Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskadi erreferente bat da ozeanoen energia aprobetxatzeko ekimenen arloan

2010.eko urriak 05

Itsasoak berrikuntza eta garapen ekonomikoa dakar. Eboluzio teknologiko azkarra Europan nabarmentzen ari den sektore honen oinarriak ezartzen ari da

Olatuen Astea dela eta, Sopelan surf “Expression Session” bat egin da eta bertan, teknologoek eta surflariek bat egin dute itsasoa eta energiaren inguruko hausnarketak trukatzeko.

Ana Izaguirrek, Basquetour agentziaren zuzendariak, gaur Sopelan surf “Expression Session” batean esku hartu du Itsasoko Energiari buruzko Nazioarteko Konferentziaren (IENK) hirugarren edizioa egiten ari dela eta.

Itsasoko energiaren arloko nazioarteko aditu garrantzitsuenak eta baliabide berriztagarri horren garapenean lan egiten duten punta-puntako enpresak Bilbon bildu dira aipatutako kongresua dela eta, eta azpimarratzekoa da kongresu hori ozeanoen energiaren aprobetxamenduari buruzko munduko ekitaldirik garrantzitsuena dela.

Itsasoak baliabide gisa epe ertain eta luzera potentzial izugarria dauka elektrizitatea hornitzeko, CO2 gasen isurtzeak murrizteko eta industria sektore berri eta indartsu bat eratzeko. Olatuei buruzko ekitaldi zientifikoa aprobetxatuz, Energiaren Euskal Erakundeak Sopelan surf “Expression Session” bat antolatu du eta ekitaldia teknologo, kirolari eta kirolzaleen topaketarako gune bihurtu da eta bertan, itsasoa, itsasoak eragin dezakeen energia eta horren erabilera posibleen inguruko ideiak eta hausnarketak trukatu dituzte. Bilbao Exhibition Centren urriaren 18ra arte Europa, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Korea, Txina eta Zeelanda Berritik etorritako 600 ordezkari baino gehiago bilduko dira arlo honen inguruan eztabaidatzeko.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ignacio Hormaeche, dtor EVE; Ana Izaguirre, dtra. Basquetour