Berriak

«ETArik gabeko etorkizuneko Euskadirako bizikidetza-proposamena» ikastaroa inauguratuko du lehendakariak Madrilen

2016-06-30

Madrileko Unibertsitate Konplutentseak San Lorenzo de El Escorialen egiten dituen udako ikastaroen parte izango da hitzaldia, astelehenean, uztailak 4

Madrileko Unibertsitate Konplutentseak El Escorialen egiten dituen udako ikastaroen parte den «ETArik gabeko etorkizuneko Euskadirako bizikidetza-proposamena» izeneko ikastaroa Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du. Bigarrenez hartuko du parte lehendakariak Madrileko Unibertsitate Konplutentseak sustatutako bakearen eta bizikidetzaren arloko jarduera batean.

Ikastaroa Euroforum Felipe II eraikinean izango da (Avda. Carlos Ruiz, San Lorenzo del Escorial), uztailaren 4tik 6ra, eta arlo politikoko eta akademikoko kideek hartuko dute parte. Lehendakariaz gain, Segurtasun sailburua den Estefanía Beltrán de Heredia eta Osasun sailburu Jon Darpón ere izango dira. Gainera Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkaritza nagusiko arduradunek ere hartuko dute parte: Jonan Fernández, Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro.

Lehendakariak emango duen hitzaldiaren izenburua «Bizikidetzarako agenda eta doinu berriak» izango da, eta 2020. urtea helmuga jarrita, bake eta bizikidetzaren arloa nola eta zer ikuspuntutatik landu behar den azaltzea izango du helburu. 

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2016-06-30

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari inaugurará en Madrid el curso “Propuesta de futuro para la convivencia en una Euskadi sin ETA” ➡ https://t.co/cYWZS7Bjik

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)