Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

290.000 euro toki erakundeen artxiboetarako (Gobernu Bilera 2016-06-28)

2016.eko ekainak 28

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du, 2016an toki erakundeei beren artxibo sistema propioa jartzeko edota sendotzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua. Era berean, deialdi honen bidez, artxibo sistema horiek ezartzeko proiektuak egitea ere laguntzen da diruz.

Deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira, xede hauetakoren bat edo batzuk dituzten proiektuak: funtsak deskribatzeko tresnak sortzea edo hobetzea; dokumentu-funtsak baloratzea eta aukeratzea, betiere funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa; kultura-zabalkunderako artxibo-jarduerak; dokumentuak, funtsak eta dokumentu-bildumak digitalizatzeko jarduerak, batez ere 50 urte edo gehiago badituzte.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 290.000 euro bideratzen ditu diru-laguntza hauetarako, eta hauen onuradun izan daitezke udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko