Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek udako ordutegia eskainiko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan ekainaren 27tik aurrera

2016.eko ekainak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak udako ordutegia eskainiko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan ekainaren 27tik aurrera (astelehena)

Bilboko tranbian zerbitzua indartu egingo da eta tranbiak 15 minuturik behin egongo dira lanegunetan zein asteburuetan.

ATXURI

  • Lanegunak:  5:58tik 22:58ra 15 minuturik behin  (azken zerbitzua 23:08an)
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:  6:58tik 22:58ra 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:08an)

LA CASILLA

  • Lanegunak:  6:26tik 23:11era 15 minuturik behin. (azken zerbitzua 23:34an).
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:  7:26tik 23:11era 15 minuturik behin. (azken zerbitzua 23:34an).

Gasteizko tranbian astelehenetik aurrera lanegunetako ondorengo zerbitzu gehigarriak kenduko dira:

  • Gernikako Arbola -Angulema:  8:37
  • Wellington – Angulema:  8:46
  • Ibaiondo – Angulema:12:35
  • Angulema – Ibaiondo: 8:57 h y 9:04
  • Lovaina – Ibaiondo: 13:03

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau