Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Istanbulen egin duten atentatua gaitzetsi du

2016.eko ekainak 29

Josu Erkorekak Istanbulgo atentatua gaitzetsi du gaur goizean. Bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren gaitzespena adierazi du, eta indarkeria eta tolerantzia eza erakusten dituen ekintza hori eta bizikidetza zibilizatua bateraezinak direla esan du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur goizean egin ditu adierazpen horiek Elkarteen eta fundazioen kudeaketa liburuaren aurkezpenean parte hartu eta gero, Bilboko BBK aretoan.

Era berean, Josu Erkorekak munduaren egoerak kezkatzen duela azaldu du: «Badirudi indarkeria-fokuak ugaritzen ari direla lehenago segurtasun publiko ona zeukaten lurraldeetan». Gaineratu du kezka horren iturria nazioarteko bizikidetzaren printzipioak, herrien eta herritarren arteko errespetuaren printzipioak ez gailentzean dagoela. Adierazi duenez, nazioartearen bizikidetzarako oinarriak izan beharko lukete printzipio horiek.

BIRZENTRALIZAZIOA

Gainera, komunikabideen galderei erantzunez, Josu Erkorekak esan du Espainiako gobernuak jarrera birzentralizatzailea izan duela azken legealdi honetan. Erkorekak azaldu du konfrontazioa izan dela nagusi uneoro, eta horrek ez duela adiskidetasunezko jarrera bat islatzen. Aitzitik, autogobernua oztopatu du eta elkar ulertzea edo elkarrengana hurbiltzea zaildu du.

KONTZERTU EKONOMIKOAREN BLINDAJEA

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Konstituzio Auzitegiak eman duen sententziari buruzko iritzia eman du. Sententzian, auzitegiak Errioxak eta Gaztela eta Leonek «kontzertu ekonomikoaren blindajearen» kontra aurkeztutako lau errekurtso gaitzetsi ditu.  Erkorekak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak txosten juridiko sakon bat egiteko agindua eman duela, sententziaren nondik norakoak zehaztasunez ezagutzeko.

Era berean, esan du Jaurlaritzak «sentsazio gazi-gozoa» duela. Izan ere, epaiak onartzen du foru-arau fiskalen kontrako errekurtsoak Konstituzio Auzitegian aurkeztu behar direla, legeen kasuan bezala, baina ate ireki bat uzten du horien aurka egiteko ohiko auzitegietara jotzeko. Zalantza guztiak uxatzeko, Eusko Jaurlaritzak sententzia garrantzitsu horren azterketa juridiko lasaia egin nahi du.

 

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak Istanbulen egin duten atentatua gaitzetsi du ➡ https://t.co/8GJsyzy3it

  • @jdarpon
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco condena rotundamente el atentado ocurrido en Estambul ➡ https://t.co/MdJfazAeOf

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Istanbulen egin duten atentatua gaitzetsi du ➡ https://t.co/8GJsyzy3it

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco condena rotundamente el atentado ocurrido en Estambul ➡ https://t.co/MdJfazAeOf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)