Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren instituzio adierazpena Erresuma Batuko erreferendumaren inguruan

2016.eko ekainak 24

Eusko Jaurlaritzak bere errespetu osoa adierazi nahi du Erresuma Batuko herritarrek hartu duten erabakiaren aurrean; gizarte heldu eta arduratsua da, eta etorkizun-proiektu berri bati ekitea erabaki du, zilegitasun osoz erabaki ere. Euskadiko eta Erresuma Batuko gizarteen arteko harremanak historikoak dira; iragan partekatua daukagu, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren esparruetan. Lotura horiek bere horretan jarraituko dute etapa berrian.

Gaur Europaren aldeko apustua berretsi nahi dugu. Europaren oinarrizko ideia eta idealarekin bat egiten dugu. Euskadiren etorkizuneko proiektua Europarekin batera eraiki nahi dugu.

Europarekiko duen konpromisoari eutsi egiten dio Euskadik. Bat egiten dugu Europar Batasunaren oinarrizko balioekin eta integrazioaren ereduarekin.  Euskadiren etorkizuna Europaren etorkizuna da; sorreraren garaiko balioak berreskuratzen dituen Europa bat, pertsona helburu duena.  Gizakietan oinarritutako Europa, anitza, solidarioa eta irekia; hori da Euskadiren etorkizuneko kokalekua. 

Gogoeta horrek Europaren proiektuaren egiazko birformulazioa eskatzera garamatza. Europaren proiektua bere fundaziotik izandako krisi handienaren aurrean dago orain. Lidergo berri bat behar dugu Europan, proiektu integratzaileago baten aldeko apustu irmoa egiteko:

-ikuspegi sozial eta politiko sakonago batekin;

-Europako Itunak ezartzen duen subsidiaritate printzipioa errespetatuko duena;

-Europan baitan egonkortasuna eta konfiantza bermatuko duena eta, eszenatoki geopolitiko berrian, eragin handiagoa izango duen Batasuna.

Europako erakundeek beharrezkoak diren neurri guztiak hartu behar dituzte, egonkortasuna bermatzeko eta Europar Batasunarekiko konfiantzari eusteko. Euskaditik geure konpromisoa eta erabaki irmoa adierazten ditugu, Europaren gizarte eta giza-proiektua bermatzeko. Europa aurreratuaren eta lehiakorraren parte izateko lanean jarraituko dugu Euskadin. Europa justu eta integratzaileren parte izan nahi dugu.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co

  • @Anmoga1991
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co

  • @Estrategianet
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co

  • @justinoueda
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co

  • @JulenWhite
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    #BREXIT Declaración institucional del Lehendakari sobre el referéndum en el Reino Unido ➡ https://t.co/rmbRzpBOKc
    https://t.co/dpjkKhSLd3

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    #BREXIT Lehendakariaren instituzio adierazpena Erresuma Batuko erreferendumaren inguruan ➡ https://t.co/Lk3SWcK5KG
    https://t.co/DffOfiwyRE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)