Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Langabezia % 0,97 hazi zen irailean

2010.eko urriak 04

 

Langabeziara igaro diren gazteen kopuruak eragin du igoera

Industrian eta eraikuntzan jaitsi egin da langabezia, aurreko hilarekin alderatuta

Araban igo da gehien langabezia, bigarren hilabetez jarraian

Hala eta guztiz ere, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua % 0,28 hazi zen

Irailean 1.256 langabetu gehiago inskribatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan (% 0,97).  Kopuru hori iazkoa baino txikiagoa da; izan ere, hilabete berean % 2,56 gehitu zen langabezia iaz, 3.076 pertsona gehiagorekin. Hala eta guztiz ere, datu horrek agerian uzten du krisi-egoerak jarraitzen duela; izan ere, 2007. urtera arte irailean langabeziak behera egin ohi baitzuen abuztuarekin alderatuta.

Aurreko urtearekiko alderaketaren emaitzak erakusten duenez, 7.155 langabetu gehiago daude; horrek esan nahi du urteen arteko igoera % 5,8koa izan dela, abuztuan igoera hori % 7,5ekoa zen bitartean.

Egun 130.549 langabetu daude erregistratuta Euskadin; horietatik 63.257 gizonezkoak dira (% 48,45), eta 67.292 emakumezkoak (% 51,55). Aurreko hilabetean langabezia gehiago hazi da emakumeen artean (% 1,19) gizonezkoen artean baino (% 0,74). Azken urtean ere emakumeen langabezia gehiago hazi da gizonezkoena baino, % 6,52 eta % 5,05 hurrenez hurren.

Adinari erreparatuz, badago datu positibo bat: 35 eta 44 urte artekoen langabezia jaitsi izana. Gainerako adin-taldeetan igoera txikia izan du langabetuen kopuruak, nahiz eta gazteenen langabeziaren igoera nabarmentzen den, 25 urtetik beherakoen artean, hain zuzen ere.

Langabezia gehitu bada ere, prestazioren bat jasotzen dutenak 1.894 gutxiago dira, prestazio-aldiak agortzen ari direlako segur aski. Egun, erregistratutako langabetuen % 51,94 prestazioren bat kobratzen ari dira. Abuztuan % 53,91 ziren, eta 2009ko irailean % 55,35. Generoaren arabera, prestazioren bat jasotzen duten gizonen ehunekoa (% 57,8) nabarmenki handiagoa da emakumeena (% 46,5) baino.
Iraupen luzeko langabezia apur bat gehitu da, eta aurreko urtearekin alderatuta igoera % 8,08koa da jada.  Erregistratutako langabezia guztiaren % 34,81 osatzen dute orain.

Industriaren eta eraikuntzaren sektoreetako langabezia murriztu egin da, nahiz eta abuztuan igoera nabarmena nozitu zuten, opor-hilabete horretan izaten den geldialdiagatik. Zerbitzuetan % 1,59 hazi da, eta 1.287 pertsona joan dira langabeziara. Lehenengo enplegua bilatzen dutenak 559 gehiago dira.

Urteko saldoan nabarmena da industriak izandako datu ona, % 8,3 pertsona gutxiago baitaude langabezian sektore horretan, 2.046, hain zuzen ere. Eraikuntzan % 8,61 gehitu da, eta zerbitzuetan % 7,29; azken datu hori kezkagarria da sektoreak duen garrantzia kontuan izanda. Horrez gain, lehenengo enpleguaren bila dabiltzanak % 28,05 gehiago dira.

Langabetuen % 19,97 industriatik datoz, % 11,56 eraikuntzatik, % 11,92 merkataritzatik, eta % 7,42 turismo eta ostalaritzatik; horrela bada, sektore horietan dago Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren erdia. Gizonezkoen langabezia industrian eta eraikuntzan sortzen da batez ere, eta emakumezkoena merkataritzan, industrian eta ostalaritzan.

Lurralde historikoen arabera, Arabak izan du berriro eboluziorik okerrena azken hilabetean, nahiz eta lurralde horren eboluzio ekonomikoak datu positiboak eman dituen. Lurralde horretan langabezia % 2,2 hazi da; Bizkaian igoera % 0,91ekoa izan da, eta Gipuzkoan % 0,45ekoa. Urteko epeari erreparatuz, langabezia igo egiten da; Araban % 8,26, Gipuzkoan % 4,58 eta Bizkaian % 5,78.

