Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak protokolo bat sinatu dute babes zibil eta segurtasun publikoaren arloko lankidetzaren tresnak indartzeko

2016.eko ekainak 30

Hitzarmenak lankidetza eta kooperaziorako oinarriak ezartzen ditu, babes zibilaren, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arreta eta larrialdien koordinazioko polizia-lanen arloan

Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta María José Beaumont Aristu Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako sailburuak bi erakunde horien sailen arteko protokolo bat sinatu dute gaur Jaurlaritzaren egoitzan. Horren bidez, lankidetza eta elkarlanerako oinarriak ezarriko dira polizia-lanei dagokienez, bai eta larrialdien, babes zibilaren, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko arreta eta koordinaziori dagokionez ere.

Protokoloaren azken helburua segurtasun-arloko zerbitzu publikoa hobetu eta fintzea da, zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia handituz.

Helburua lortzeko, sinatzaileek konpromisoa hartu dute babes zibilaren eta segurtasun publikoaren arloan lankidetza- eta kooperazio-jarduerak sustatu eta garatzeko.

Polizia-lanei dagokienez, Nafarroako Foru Poliziak eta Ertzaintzak beharrezkoa den aholkularitza emango diote elkarri balorazio estrategikoak partekatuz, eta laguntza egokia emango diote elkarri jardueraren alor hauetan: 

- Prozedura eta operatibo polizialak

- Sare kriminal antolatuen aurkako prebentzio-lana eta borroka

- Terrorismoa

- Informazioa

- Delinkuentzia arrunta

- Genero indarkeria

- Zirkulazio-bideak etetea, bi autonomia erkidegoei eragin ahal dietenean, natura-elementuak (elurra, euria) direla-eta edo bide-segurtasunarekin zerikusia duten kontuak direla-eta (garraio pisudunarentzako murrizketak, bai datengatik bai garraio bereziak izateagatik)

- Katastrofeak eta munta handiko istripuak

- Kirol probak

- Pertsonak bilatu eta erreskatatzea

- Dokumentazio espezializatua

- Irakasleen eta espezialisten trukea

- Ekipamendu polizialak eta teknologia berriak

- Polizia Zientifikoa

- Ingurumen-delituak

Larrialdiak eta babes zibila

Protokoloan bi erkidegoetako larrialdien eta babes zibilaren arduradunen arteko kooperazioa jasotzen da ere honako alor hauetan:

- Mugatik gertuko lurraldeetako biztanleen arreta hobetzeko jarduera komunak egitea.

- Larrialdien arreta azkarra ahalbidetzen duen elkarrekiko laguntza-sistema ezartzea, laguntza horren kudeaketa-tramiteak sinplifikatuz.

- Informazioaren trukea erraztu eta koordinazioa hobetzen duten informazio- eta komunikazio-teknologiak garatzea.

- Esperientzien trukea eta bi administrazioetako profesionalentzat prestakuntza-jarduera bateratuak egitea sustatuz.

- Ariketa eta simulazio bateratuak egitea, babes zibilari, erreskateari eta salbamenduari dagokienez.

- Administrazio bakoitzaren eskumeneko eremutik kanpo emandako zerbitzuen jarraipenak egiteko mekanismoak garatzea.

Trafikoa eta bide-segurtasuna       

Era berean, protokoloan jasotzen den arabera, bi erkidegoetako trafiko eta bide-segurtasuneko ardura duten agintaritzak puntu hauetan arituko dira elkarlanean:

- Trafikoaren kudeaketa eta bide-segurtasuna hobetzeko helburua duten jarduerak egitea, bi erkidegoak lotzen dituzten errepideetan.

- Trafikoa kudeatzen duten zentroek informazioa partekatzea.

- Jarduerak protokolotan jasotzea, batik bat neguko bidezaintza bermatzeko eta trafikoaren gaineko eraginen kasuetarako (izan urte-sasoiarengatik, kirol-probengatik, intzidentziengatik edo beste ezohiko egoera batzuengatik).

Era berean, gaur goizean berretsitako hitzarmenean beste lankidetzako alor transbertsal batzuk ere jasotzen dira, besteak beste:

- Bi erkidegoen arteko muga inguruko eremuetan dauden segurtasun publikoko arazo komunen analisia,

- bi erkidegoen lurralde osoari eragiten dioten segurtasun publikoko politikak ezartzeko koordinazio administratiboa, segurtasun publikoaren sisteman desiragarriak ez diren muga-efektuak zuzentzeko eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko,

- metodologia eta planei buruzko esperientziak partekatzea eta

- jarduera-arlo horrek berezko dituen gaiei buruzko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Protocolo Gobierno Vasco-Navarra para reforzar cooperación en materia de Protección Civil y Seguridad Pública ➡ https://t.co/vnkuLVLxK6

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak babes zibil eta segurtasun publikoko elkarlana indartuko dute ➡ https://t.co/q3YXEKZbPt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • María José Beaumont Aristu, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Barne eta Justiziako sailburua.