Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak sendotu egin du bere partaidetza eskualdeko garapenaren Europako batzar handienean

2010.eko urriak 04

Euskadik 6. urtez jarraian hartuko du parte Europar Batasunak eta Eskualdeen Batzordeak antolatutako VIII Open Days- Eskualde eta Hirien Europako Astean (Brusela, urriaren 4tik 7ra). 6.000 lagun eta 245 eskualde izango dira Open Days hauetan, non ehun hitzaldi emango diren tokiko eta eskualdeko garapen eta hazkunde ekonomikoaren gainean ekimenik onenak eztabaidatu eta sustatzeko xedez.

Batzar europar honen markoan, Euskadik gai ezberdinen gaineko 3 mintegietan parte hartuko du, eta, era berean, Auto Elektrikoaren Euskadiren Estrategia aurkeztuko du, eta, espezifikoki, Gasteizko faktorian muntatzen den furgoneta elektrikoa.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek, Estrategia Atlantikoa martxan jartzeko eta lantzeko Eskualde sustatzaile baten gisa Euskadik duen konpromisoaren berri emango du mintegi batean. EBeko ardatz Atlantikoko bederatzi eskualde elkarrekin jardun dira Bruselan estrategia bat lortzeko beharrezko urratsak martxan jarri asmotan.

Era berean, Euskadiko ordezkariek beste bi mintegietan hartuko dute parte Open Days-etan "Bilbo Efektua" sustatzeko xedez (kulturaren bidez eskualde garapenaren praktika onaren kasu gisa Europako erakundeetan aintzat hartuko dutena), eta honez gain, "Innobasque" aurkeztuko dute gizarte berrikuntzaren eredu gisa.

Bruselako Euskadiko Ordezkaritzak -Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ekitaldi ezberdinetan Euskadik izango duen partaidetza koordinatuko du, horrela bada, Europako Eskualdeen eta erakundeen partaidetza izango da, eta halaber, Euskadiko entitate publiko eta pribatuek eta tokiko agintariek ere parte hartuko dute. Ordezkaritzan, Eskualdeen Batzordean eta Europako Batzordean egingo dira ekitaldiok.

Iragan urtean, Patxi López Lehendakariak, EBeko eskualdeak ordezkatuz eta Europako eskualdeen ordezkari politikoen asanbladaren eta Europako Batzordearen Lehendakari Durao Barrosoren aurrean, irekierako saioan hitz egin zuen krisi ekonomikoaren aurre egiteko eskualdeek duten rola defendatuz.

Integratutako estrategia bat Eremu Atlantikorako

Bruselako Euskadiko Ordezkaritzak eratutako mintegian, Euskadik estrategia Atlantikorako lanketa sustatzeko eta martxan jartzeko eginiko jarduerak azalduko ditu Echeniquek.

Eusko Jaurlaritzaren ko-gidaritzapean, Europako 9 eskualde batu dira elkarrekin jarduteko Bruselaren aurrean. Europar Batasunaren Atlantikoko esparru geografikorako Europako lehen Estrategia martxan jartzeko Atlantikoko eskualderik konprometituenetarikoa da Euskadi. Europako Batzordeak abuztuan ekin zion kontsulta publikorako epealdi bat, eta mintegian atera daitezkeen ondorioak baliagarri izango dira etorkizuneko estrategiaren gaineko eztabaida piztu dadin.

Kultura eta Eskualdeen garapena: "Bilbo efektua"

Bestalde, eta Europako Batzordeak kultura eta tokiko eta eskualdeko garapenaren gainean plazaratuko duen txosten baten testuinguruan, zeinetan aintzat hartzen den Euskadi europar praktika onaren kasu gisa, "Bilbao Ria 2000"eko Zuzendari Nagusi AMª Nievak "Bilbo efektua" aurkeztuko du Europar Batzordeak antolatutako hitzaldi batean. Eusko Jaurlaritzaren partaidetza aktiboaz, txostena inflexio puntua da EB-eko etorkizuneko kultur politikan.

Gizarte kohesioa krisi garaian: eskualdeko eta tokiko erantzun berritzaileak

Era berean, gizarte berrikuntzaren gaineko hitzaldian hartuko du parte Innobasquek; Eskualdeen Batzordearen Subsidiariotasun Printzipioaren Kontrol Sareak koordinatuko du hitzaldia. Bertan, Innobasqueko Zuzendari Luis Mª Ullibarrik Innobasque eredua bera aurkeztuko du, zeinetan lotu egiten diren gizarte berrikuntza, Subsidiariotasuna eta gizarte kohesioa, eta, halaber, praktika onen adibideak aurkeztuko ditu.

Furgoneta elektrikoa

Halaber, berrikuntzarekin eta garraio jasangarriarekin estuki lotua, Eusko Jaurlaritzak, EEE, Mercedes Benz eta Gasteizko Udalarekin batera, publikoaren aurrean erakutsiko du VITO furgoneta elektrikoa Eskualdeen Batzordearen egoitzan. Era berean, informazio puntu bat ezarriko da Auto Elektrikoaren Euskadiko Estrategiaren berri emateko. Tokiko, eskualdeko eta Europa mailako agintariak izango dira bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan