Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernantza +65 ekimena jarri du abian 65 urtetik gorako herritarrek ere parte har dezaten erabakiak hartzeko prozesuetan

2016.eko ekainak 30

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak GOBERNANTZA +65 ekimena jarri du abian, 65 urtetik gorako herritarren ezagutzei, beharrei eta interesei gizarte eta politika arloetako erabakietan zer leku eman hausnartzeko asmoz.

 

Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020 egitasmoan jasotzen den bezala, Euskadik nazioartean jada paradigma bihurtu den «longebitatearen iraultzari» aurre egin behar dio. (Egun Euskadiko herritarren % 20,2k dituzte 65 urte baino gehiago, eta, horietatik, % 31,5ek dituzte 80 urtetik gora. Etorkizuneko aurreikuspenen arabera, gainera, 2029rako 600.000 lagunek izango dituzte 65 urtetik gora, hau da, herritarren ia herenak, %29k zehazki).

Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020 hiru zatitan banatuta dago, eta, horietako lehenak, gizartea zaharkitze-prozesuari egokitzeko, gobernantza-eredu berri bat behar dela zehazten du (beste bi arloak honakoak dira: hobeto zahartzeko aurre hartze eta prebentzioa, eta lagunkoitasuna eta partaidetza ongizate-gizartearen eraikuntzan).

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean egindako prentsaurrekoan nabarmendu duenez, «euskal gizarteak sakoneko aldaketa bat bultzatu behar du bai bere egituran, bai bere diseinuan, bai bere politika publikoetan, populazioaren banaketaren errealitate berrira egokitzeko». Gaineratu duenez, «aldaketa integrala bultzatuko duten politikak garatu behar ditugu 65 urtetik gorakoen populazio-taldeak dagokion lekua bete dezan, ez bakarrik asko direlako, baizik eta dagoeneko euskal gizarte moderno eta garatuaren eraikuntzan jokatzen duen paperagatik, zahartu ahala ere aberastasuna sortuz eta ezinbesteko balioak bultzatuz».

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak GOBERNANTZA +65 ekimena bultzatzea erabaki du. Hala, uda honetan bertan jarriko da martxan lau hilabete iraungo dituen parte-hartze prozesua; bertan, 100 lagun baino gehiago elkarlanean ariko dira egungo gobernantza eredua hobetzeko proposamenak landu asmoz. Azken batean, 65 urtetik gorako herritarrek eragiten dieten erabaki politiko eta sozialak hartzeko prozesuetan parte hartzeko bide berriak bultzatzea da helburua. «Gobernantza eredu berriak 65 urtetik gorako pertsonak ez ditu hartu behar gizarte eta politika arloko erabakien arreta, kudeaketa eta plangintza objektu soil gisa, baizik eta erabakiak hartzeko orduan eskubide osoko subjektu gisa», nabarmendu du Lide Amilibia sailburuordeak.

 

Lan-batzordeak

Partaidetza bideratzeko hiru lan batzorde osatuko dira arloka banatutako auzien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

Batzorde bakoitza hogeita hamar pertsona inguruk osatuko dute, lauzpabost lagunek jokatuko dutelarik dinamizatzaile rola. Parte-hartzaileak honakoak izango dira: kolektiboaren aniztasuna ordezkatuko duten askotariko 65 urtetik gorako pertsonak, auziarekin lotutako Eusko Jaurlaritzako sailetako arduradun teknikoak, adintsuen elkarte-sareko ordezkariak, eremu gerontologikoko erakundeetako ordezkariak, eta ezagutza-, ikerkuntza- eta garapen-arloko adituen batzorde bat.

Saioen metodologia agenteen partaidetza bultzatzera bideratuta egongo da, horretarako guztiek euren ekarpena egin dezaten bultzatuko duten galdera eta elkarrizketa ereduak baliatuz, betiere ikuspegi ahalik eta gehien jaso asmoz. Saio bakoitzak sarrerako marko teoriko bat izango du, aditu batek azalduko duena. Jarraian, eztabaida irekiko da horretarako hainbat galdera erabiliz.

Lehendabiziko batzordea aniztasuna identifikatu eta aztertzen saiatuko da. Batzordearen helburua Euskadiko errealitatearen eta zahartzeak Euskadiko garapenean duen eraginaren inguruko argazki finko bat lortzea da, 65 urtetik gorakoek Euskadiren eraikuntzan jokatutako papera eta euren inklusioa eta partaidetza aztertuz. Horrela, kolektiboak gogobeteko zahartze baten erronkei aurre egiteko dituen indarguneak eta ahulguneak aztertuko dira.

Bigarren batzordea, berriz, ezarriko du zein alderditan izan behar duten 65 urtetik gorako lagunek eragiteko eta erabakitzeko gaitasuna. Azken batean, adinaren ikuspuntua zer eskumen eremutan sartu behar den ikustaraziko duen ikuspegi transbertsal bat bultzatuko du. Hala, adinaren ikuspuntua kontuan izateko bideak eta metodologiak landuko dira, beharrezko prestakuntza- eta gaikuntza-lanak ere aurreikusiz.

Azkenik, hirugarren batzordeak aipatutako guztia nola gauzatu aztertuko du. Hala, konpromisoan oinarritutako lidergo eredua bilatuko da, testuinguru lokalaren zein globalaren erronkak, egungo ordezkaritza ereduaren indarguneak eta ahulguneak zein indarreko marko legala aztertuz. Era berean, erreferentzia gisa baliagarriak izan daitezken estatu-mailako zein nazioarteko esperientziak ere izango dira kontuan.

Hori horrela, prozesuan lortutako emaitzak izango dira Euskadik 65 urtetik gorako pertsonekin eta pertsonentzat abian jarriko duen gobernantza-eredua birformulatzeko oinarria.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Conchimartin
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Trini_va: Participación social de los #mayores desde #Euskadi https://t.co/nItrjF5rZP #in

  • @Trini_va
    2016.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Participación social de los #mayores desde #Euskadi https://t.co/nItrjF5rZP #in

  • @Ayuda_Apoyo
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @EnvejecerCSIC: El Gobierno Vasco lanza la iniciativa Gobernantza +65 para incluir a las personas mayores en la toma de decisiones https…

  • @laia_olive
    2016.eko uztailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @EnvejecerCSIC: El Gobierno Vasco lanza la iniciativa Gobernantza +65 para incluir a las personas mayores en la toma de decisiones https…

  • @jcvidal75
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @EnvejecerCSIC: El Gobierno Vasco lanza la iniciativa Gobernantza +65 para incluir a las personas mayores en la toma de decisiones https…

  • 2016.eko uztailak 05

    Me parece una iniciativa muy interesante pero me gustaría conocer el proceso de selección de esas 100 personas que van a componer el "comité de mayores".

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Abian da Gobernantza +65ekimena, 65 urtetik gorako herritarrek ere parte har dezaten erabakiak hartzeko prozesuetan➡ https://t.co/Ga74fe70MP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)