Berriak Lehendakaritza
Eu

Energiaren Euskal Erakundeak baimena dauka Ibil sozietate berrian parte hartzeko, ibilgailu elektrikoaren karga-sarea kudeatzeari begira

2010.eko urriak 05

EEEk milioi bat euro ekarriko dio enpresa berriaren kapital sozialari. Hortaz, partaidetza-ekarpena erdibana egingo dute EEEk eta Repsolek

Gobernu Kontseiluak Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) Ibil Gestor de Carga del Vehículo Eléctrico, S.A. izeneko sozietate berri batean parte hartzeko baimena eman dio gaur. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpe dagoen enpresa publikoak enpresa berri bat eratuko du Repsolekin. Bere helburua auto elektrikoak kargatzeko sare bat martxan jartzea izango da. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak erabaki horri buruzko xehetasunak azaldu ditu Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Kazetarien galderei erantzunez, lan-arloko politika aktiboak Euskadira transferitzea “herrialderako ona” dela azaldu du, “Estatutua eta Legebiltzar autonomikoaren erabakiak betetzen baititu eta Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra ez baitu hausten” .

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak lan-arloko politika aktiboak Euskadira transferitzea “herrialderako ona” dela errepikatu du, izan ere, “Estatutua eta Legebiltzar autonomikoaren erabakiak betetzen ditu eta Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra ez du hausten” . Gobernu Kontseiluaren ostean egin den prentsaurrekoan egon diren kazetarien galderei erantzunez, Mendiak azaldu du une honetan “inork ere ez dakiela zehazki” lan-arloko politika aktiboak Euskadira transferitzea azkenean autonomia erkidegoarentzat defizitarioa izango den, baina Euskal Herriaren Kontzertu Ekonomikoa “arriskuak barne hartzen dituen sistema bat dela” gogorarazi du. “Atzerapen bat jasan dugu, baina badator azkenean. Oso positiboa da gure politika propioak eta lurraldera eta langile eta enpresarien beharretara egokitutako politikak lantzeko aukera emango digulako”, gehitu du.

Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Gobernu Kontseiluak astero egiten duen bileran hartu diren erabakien berri eman du gaur goizean Lehendakaritzan egin den prentsaurrekoan.

Prentsaurreko horretan, bozeramaileak Gobernu Kontseiluak gaur Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) Ibil Gestor de Carga del Vehículo Eléctrico, S.A. izeneko sozietate berri batean parte hartzeko baimena eman diola azaldu du.

Jaurlaritza-Kontseiluak baimena eman dio gaur Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) Ibil Gestor de Carga del Vehículo Eléctrico, S.A. izeneko sozietate berrian parte hartzeko. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko enpresa publikoak enpresa berria sortuko du Repsolekin batera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea abian jartzea izango da horren helburua.

EEEk Jaurlaritza-Kontseiluaren aurretiazko oniritzia behar du honelako enpresa batean parte hartu ahal izateko. Honela, Zuzendaritza-Kontseiluak baimen-eskaera egin zuen pasa den uztailaren 22an. EEEk milioi bat euro ekarriko dio enpresa berriaren kapital sozialari. Hortaz, partaidetza-ekarpena erdibana egingo dute EEEk eta Repsolek. Ibil-en helburu soziala honako hau da: Ibilgailu elektrikoen karga-guneen azpiegitura diseinatu, eraiki, ustiatu, eragin eta zaintzea.

  • Elektrizitate-sistemaren karga kudeatzea, Sektore Elektrikoaren Legean egindako definizioaren arabera, energia elektrikoa saltzeko eta erosteko gaitasunarekin.
  • Ibilgailu elektrikoen karga-zerbitzuak merkaturatzea.
  • Jardun nagusiarekin lotutako balio erantsi handiagoko zerbitzuak merkaturatzea, esaterako, elektrizitate-mugikortasuneko aholkularitza-zerbitzuak, karga-gune erabilgarriei buruzko unean-uneko informazio-zerbitzuak etab.
  • Jardun nagusiarekin lotutako zabalkunde- eta prestakuntza-ekintzak
  •  

    ETA Trebakuntza

    Javier Atristain eta Juan Carlos Besance Zugasti ETAko ustezko kideek epailearen aurrean 2008an Venezuelan prestakuntza jaso zutela adierazi dutela eta, Mendiak ikerketa-lanak bukatu arte “zuhurtziaz” jokatzeko eskatu du. Bozeramailearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak “ez du gai horretan sartu nahi, bi herrialderen arteko nazioarteko harremanen esparruko gai bat baita”.

     

     

    Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.10.5)

    Oraindik ez dago iruzkinik
    Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
    Beste gonbidatu batzuk
    • Idoia Mendia