Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek bihar ostiralean Elgetako jaietarako gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko ekainak 30

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar ostiralean, uztailaren 1ean, Eibar eta Elgeta artean gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du, Elgetako Jaien ospakizuna dela eta.

Autobus horien irteera ordutegia ondorengo hau izango da:

  • Eibar – Elgeta: zirkulazioak Eibartik (autobusen geltokia) 22:30, 0:00, 1:30, 3:00, 4:30 eta 5:30ean.
  • Elgeta – Eibar: zirkulazioak Elgetatik 23:00, 0:30, 2:00, 3:30, 5:00 eta 6:00etan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko