Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriarte: «LAGak berrikusteko prozesuan hiriak berroneratzeko beharra nabarmendu dute herritarrek»

2016.eko uztailak 01

 

  • LAGen partaidetza-tailerretako balantzea
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordeak partaidetza digitaleko beste fase bat aurkeztu du
  • Hamasei tailer egin dira Euskal Autonomia Erkidego osoan herritarren parte-hartzearekin Lurralde Estrategia definitzeko
  • Hainbat gai landu dira tailer horietan, besteak beste, landa-inguruaren babesa, hiri-ingurua, mugikortasuna,  turismoa, azpiegiturak edo euskara
  • Prozesuak aurrera jarraituko du udan, Irekia webguneko (http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056) eta sare sozialetako partaidetza digitalarekin.
  • Twitterren galderak botako dira eta ideiak eta proposamenak jasoko dira #LAG_Euskadi traolarekin. Facebooken ere badago iritzia emateko aukera, Lurraldea profilean iruzkinak utzita.
  • Irailean aurrez aurreko partaidetzari ekingo zaio berriro, lurralde historiko bakoitzean hiruna tailer antolatuz.

 

VG, 16 07 01

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuan parte hartzeko tailerren azken bilera Igorren (Bizkaia) egin dute Maiatzean eta ekainean 16 tailer antolatu dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu funtzionalak lantzeko. «Tailer hauen helburua herritarrek LAGak berrikusten parte hartzea da, horrela lurraldearen arloko datozen 20 urteetako estrategia definitu ahal izateko. Parte-hartzaile gehienek hiri-ingurua berroneratzeko beharra azpimarratu dute, inguru natural gehiago ez okupatu behar izateko», adierazi du Izaskun Iriartek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordeak.

 

Tailerrak herritar orori irekiak izan dira. Batez beste, 20 lagunek hartu dute parte bakoitzean eta profilak ere askotarikoak izan da: alde batetik, profil teknikoak, arkitektoak eta udal-teknikariak izan dira, baina bestetik auzo-, mendi-, ondare- eta natura-elkarteetako ordezkariak ere bertaratu dira bileretara, bai eta beren kabuz joandako herritarrak ere. «Proiektu handia da hau, hala eskalagatik –autonomia-erkidego osoa barne hartzen du– nola parte-hartzearen alde egindako apustuagatik, gobernantza eta lurralde-kultura berria sustatzeko funtsezko elementua den aldetik», gaineratu du Izaskun Iriartek.

 

Tailer bakoitzean LAGek barne hartzen dituzten gai ugari jorratu dira, bost multzo handitan banatuta: paisaia, ingurune fisikoa eta azpiegitura berdeak; landa-ingurua; hiri-eremuak; mugikortasun jasangarria eta azpiegiturak eta, azkenik, arlo guztiei eragiten dizkieten gaiak, hala nola, osasuna, euskara, lurraldeen arteko harremanak eta parte-hartzea.

 

Iriarte sailburuordeak nabarmendu duenez, «saioetan eremu funtzional bakoitzeko gai espezifikoak jaso dira. Era berean, herritarren kezkak ere bildu dira, hala nola, hazkundearen gainetik hirien berroneratzea lehenesteko beharra, landa-ingurua babesteko borondatea edo multimodalitatea indartzeko beharra, mugikortasunari dagokionez».

 

Turismoa ere askotan aipatu den gai bat da. Landa-inguruko garapenaren eta turismoaren arteko oreka bilatzea defendatu da. Era berean, parte-hartzaileen arabera, hirietako turismo-eredu berriaren ondorioz ardatza ezin da hirien plangintza mediatiko bat izan; aitzitik, auzotarren beharrak ere kontuan hartu behar dira. «Behin eta berriz aipatu diren beste gai batzuk ere izan ditugu: hiriak eta landa-ingurua lotzeko garraio publikoa sustatzea, eta oinezko eta txirrindularientzako azpiegiturak motordun ibilgailuentzako azpiegituren maila berean ipintzea. Euskara eta hizkuntza horren erabilera ere izan dira eztabaidagai. Hainbat eremutan, esaterako osasun-arloan, euskara indartzeko beharrari buruzko iritziak jaso ditugu», esan du Izaskun Iriartek.

 

Beste gai nabarmen batzuk energia-ekoizpenarekin eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenarekin lotutakoak dira. Parte-hartzaile batzuek azpimarratu dute beharrezkoa dela energia- eta elikadura-subiranotasuna lortzeko estrategiak sustatzea, energia- eta elikagai-inportazioekiko dugun mendekotasuna txikitzeko. «Zentzu horretan, landa-inguruko nekazaritzako ekoizpena indartzeko proposamenak egin dira, kudeaketa-eredu berriak ezarriz (esaterako, lurren bankuak, aztarna ekologiko handiko produktuen aurkako zigorrak edo diru-laguntzak). Azken finean, nekazaritza ekologikoaren ekoizpena eta ekonomia zirkularra sustatzeko proposamenak dira», nabarmendu du Izaskun Iriartek.

 

Tailerrak egin dira Zallan, Donostian, Beasainen, Durangon, Eibarren, Guardian, Markinan, Gasteizen, Mungian, Arrasaten, Amurrion, Bilbon, Zarautzen, Gernikan, Tolosan eta Igorren.

 

Udazkena

LAGak berrikusteko prozesuak aurrera jarraituko du udan, partaidetza digitaleko hainbat kanalen bidez, Irekia webgunean (http://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056) eta sare sozialetan. Twitterren galdera batzuk botako dira eta ideiak eta proposamenak jasoko dira #LAG_Euskadi traolarekin, eta Facebooken iruzkinak egin daitezke Lurraldea profilean.

 

Irailean aurrez aurreko partaidetzari ekingo zaio berriro. Horretarako, hiruna tailer antolatuko dira lurralde historiko bakoitzean. Horietan ordura arteko partaidetzaren emaitzak aurkeztuko dira, horien inguruan eztabaidatu eta azken ekarpenak egin ahal izateko.

 

Tailerrak amaitu eta gero Eusko Jaurlaritzak LAGen aurrerapen bat egingo du dokumentu batean, eta azaroan aurkeztuko du hori Donostian egitekoa den Euskal Hiria 2016 kongresuan. Horrela lehen fasea itxiko da, eta hurrengo biei hasiera eman ahal izango zaie: hasierako onarpenaren eta behin betiko onarpenaren faseak, hain zuzen ere. Prozesu osoak hiru bat urteko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eskubi
    2016.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: “LAGak berrikusteko #partaidetza prozesuan hiriak berroneratzeko beharra nabarmendu dute herritarrek" ⏩ https://t.co/W9LBk5w0z

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: “La #participación ciudadana en la revisión de las DOT insiste en la necesidad de regeneración urbana” ⏩https://t.co/u2zogbsWb

  • @Lurraldea_Eus
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: “LAGak berrikusteko #partaidetza prozesuan hiriak berroneratzeko beharra nabarmendu dute herritarrek" ⏩ https://t.co/W9LBk5w0z

  • @PIPEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    “La #participación ciudadana en la revisión de las DOT insiste en la necesidad de regeneración urbana” ⏩https://t.co/u2zogbsWbf #DOT_Euskadi

  • @PIPEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    “LAGak berrikusteko #partaidetza prozesuan hiriak berroneratzeko beharra nabarmendu dute herritarrek" ⏩ https://t.co/W9LBk5w0zj #LAG_Euskadi

  • @pezestudio
    2016.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @Ricardo_AMASTE
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @UrbSos6
    2016.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @infialonso
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @eeconsciente
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #LAG_Euskadi Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen partaidetza-tailerretako balantzea ➡ https://t.co/XVe8rGp76I

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Balance de los talleres participativos sobre la revisión de las Directrices de Ordenación Territorial ➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)