Ondarroako merkatarientzako zuzeneko diru-laguntzak Kamiñaldeko luiziaren ondorioak arintzeko (Gobernu Bilera 2016-06-28)
Joan den martxoaren 8an Kamiñalde mendi-hegalean izandako luiziaren kalteak jasan dituzten merkatariei 64.990 euroko diru-laguntza ematea onartu da.
Onuradunek 6.499 euro arte jaso ahal izango dituzte negozioak lekuz aldatu behar izanaren ondoriozko kontzeptu hauetako gastuak ordaintzeko laguntza moduan:
- Lokal berriaren alokairua.
- Lokal berriko ur-, argi- eta telefono-hornidura.
- Alokatutako lokala moldatzeko eta horniduretan alta emateko gastuak.
Lokalaren alokairua eta hornidura-gastuak estaltzeko diru-laguntza 6 hilez emango da.
Udalerri horretako kaltetutako 12 merkatariekin zuzeneko harremana izan ondoren hartu da neurria, bileretan merkatariek azaldutako beharrik premiazkoenak kontuan hartuta.