Berriak
Eu

Txinako Jiangsu probintziako ordezkariek Euskal Hezkuntza Sistemaren gaineko interesa agertu diote lehendakariari

2016.eko ekainak 27

Jiangsuk eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkar ulertzeko memorandum bat izenpetuko dute.

Euskadin bihar, asteartea, arte egongo den ordezkaritza ofizialaren buru da Jiangsuko gobernadoreorde Zhang Lei.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte alboan, ongietorria eskaini dio gaur goizean Zhang Lei gobernadoreordea buru duen Jiangsuko (Txina) ordezkaritzari. Jiangsuk Euskadiko hezkuntza sistemarekiko azaldutako interesa da bisitaldi ofizialaren arrazoia. Ildo horretan, Txinako probintzi horrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkar ulertzeko memoranduma sinatuko dute. 

Memorandumaren helburua EHUren eta Jiangsuko unibertsitate garrantzitsuen arteko lankidetza indartzea da, ikasleen trukea sustatzeko eta elkarrekin ikerketa-programak gauzatzeko. Halaber, EHUk Txinako kulturari buruzko 1.400 liburu jasoko ditu dohaintzan, Jiangsu probintziarekin senidetasuna izango duen liburutegia sortzeko.

Agenda 

Hamar ordezkari etorri dira eta bisitaldian Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako Idazkaritzarekin, Mondragón Taldearekin (Kunshan hirian hainbat lantegi ditu) eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiarekin eta errektore-taldearekin bilduko dira. Gainera, Bilboko eta Gasteizko hiri-garapeneko ereduak bertatik bertara ezagutuko dituzte. 

Euskadi eta Jiangsuren arteko harremanak 

Eusko Jaurlaritzak eta Jiangsuko gobernuak lankidetza-hitzarmena dute 2012. urteaz geroztik. Hala, lurralde hori, kanpo harremanen arloan, Eusko Jaurlaritzaren Bazkide Estrategikoen Sareko kideetako bat da. Hori dela eta, bisitaldi hau ez da Jiangsuko gobernuko ordezkariek Euskadira egin duten lehena. 2014. urtean, Oregi sailburua Jiangsuko presidenteordearekin bildu zen industriaren hedapenak ingurumenean duen inpaktua prebenitzeko Euskadik abiarazi dituen politikez mintzatzeko. Bestalde, martxoan, Josu Erkoreka sailburuak Eusko Jaurlaritzaren Etika eta Jokabide Kodea txinerara itzulita bidali zien, kargudun publikoei ezagutarazi, eta horien eredu izan dadin birgaitze politikoarekin eta gobernantza onaren balioekin hartutako konpromisoan. 

Jiangsu 

Jiangsuk 76,7 milioi biztanle ditu, eta Txinako probintzia indartsuenetako bat da; bigarren BPG nominal handiena du. Atzerriko inbertsioarentzat Asiako erraldoiaren lehen helburua da, gero eta azpiegitura eta industriagune gehiago dituelako. 912 enpresa pribatu baino gehiago daude ezarrita probintzian eta horietatik 41 Euskadikoak dira. 

Jiangsuk tradizio handia du manufaktura-sektorean, eta bere egitura ekonomikoa garatzeko eta hobetzeko eredua eraldatzeko prozesuan murgilduta dago bete-betean. Eraldaketa horrek industria tradizionala modernizatzea eta optimizatzea ditu oinarri, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua eginda. Euskadik xede duen industria-ereduaren antzeko ezaugarriak ditu, bada.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Txinako Jiangsu probintziako ordezkariek Euskal Hezkuntza Sistemaren gaineko interesa agertu diote lehendakariari ➡ https://t.co/m55IvMfZNM

  • @GlaciarBlue
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Una delegación de la provincia china de Jiangsu muestra al lehendakari su interés por el Sistema Educativo Vasco ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Una delegación de la provincia china de Jiangsu muestra al lehendakari su interés por el Sistema Educativo Vasco ➡ https://t.co/HRv73m2ikA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Zhang Lei, vicegobernador de Jiangsu