Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

1.309.000 euroko diru laguntzak Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoetarako (Gobernu Bilera 2016-06-28)

2016.eko ekainak 28

Eusko Jaurlaritzak 1.309.000 euroko diru-laguntzak emango dizkie Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoei. Funtzio garrantzitsua betetzen dute merkataritza-politikak zabaltzen eta merkataritza-banaketaren sektoreari aholkularitza ematen.

Diru-laguntza hauek jaso ditzakete merkataritza-banaketan espezializatutako bulegoak, baldin eta zerbitzuak doan ematen badituzte eta helburu nagusien artean berrikuntzarekin, kalitate-prozesuekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuen hedapena eta sentsibilizazioa badituzte, baita enpresak informatzeko, ekintzailetzako eta hirugarren sektorerako tokian tokiko eta/edo eskualdeko estrategiak sustatzeko helburua badute ere. Era berean, inguruko saltokiei, bai kidetuei bai kidetu gabeei, zerbitzua eman behar diete, hala eskatzen badiete.

Aurtengo deialdian, gehienez 34 bulego lagunduko dituzte diruz, 27 tokian tokikoak eta 7 lurralde-eremukoak:

  • Tokian tokiko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte dagozkien ingurutik kanpo jarduten ez duten merkatari-elkarteek eta merkatari-elkarteen taldeek, baita udalek eta udalek bultzatutako garapen-erakundeek ere. Udalerri bateko elkarteren batek diru-laguntzak eskatzen baditu, baztertuta geratuko dira udalerri horretako udala eta udalak sustatutako garapen-erakundeak.
  • Lurralde-eremuko diru-laguntzen onuradunak, berriz, egoitza EAEn duten eta batez ere merkatari-elkartez osatuta duten federazioek edo taldeek, eskatutako diru-laguntzaren lurralde historikoan jarduten badute.

Eskabideak aurkezteko epea aurtengo irailaren 9ko 12:00etan amaituko da. Eskabidera sartzea eta berori betetzea Internet bidez soilik egin ahal izango da, honako helbide honetan: www.euskadi.net/comercio. Eskabide-eredua esandako egoitza elektroniko horretan egongo da eskura.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko