Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sindikatuei aurkeztu dien proposamen berriak hobekuntzak barne hartzen ditu aurrekoarekin alderatuta

2016.eko ekainak 28

Osakidetzaren Zuzendaritzak gaur goizean sindikatuei aurkeztu dien eskaintza berriaren helburu da jarrera-hurbilketa bat lortzea aldi baterako kontratazioen Akordioaren inguruan, baita Lekualdatzeen Lehiaketaren oinarrien eta urte honetarako langileria handitzeko espedientean sortu behar diren plaza-kopuruaren inguruan ere

Osakidetzaren Zuzendaritzak gaur goizean mahaigaineratu du eskaintza berria, apirilaren 19ko eskaintzak jorratzen zituen arloen inguruko negoziazioarekin jarraitzeko deitu den mahai sektorialaren bileran.

Zehazki, proposamenaren ardatz nagusia 2016rako 1.200 lanpostuko LEParen deialdia da berriro. Hain zuzen ere, Lan-eskaintza Publikoa Osakidetzaren azken LEParen deialdian jaso ez ziren kategoria edo lanpostu funtzionaletan kontzentratuko da, eta kategorien araberako plaza-kopuruaren banaketa eta sindikatuek hautaketa-probetan duten parte-hartzea negoziatzea eskaini da.

Bestalde, 2016ko Lekualdatze Lehiaketan aterako diren lanpostuak 800 izatera iritsi arte areagotzea eskaini da, 2014-2015 LEPean deitu ziren kategoriekiko banaketa proportzionala mantenduz, baita Laborategiko Teknikariak kategoriako lanpostuak sartzea ere.  

Langileria areagotzeko eskaintzak, era berean, aurrerapen batzuk ditu lehenagokoarekin alderatuta; hain zuzen ere, %50etik gora areagotzea planteatu da, 697 lanposturaino, alegia, eta aurretiaz eskainitako esparruez gain Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitale berrirako plazak ere barne hartu ditu.

Aldi berean, gaur mahaigaineratu den proposamenak kontratazioan hobekuntzak sartzen ditu, sindikatuek aurkeztu dituzten alegazioetan jasotakoak. Zentzu horretan, Kontratazio Akordioaren zirriborro berri honek Osakidetzak hutsik dauden lanpostuak betetzeko jokabide-protokolo berri bat barne hartzen du.

Halaber, Osakidetzaren Zuzendaritzak gaur egin duen proposamenak lizentziak eta baimenak berrikustearen inguruan egin duen eskaintza alderdi hauetan kontzentratu da besteak beste: oporrak, erditze eta gurasotasun lizentziak eta gaixorik dauden senideak zaintzeko baimenak, eta era berean, 2011n hasitako garapen profesionaleko prozedura berriz ere abian jartzeko aukera jaso du (gaur egun etenda dago).

Osakidetzaren Giza Baliabideen zuzendari José María Armentiak Mahai Sektorialaren bileraren bukaeran azpimarratu duenez, “Osakidetzaren profesional guztientzat erabakigarriak diren hainbat arlotan akordioak lortzeko aukera ezin hobea da. Gure proposamena adostasun-esparruak lortzeko bezain zabala, anitza eta osatua da”. Horren harira, Armentiak azpimarratu du “negoziatzeko asmo argia dutela, eta sindikatuek ere negoziatu nahi izatea espero duela”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko uztailak 13

    Si algo me alegra y me parece excelente de esta última propuestas es, que los trabajadores y ras de Osakidetza que superan los 50 años, con más de 9 años de experiencia (incluso muchos más, 20, 30, 35 ... años), euskaldunzaharras o no que no poseen nivel de euskera, no porque no lo hayan intentado una y mil veces sacar o aprobar el perfil, y hayan aprobado con nota las 4, 5, 6...OPES hasta el momento, les den en esta oferta el beneplácito de la "excepción" para poder seguir en el orden de Lista de Contratación sin que le supere nadie por el simple hecho de tener un perfil. Porque hasta ahora, únicamente tienen la "excepción" los que son fijos.

    También me alegra, que aunque sea sólo por que se acercan las elecciones vascas y por llenarse la boca del "puedo prometer y prometo haber si me das el voto", en la oferta hecha por Osakidetza y con el fin de alcanzar la estabilidad en el empleo y mejora de la contratación, vayan a crear una OFERTA TELEMÁTICA DE VACANTES E INTERINIDADES DE NUEVA CREACIÓN que se abrirá este mes de julio, pese a que lo prometieron en mayo. ¡Bueno! pues a ver si es verdad y en octubre empiezan a dar esas contrataciones. Espero que los sindicatos os rasquen muchas mas plazas de las que habéis prometido que son muy pocas.

  • 2016.eko ekainak 28

    ...Cualquier Sindicato, que posea buenas Propuestas, siempre tendra un buen Futuro entre sus Afiliados... y estos a su vez, dan bienestar a sus Familias...

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)