Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko ingurumen-zentroen sareak 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtean

2016.eko ekainak 27
  • Sare sozialetako jarduna biderkatzea beharrezkotzat jo dute are gehiago sustatzeko
  • Zortzi milioi euro baino gehiago sortzen dituzte kudeaketan
  • Erakusketa gehiago eta merkataritza-bulegoekin lotura handitzea, bisitariak itzultzera bultzatzeko

Euskadiko ingurumen-zentroen sareak 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtean, gehienak ikasleak, Gesaltza Añanan egin duen bileran jasotako datuen arabera. Sareko kideak dira Urdaibaiko Ekoetxea, Donostiako Kristina Enea, Añanako Gatz Harana, Hendaiako Asporotsttipia, Gasteizko Ataria, Txingudi, Kutxa Ekogunea, Peñas Negras, Karpin, Geoparkea eta Urdaibai Bird Center, eta ingurumenaren arloko sentsibilizazioan, prestakuntzan eta ikerketan egiten dute lan.  

Eusko Jaurlaritzaren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Alexander Botoren arabera, «erakunde eta fundazio guztiek ezagutza partekatzen dugu, berdintasunak eta desberdintasuna identifikatuta, plangintza-bitartekoetan eta ekipamenduen gaineko segimenduan lan egiteko».

«Añanan egin dugun bileran, zentro askok hezkuntzan, prestakuntzan eta ikerketan jarduera-ildo bertsuak dituztela egiaztatu dugu, baita milioi erdi bisitari erakartzeko gaitasuna dutela ere, orotara, aztertutako 11 zentroen artean 8 milioitik euro gora kudeatuz. Horrek guztiak argi uzten du sareak zer-nolako gaitasuna duen etorkizuneko lankidetza-proiektuei ekiteko», adierazi du Alexander Botok.

Botoren arabera, «ekipamenduek sare sozialen alde egiten jarraitu behar dute, Facebook-ez eta Twitter-ez gain, sare gehiago erabilita: Youtube, Instagram, Minube eta Tripadvisor kasu, kultura- eta ingurumen-turismoak baliabide horien bidez egituratzen dituelako ibilbideak. Euskal zentroek Europako zein saretan, aliantzatan eta proiektuetan parte hartzen duen jakiteak ere interesa pizten du». 

Eskaintzen duten zerbitzuen eta herritarrentzako arreta hobetzeko asmoz Añanan bildu diren zentroek hainbat ideia proposatu dituzte: zerbitzuen kalitatea ez kaltetzeko, bisitarien kopurua mugatzea; zentroetako erakusketen baliabide digitalen eta interaktiboen beharra, prezioa, erabilgarritasuna eta zaharkitzapena; jasangarritasunean eta interaktibitatean eredu den Brasilgo Etorkizunaren Museoa; erakusketak eta edukiak berritzea, bisitariak itzultzera bultzatzeko; eta turismo-bulegoekin koordinatuta jardutearen garrantzia, bisitariak erakartzeko.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrtzadarSL
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    La red de centros ambientales del País Vasco recibe más de 500.000 visitantes anuales @IngurumenEJGV
    https://t.co/yW086JwPnf

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadiko ingurumen-zentroen sareak 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtean ➡ https://t.co/OrpHjkvlXk

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadiko ingurumen-zentroen sareak 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtean ➡ https://t.co/OrpHjkvlXk

  • @AzalgorriBilbao

    RT @Irekia: La red de centros ambientales del País Vasco recibe más de 500.000 visitantes anuales ➡ https://t.co/8aXqbnZDuH

  • @IngurumenEJGV

    Euskadiko ingurumen-zentroen sareak 500.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtean... https://t.co/RW4tWFIpI4

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    La red de centros ambientales del País Vasco recibe más de 500.000 visitantes anuales... https://t.co/k2wlFPqnep

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)