Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak hasiera eman dio EHUren «Egia eta errekonozimendua torturaren biktimentzako» udako ikastaroari

2016.eko ekainak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Bozeramaileak berretsi du Eusko Jaurlaritzak tortura hauteman eta desagerraraztearekin hartutako konpromisoa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur inauguratu du «Egia eta errekonozimendua torturaren, tratu gizagabeen eta iraingarrien biktimentzako» ikastaroa, tortura-kasuen gainean Euskadin hasitako ikerlanaren ondorioetako batzuk aurkeztuko direna. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatu duten ikastaroa EHUren Udako Ikastaroen barne dago eta Francisco Etxeberria eta Laura Pego izango dira zuzendari zientifikoak. 

Ikastaroari hasiera emateko, Erkorekak argi adierazi du Eusko Jaurlaritza konprometituta dagoela tortura hauteman eta desagerraraztearekin, «errekonozimendua delako lehen urratsa erreparazioaren bidean». Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogora ekarri du nazioarteko erakunde garrantzitsu askoren arabera, tartean, Nazio Batuak, Amnistia Internazionalak edo Giza Eskubideen Behatokiak, ezin daitekeela esan Espainian torturarik ez dagoenez; horrenbestez, erakundeak behartuta gaude «arrazoizko susmo oro» ikertzera.

Bozeramaileak berretsi duenez, Eusko Jaurlaritzak giza eskubide mota guztien aurkako «konpromiso etikoa» du, baita horien justifikazio guztien aurkakoa, eta gaineratu du esparru horretan gardentasuna behar dela. Izan ere, «opakutasunak zigorgabetasuna ekarri du».

1960-2013 aldiko torturen gaineko ikerlana ari da egiten Kriminologiaren Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren enkarguz, Etxeberriaren zuzendaritzapean eta 2013-2016 aldiko Bakegintza eta Bizikidetzarako Planaren seigarren ekimenari jarraikiz. Euskadin azken hamarkadetan gertatutako torturak ikertzea du xede, intzidentzia errealaren gaineko ikuspegi zientifiko eta zorrotza eskuratzearren.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka inaugura el curso de verano de la EHU-UPV sobre "Verdad y reconocimiento para las víctimas de tortura" ➡ https://t.co/Qpqmw31eeP

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Josu Erkorekak hasiera eman dio EHUren «Egia eta errekonozimendua torturaren biktimentzako» udako ikastaroari ➡ https://t.co/l7fIW2Ccnk

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)