Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte har dezala proposatu dio Markkula´k Oregi´ri

2016.eko ekainak 29
  • Europako eskualde eta hiriek sinatutako «Euskal Adierazpenaren» garapenaren berri eman dio Ana Oregik Markku Markkulari
  • Nazioarteko ingurumen-arloko ekintzetan presente egoteko Euskadiren Habitat 3 programa aztertu dute Ingurumeneko sailburuak eta Eskualdeetako Lantaldeko presidenteak

 

 

Europako Eskualdeetako Lantaldeko presidente Markku Markkula´k Euskadik eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean aktiboki parte hartzeko proposamena egin dio Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari.  Markkulak Helsinkiko eskualdea jarri dio adibide gisa Oregiri. Helsinki, Espoo eta Vantaa hiriek eta beste 23 herrik osatzen dute, eta lehiakortasuna sustatzeko programa bat, ura eta garraio publikoa kudeatzeko hainbat hitzarmen eta zenbait lankidetza-sare dituzte.

 

«Eskualde adimendunen helburua garapen jasangarria sustatzea da, 2020. urtea erreferentziatzat hartuta, gobernuek, toki-administrazioek, unibertsitateek eta egitura ekonomikoak sustatutako ikerketaren eta berrikuntzaren bidez», laburtu du Ana Oregik.

 

Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua gaur goizean Bruselan bildu da Markku Markkula, Eskualdeetako Lantaldeko presidentearekin eta jasangarritasunaren «Euskal Adierazpena» garatzeko prozesuaren berri eman dio. Adierazpen hori Bilbon sinatu zen Europako herrialde eta udalerrietako 800 ordezkari inguru bildu zituen Iclei kongresuan, eta kontinente osoko administrazioen atxikimendua lortu du dokumentuak.

 

Iosu Madariaga Ingurumeneko sailburuordearekin, Tomás Epalza aholkulariarekin eta Marta Marin Bruselako ordezkariarekin batera, eztabaida batean parte hartu Ana Oregik. Bertan izan dira, halaber, Francesco Pigliaru, Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energia Batzordeko presidentea; Cristina Lobillo, EBren Klima Ekintza eta Energiarako Komisariotzako kabineteburua; Laurence Tubiana; Jorge Borrego; Mohamed Sadiki, Rabateko alkatea; Sirpa Hertell, Donatella Spano, Lutz Ribbe, Owen Philip eta Esther Badiola.

 

Goizeko lehen orduan ekin dio lanari Oregi sailburuak, Eskualdeetako Lantaldeko presidente Markku Markkularekin bilduz. Zortziehun hirik, herrialdek eta eskualdek sinatu duten Euskal Adierazpenari gero eta erakunde gehiago atxiki zaizkio, eta hitzarmen horiek zabaltzeko estrategiaren berri eman dio Oregik Markulari. Adierazpenean jasotzen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea munduko batez besteko tenperatura-igoera 2 ºC-tik beherakoa izan dadin, eta, dioenez, herrialdeak, eskualdeak eta udalak dira ingurumen-arazoak hoberen ezagutzen dituzten administrazio publikoak.

 

Markulak goraipatu du Eusko Jaurlaritzak, The Climate Groupeko presidentetza eskuratuta, ingurumen-arloan egin duen lana, baita Iclei eta nrg4sd lan-taldeetan eta Nazio Batuek saritu dituzten jasangarritasunerako hezkuntzako ekintzetan izan duen partaidetza ere.

 

Lehiakortasuna

«Klimarekin konprometitutako eskualdeak eta hiriak» izeneko Europako Eskualdeetako Lantaldearen bileran, Oregik Parisen sinatutako Klimaren Hitzarmenaren garapena aztertu du. Esan duenez, «Euskadiko enpresariak eta gizartea inplikatuta daude hitzarmena aplikatzeko eta planteatutako helburuak lortzeko, karbono gutxiko ekonomia batek Euskadiko enpresen lehiakortasunean izango lukeen eragina aintzat hartuta. Helburua lehiakortasuna/energia/CO2 isurpenen hirukoteak eta Euskadiko industria-ehunaren posizionamendua etorkizunean izango duten erlazioa aurreikustea da».

 

«Karbono gutxiko ekonomiaren erronkari aurre egiterakoan, hiru faktorek eragiten dute enpresen lehiakortasunean: eragindako ingurumen-inpaktu zuzena; arintzeko politiken eta arauen ondoriozko inpaktua; eta eragindako merkatuetako egiturazko aldaketak», esan du Oregik.

 

Europako eskualdeetako foroan, Oregik esan du «klima-aldaketak harreman estua duela enpresen lehiakortasunarekin. Izan ere, industria-sektorearen hobetzeko potentziala % 60koa da, eta EAEko esportazioen % 80 araudi zorrotzak dituzten herrialdeetara bideratzen dira».

 

Karbono gutxikoa

«Egungo eskakizunak betetzeko, berotegi-efektuko gasak % 50 murriztea oraindik ez ditugun teknologiak garatzearen mende dago» esan du Ana Oregik Bruselako bileran.  «Nazioarteko exekutiboen % 60k klima-aldaketa faktore estrategiko bat dela uste du, euskal enpresa handien % 60k beren estrategietan txertatu dute hainbat mailatan eta eraginkortasun energetikoan inbertitutako dolar bakoitzak 2 eta 4 dolar artean sortuko ditu inbertsioaren bizitzan. Gehien esportatzen diren produktuak eta potentzial handiena dutenak karbono gutxiko ekonomiarekin lotuta daude, eta etorkizunean profesional gehiago eskatuko dituzten sektoreak karbono gutxiko ekonomiarekin lotutakoak dira».

 

Oregik ekimen batzuen berri eman die Eskualdeetako Lantaldeko herritarrei; besteak beste, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa, Basque Ecodesign Centerra, eta enpresei bultzada emateko klusterrak.

 

«Gero eta nazioarteko foro gehiagotan eskatzen zaie eskualdeei eta tokiko gobernuei hitzarmenetan jasotako erabaki eta helburuetan parte hartzeko. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da politikak maila guztiei eta sektore guztiei egokitzea» esan du, azkenik, Oregik.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t.…

  • @uraEJGV
    2016.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EAEk eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte hartzeko proposamena➡ https://t.…

  • @ZeroZabor
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte har dezala pr... https://t.co/t9BvbKF8bs

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EAEk eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte hartzeko proposamena➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t.…

  • @Aran_Acha
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t.…

  • @gamakers
    2016.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t.…

  • @GlocalCinema
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t

  • @piapaulette
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: EAEk eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte hartzeko proposamena➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    EAEk eskualde-garapen jasangarria sustatzen duten Europako eskualde aitzindarien taldean parte hartzeko proposamena➡ https://t.co/M4jdYXis4d

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Propuesta para participar en el grupo de regiones pioneras europeas que promueven el desarrollo regional sostenible➡ https://t.co/oJGqTELpQO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markku Markkula