Langabeziaren eboluzioa EAEn (2009ko urtarriletik 2010eko abuztura)

 

 

 

Hilean

Urtekoa

 

 

 

guztira

absolutua

erlatiboa

absolutua

erlatiboa

 

 

2009

 

 

09-urt.

110.093

9.456

9,40

28.700

35,26

 

 

09-ots.

115.653

5.560

5,05

32.334

38,81

 

 

09-mar.

121.090

5.437

4,70

38.502

46,62

 

 

09-api.

122.111

1.021

0,84

40.406

49,45

 

 

09-mai.

118.744

-3.367

-2,76

38.733

48,41

 

 

09-eka.

116.098

-2.646

-2,23

37.097

46,96

 

 

09-uzt.

116.704

606

0,52

37.859

48,02

 

 

09-abu.

120.318

3.614

3,10

38.408

46,89

 

 

09-ira.

123.394

3.076

2,56

40.397

48,67

 

 

09-urr.

125.589

2.195

1,78

37.752

42,98

 

 

09-aza.

127.454

1.865

1,49

32.716

34,53

 

 

09-abe.

128.201

747

0,59

27.564

27,39

 

 

2010

 

 

10-urt.

135.687

7.486

5,84

25.594

23,25

 

 

10-ots.

137.143

1.456

1,07

21.490

18,58

 

 

10-mar.

138.125

982

0,72

17.035

14,07

 

 

10-api.

134.300

-3.825

-2,77

12.189

9,98

 

 

10-mai.

129.648

-4.652

-3,46

10.904

9,18

 

 

10-eka.

126.365

-3.283

-2,53

10.267

8,84

 

 

10-uzt.

125.832

-533

-0,42

9.128

7,82

 

 

10-abu.

129.293

3.461

2,75

8.975

7,46

 

 

10-ira.

130.549

1.256

0,97

7.155

5,80

 

               

EAEn erregistratutako langabezia. Sexuaren eta adinaren araberako bilakaera

 

 

 

 

 

Gizonezkoak

Emakumeak

< 25

>24

 

Langabeak

% aurreko hilarekiko

Aurreko hilarekiko saldoa

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

2005-ira.

81.020

-4,42

-3.746

-6,76

33.396

-4,40

-6,94

47.624

-4,43

-6,64

7.257

3,86

-14,23

73.763

-5,16

60,25

2006-ira.

76.409

-3,11

-2.455

-5,69

30.526

-5,29

-8,59

45.883

-1,61

-3,66

5.957

0,35

-17,91

70.452

-3,40

-4,49

2007-ira.

73.448

-2,74

-2.066

-3,88

28.465

-5,00

-6,75

44.983

-1,25

-1,96

5.278

-1,47

-11,40

68.170

-2,83

-3,24

2008-ira.

82.997

1,33

1.087

13,00

35.273

1,73

23,92

47.724

1,03

6,09

6.661

10,39

26,20

76.336

0,61

11,98

2009-ira.

123.394

2,56

3.076

48,67

60.218

2,66

70,72

63.176

2,46

32,38

12.189

13,35

82,99

111.205

1,50

45,68

2010-ira.

130.549

0,97

1.256

5,80

63.257

0,74

5,05

67.292

1,19

6,52

11.427

10,12

-6,25

119.122

0,17

7,12

 

 GIZARTE-SEGURANTZA

Irailean erregistratutako langabeziari buruzko datua txarra izan arren, 2.546 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan, % 0,28; horrela, abuztuan galdutako 11.363 afiliatuetako batzuk berreskuratu dira. Egoera ekonomikoa egonkortzen bada, eta aurreko urteetako bilakaera estrapolatuz -iazkoa barne-, datozen hilabeteetan afiliazioa igotzea espero dugu.

Erregistratutako langabeziaren datua ikusirik paradoxikoa badirudi ere, Araban EAEko batez bestekoaren gainetik hazi da afiliatuen kopurua (+ % 0,30), nahiz eta igoera nabarmenena Bizkaian izan den (+ % 0,36). Gipuzkoan, berriz, igoera txikiagoa izan da (+ % 1,13). Estatu osoko datuak hartuta, afiliazioa % 0,74 jaitsi da, batez ere turismoaren jardueran izandako murrizketagatik.

Aurreko urteko afilizazio-kopuruekin alderatuz, Araban % 0,26ko hazkundea izan da, baina Bizkaiak % 0,54ko murrizketa izan du, eta Gipuzkoak % 1ekoa. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan emaitza murrizketa izan da, % 0,54koa, hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan