Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta enpresa trakziogileek 4.0 industriaren arloko startup onenak Euskadira erakartzea xede duen nazioarteko programa aurkeztu dute

2016.eko ekainak 28

BIND 4.0 deritzon ekimen publiko-pribatuak ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat Group, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-ekin lankidetza bidezko proiektuak garatzeko aukera eskainiko die hautatutako startupei.

• Ekimena uztailaren 6an aurkeztuko dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadin finkatuta dauden enpresa garrantzitsuenetako batzuek StartUP! Basque industry 4.0 (BIND4.0) delako ekimena aurkeztuko dute asteazkenean, uztailak 6, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Startupen azeleragailu publiko-pribatu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia nagusiek lankidetzan jardungo dute mundu osoko enpresa-ekimen berritzaileak Euskadira erakartzeko asmoz. Startupek aholkularitza eta laguntza finantzarioa izango dute, baina batez ere, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en konpromisoa, berrikitan sortutako enpresa horiek hazten, azeleratzen eta merkatura eramaten lagunduko baitute.

BIND 4.0 - StartUP! Basque Industry 4.0 Accelerator Program aurkezteko, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria buru dituen jardunaldia egingo da.

Ekimen hau abian jartzean, Eusko Jaurlaritzak eta 12 enpresa laguntzaileek euskal ekintzailetza-ekosistema hobetzen lagundu nahi dute, Euskadi industria-garapen aurreratuko herrialdetzat eta nazioarteko talentua erakartzeko polotzat posizionatzeaz gain. Hori guztia, Euskadiko Enpresa Agentziaren (SPRI) koordinaziopean eta BIC-Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Foru Aldundien laguntzaz egingo da.

Helburu horri begira, ohiko prestakuntza, mentorizazio eta finantzaketa zerbitzuez gain, BIND4.0 programak, proiektuak enpresa laguntzaileen eskakizunen arabera garatzeko aukera eskainiko die hautatutako startupei. Hau da, enpresen eta startupen arteko harremanak bezeroa-hornitzailea formatuaren arabera gauzatuko dira, eta honi esker, startupek, bezero handi bati fakturatzeaz gain, lehen mailako erreferentzia, eta merkatu eta banaketa-bide berrietarako sarbidea lortu ahal izango dituzte.

Bestalde, euskal teknologia parkeen eta BIC-Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eskutik, ekintzaileak lanerako ingurune eta esparru egokiez baliatu ahal izango dira proiektuak garatzeko, prestakuntzarako, mentorizaziorako eta laguntza ekonomikoetarako sarbideaz gain.

BIND 4.0 programan parte hartu eta hautatutako startupak hartzen dituzten enpresa laguntzaileei, ekimenean parte hartzeak talentua bilatu, identifikatu eta atzitzeko aukera erraztuko die, Euskadin nahiz atzerrian, eta horrek lehiakortasuna hobetzen eta Industry 4.0 deritzon laugarren industria-iraultzaren abangoardian kokatzen lagunduko die.

Proiektuen hautaketa-prozesuan sartzeko epea BIND 4.0 ekimena aurkezten den egun berean(uztailaren 6an) abiatuko da. Urriaren 31n, hautatutako startupen zerrenda argitaratuko da, eta ondorengo 24 asteetan, azaroaren 14tik maiatzaren 12ra bitartean, beren proiektuak gauzatzeari ekingo diote enpresen lankidetzaz.  Programaren oinarriak www.bind40.com webgunean eskuratu ahal izango dira uztailaren 6tik aurrera, eta aurkezpen ekitaldirako izen-ematea http://bit.ly/24BZx5r webgunean egin daiteke.

 

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @haroare
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @IkaslanEuskadi
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @fpmaristaszalla
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @mclusan
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @harryNKansah
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @nmelg
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://

  • @FPeuskadi
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y empresas tractoras presentan un programa internacional para atraer a Euskadi las mejores st... https://t.co/TXO8aTy1Et

  • @nmelg
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Gobierno Vasco y empresas presentan programa para atraer a Euskadi las mejores startups de industria 4.0 https://t.co/h2rmTjg

  • @milaiglesias1
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @nazaretzentroa: GV y empresas presentan programa para atraer a Euskadi las mejores startups de industria 4.0 https://t.co/5W9PcComQr ví…

  • @IDEKO_IK4
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 4.0 industriaren arloko startup onenak Euskadira erakartzea xede duen nazioarteko programa aurkeztu dugu ➡ https://t.co/z7ydI6

  • @gananzia
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y empresas presentan programa para atraer a Euskadi las mejores startups de industria 4.0 https://t.co/h2rmTjgkn8

  • @AselaVit
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BIND40 Presentado programa internacional para atraer a Euskadi las mejores startups del ámbito de la industria 4.0➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    4.0 industriaren arloko startup onenak Euskadira erakartzea xede duen nazioarteko programa aurkeztu dugu ➡ https://t.co/z7ydI6mhBw #BIND40

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    #BIND40 Presentado programa internacional para atraer a Euskadi las mejores startups del ámbito de la industria 4.0➡ https://t.co/mqznFo84wj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)