Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

LAGak berrikusteko prozesuaren barnean Tolosaldean egin den bileran, herritarrek eraikin zaharrenen hiri-berroneratzea proposatu dute

2016.eko ekainak 27
  • Baserritarrek paisaiaren kudeaketan egiten duten lana aitortzeko beharra ere eman dute aditzera
  • Gaur, asteartea, azken hitzordua Igorren, Bizkaia

 

Tolosako eremu funtzionaleko lurralde antolamendurako gidalerroen berrikusketarako bileran parte hartu duten herritarrek hiriaren berroneratzea auzo zaharrenetara zabaltzeko beharra adierazi dute, eta ez bakarrik 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean eraikitakoetara mugatzea. Gaur, asteartea, Igorren egingo da Eusko Jaurlaritzak sustatutako 16 herritarren bilera parte-hartzailetan azkena, LAGak berrikusteko prozesuan.

 Izaskun Iriarte Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuordea eta Rafael Sánchez eta José Ramón Varela teknikoak bertan zirela, LAGak berritzeko prozesuaren baitan hainbat ideia ekartzeko Tolosan egin den bilera parte-hartzailean herritar askok esku hartu du. Hitzorduan, baserritar gutxi batzuei egokitzen zaien paisaiaren kudeaketaren balioa azpimarratzeko eta onartzeko beharra proposatu dute. Eremu babestuak neurriz kanpo araututa daude; baliabideen gutxieneko ustiatze bat baimendu beharko litzateke eta kudeaketa hobea, ikuspegi jasangarri batetik. 

 Bilerara joan direnek, gainera, beharrezko ikusten dute harreman orekatuago bat ingurune naturalen babesaren eta haien baliabideen ustiatze jasangarri baten artean. Horretarako kudeaketa-planak abian jarri beharko liratekeela esan dute, eta adibide gisa eman dute auzoko duten Nafarroako Ultzamako parke naturaleko kudeaketa.

 Agente guztiek parte hartu behar dute Babesa eta eremu babestuen kudeaketa definitzean, eta argi utzi behar da zer den hiri-lurzorua eta urbanizagarria, ezin baita gehiago eraikitzen utzi landa-lurretan, baina baserriak zatitzea erraztu behar baita, herritarrak landa-eremuan finkatuko dituen etxebizitzak sortzeko.

 

 LAGak berrikusteko EAEko hainbat herritan egun hauetan egiten ari diren bilera askotan bezala, nekazaritzako eta basogintzako lurzoruen kudeaketarako estrategia edo tresna baten beharra aipatu dute, nekazaritza- eta abere-ekoizpen ekologiko bati lotua.

 

Beste esku-hartze batean, bizitegien kuantifikazioak ezartzen duen tartearen gutxienekoa kentzeko ideia proposatu da, arazoak sortzen baititu udalerri txikietan. Hiriaren berroneratzea auzo zaharrenetara zabaldu behar da, ez da bakarrik 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean eraikitakoetan egin behar; bestalde, bizitegien kuantifikazioak ezartzen duen tartearen gutxienekoa kendu behar da, arazoak sortzen baititu udalerri txikietan.

 

LAGak berrikusteko prozesuaren barnean Tolosaldean egin den bilera parte-hartzailean aipatutako beste gai batzuen artean, Eusko Jaurlaritzaren sailen artean politika transbertsalagoak sustatzeko beharra aipatu da, hurbileko udalerrien arteko koordinazio handiagoaz gain, azpiegituretan edo ekipamenduetan bikoiztasunak saihesteko.

 

Eskualdeko mugikortasuna dela eta, parte-hartzaile batek Tolosaldeko herriak batuko dituen bidegorri bat osatzeko beharra adierazi du. Aipatu den beste gai bat: energia berriztagarrien tokiko ekoizpena sustatzea, Tolosaldeak dituen baliabideak erabiliz, hain zuzen ere, biomasa eta ura.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi Tolosaldea propone para las nuevas DOT una regeneración urbana de los edificios más antiguos ➡ https://t.co/eZ4fGN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Agirre, Rafael Sanchez