Berriak
Eu

Idaho AEB-etako euskal komunitate aktiboenetariko bat da, “Butch” Otter gobernadorearen ustez

2016.eko uztailak 01

Adierazpen ofizial baten bitartez Idahoko (AEB) gobernadore C.L. "Butch" Otter-ek bat egin du Brian Sandoval Nevadako (AEB) gobernadoreak egindako adierazpenarekin, eta izendatu du ekainaren 29a "euskal kulturaren eta ondarearen ohorezko eguna". Haien adierazpenetan Idaho eta Nevadako gobernadoreek euskaldunek egindako ekarpena aitortzen dute. Washington-go Smithsonian Folklife Festivalaren inguruan sortuak dira adierazpen ofizial horiek, euskal kultura baita protagonista aurtengo edizioan.

Bere adierazpenean Butch Otter gobernadoreak esaten du AEB-etako euskal komunitate aktiboenetariko bat Idaho-n dagoela, eta horren aritik euskal ikasketen departamentua Boiseko unibertsitatean, “The Basque Block” (euskaldunen auzoa) edota Idahon dauden  edota egon diren euskaldun garrantzitsuak (Pete Cenarrusa, Ben Ysursa, Bieter familia, Adelia Garro etab.) aipatzen ditu.

Euskaldunak XIX. mende inguruan hasi ei ziren AEB-etarako bidea, eta batez ere Idahon ezarri, Nevadarekin eta Kaliforniarekin batera. Beste uholde bat 50eko eta 60 hamarkadetan gertatu zen, artzain lanetan eta ostatuetan aritzeko.

Bizkaitik, Nafarroatik, Baxenabarretik joanak ziran asko, baina gaur egun gehien-gehienak bertan jaioak dira, bigarren edo hirugarren belaunaldiko euskal-amerikarrak eta, hala ere, sustraiei eusten saiatzen direnak. Euskaldun izatea dute amerikar izateko modu berezia; amerikanoak izatea da euskaldun izateko haien era, bi-biak estu loturik baitaude Estatu Batuetako euskaldunen bizitzan.

Euskaldunek Idahoko estatuaren garapenean egindako ekarpena aitortu nahi du Otter gobernadoreak. Horretarako, Smithsonian Folklife Festivalaren inguruan sortutako giroak bultzatuta, adierazpen ofizial hau argitaratu du, urteetan zehar euskaldunen ekarpenari buruzko aipamen zehatzak eginez (auzolana, behar egiteko prestutasuna).

Adierazpenean gogorarazten duenez, XIX. mende amaieran eta XX. hasieran bertaratutako euskaldunek abeltzaintza bultzatu zuten eta euskal tradizioak eraman zituzten. Guzti hori lanaren eta komunitatearen balio sakonekin egin zutela azpimarratzen da.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bidetxea
    2016.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Idaho es una de las comunidades vascas más activas de los EE.UU., a juicio del gobernador. https://t.co/rBlv4MfbQ5

  • @ZigorApodaka
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    Idaho es una de las comunidades vascas más activas de los EE.UU., a juicio del gobernador “Butch” Otter https://t.co/M3BlILg6A3

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    #EuskadiUSA Idaho AEB-etako euskal komunitate aktiboenetariko bat da, “Butch” Otter gobernadorearen ustez ➡ https://t.co/EnA3kKolUL

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    Idaho es una de las comunidades vascas más activas de los EE.UU., a juicio del gobernador “Butch” Otter ➡ https://t.co/wZMSZ1pc5i

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)