Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadi “bikaintasun eta enpresa berrikuntza eredu” bihurtzearen alde egiten du apustu

2010.eko urriak 05

Lehendakariak "lana, ardura, izen oneko zerbitzua eta kalitatea gure herrialdearen berezko ezaugarriak direla" adierazi du

Espainia 2000 eta 2009a artean enpresa kudeaketaren arloan sari gehien lortu dituen herrialdea izan da, hain zuzen ere, 29 sari lortu ditu eta horietako 21 Euskadiri dagozkio. Hori dela eta, Euskadi "jarduera-eraginkortasun handiena" daukan eskualdeetako bat da, hau da, Erresuma Batuak eta Alemaniak soilik gainditzen dute. 

Euskadi "bikaintasun eta berrikuntza prototipo bihurtzea Europako herrialdeek gugan jarduera-eraginkortasunaren eredu bat ikus dezaten eta izen ona eta kalitatea eta, aldi berean, gure berrikuntza ahalmena gure kanpo-harremanetan aurkezpen gisa balio izateko". Horixe da Patxi López lehendakariak gaur arratsaldean enpresa bikaintasunaren sarietan igorri duen mezua. Aurtengo edizioan saria Gasteizko Olabide Ikastolak lortu du bere bezeroei (ikasle eta gurasoei) balioa emateko eta pertsonen bidez arrakasta lortzeko duten ahalmenagatik. Halaber, Osakidetzaren Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea sari hauetako finalista izan da. Euskal erakunde bi horiez gain, Europako beste 11 erakundek ere sari horiek eskuratu dituzte. 

Lehendakariak "lana, ardura, izen oneko zerbitzua eta kalitatea gure herrialdearen berezko ezaugarriak direla" adierazi du. Horrez gain, datu hau eman du: Espainia 2000 eta 2009a artean enpresa kudeaketaren arloan sari gehien lortu dituen herrialdea izan da, hain zuzen ere, 29 sari lortu ditu eta horietako 21 Euskadiri dagozkio. Hori dela eta, Euskadi "jarduera-eraginkortasun handiena" daukan eskualdeetako bat da, hau da, Erresuma Batuak eta Alemaniak soilik gainditzen dute. Lehendakariaren hitzetan, horrek erakusten du "guretzat bikaintasuna erdiestea euskal enpresa eta industria sarearen ahalegin komuna" dela. Kalitatea "garrantzitsua da, baina gure eredua ezin dugu kalitatean soil-soilik oinarritu, izan ere, ziur gaude berrikuntzarekin, aldatzeko gaitasunarekin eta sormenarekin batera ez badoa lermatu egingo dela", gehitu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria