradeak agurtu dituzte eta, ondoren, Santa Ana abesbatzaren emanaldia izan da. Interpretazioa amaitu ostean, kofradeek, kofrade berriek, ohorezko kofradeek, gonbidatuek eta agintariek herrian zehar desfilatu dute udaletxeraino, eta han egin dute izendatzeko ekitaldia.
Bere hitzaldian, lehendakariak nabarmendu du Ordiziak eta Ordiziako azokak historikoki lehen sektorearekin izandako harremana, eta gaineratu du Jaurlaritzak konpromiso irmoa duela harekin, "Euskadirentzat etorkizunerako bermea" dela iritzita. Urkulluk gogorarazi du Ordiziak beti jakin izan duela "aro berrietara egokitzen eta haiei aurrea hartzen".
Era berean, kofradiaren lana nabarmendu du, "lehen sektorerako sekulako lana" eta "trukean ezer jasotzeko asmorik gabe" egiten duela gogorarazita. "Batez ere artzainek egindako gazta merkaturatzen", gaineratu du. Hala, adierazi du Jaurlaritzak eta Idiazabal Gaztaren Kofradiak sinatuko duten hitzarmenak, bere ustean, arrakastarako berme are handiagoak ekarriko dituela.
-
2016-07-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian ➡ https://t.co/yYQS9kEQ8X https://t.co/Pl81hPKvmk -
2016-07-03

El lehendakari ha sido nombrado Cofrade de Honor del Queso Idiazabal de Ordizia ➡ https://t.co/vJtrOrp5ro https://t.co/P0cuAojuJD -
2016-07-02
Comentario de Twitter:
Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian ➡ https://t.co/UhZ29aqeYe https://t.co/RFvqNgjHOo -
2016-07-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian ➡ https://t.co/yYQS9kEQ8X https://t.co/Pl81hPKvmk -
2016-07-02
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian ➡ https://t.co/yYQS9kEQ8X https://t.co/Pl81hPKvmk -
2016-07-02
Comentario de Twitter:
Lehendakaria Idiazabal gaztaren ohorezko kofrade izendatu dute Ordizian https://t.co/TbyuYIZwOh pic... https://t.co/Zaai82HDcF @Irekia