
Gaur aurkeztu da H2Ogurea mugazgaindiko proiektua: uraren kudeaketa koordinatua mugazgaindiko bidasoa, urdazuri eta urumea ibaien isurtze arroetan
TESTUINGURUA
Mugazgaindiko ibai-erreken kudeaketa integraturako GURATRANS proiektuaren barnean, 2014ko abenduaren 19an, Ur partekatuen Kudeaketarako Gutuna sinatu zen. Sinatzaileek, ororen ondare horren garrantziaz eta andeaerraztasunaz oharturik, bai eta kontuan hartuz ere behar beharrezkoa dela uraren gainean ari direnek gero eta gehiago elkar adi dezaten, beren borondatez ekin diote mugazgaindiko ibaien zaintzeko ekintza zehatz-mehatzak egiteari. Ekintza horietako gehien-gehienak H20gurea proiektuaren muina osagai dira.
Mugazgaindiko proiektu hau izan da hautatua 2014-2020 EFALLPE-POCTEFAren 3. ardatzeko, hau da, tokiko baliabideen babesa eta haien erabilera eta balio ematea modu iraunkorrean egitea sustatzeko ardatzeko lehen proiektu deialdira aurkeztu 122 proiektuen artean.
Hego Lapurdiko Hirigunea da proiektuaren buruan, bidelagun dituelarik Gipuzkoako Foru Aldundia, URAren Euskal Agentzia, Txingudiko Zerbitzuak S.A, Urdaxeko Herria eta GAN (Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa). Partzuer dira Nafarroako Gobernua, Aturri-Garonako Ur Agentzia eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Helburu orokorra: Mugazgaindiko isurtze arroen ikuspegi orokorra hobetzea eta uraren kudeaketari buruzko europar zuzentarauek agindu neurriak bete daitezen laguntzea.
Helburu zehatzak:
- Mugaren bi aldeetan urari lotu gaietan ari direnen arteko lankidetza iraunkortzea
- Uholde arriskuaren kudeaketa elkarrekin lantzea
- Edateko uraren hornikuntza segurtatzea
- Ibaietako uraren kalitatea hobetzea (Bidasoa, Urdazuri, Urumea)
Proiektu honen bidez, ibaien kudeaketa hobe koordinatzera lotzen gara eta, batez ere, erabiltzaileek uholde arriskuei eta edateko uraren hornidurari dagokienean eskatzen dutenari behar den arrapostua ematera.
Proiektu hau Bidasoaz beste aldean diren partzuerrekin batera eramatea funtsezkoa zaigu, ez dezagun gehiago uraren kudeaketari buruzko gogoeta lurraldeen administrazio mugetan soilik egin, ezpada orokorrean, isurtze arroaren alor fisikoa hartuz.
Proiektu berezia da, ikuspegi berritzaile eta guztiz integratua proposatzen baitu uraren ziklo osoa isurtze arroetan landuz, administrazio mugen gainetik eta europar zuzentarauei jarraikiz.
EKINTZA NAGUSIAK
1. E: PROIEKTUAREN KUDEAKETA (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)
Proiektuaren jarraipen tekniko, administratibo eta diruzkoa egiteko diren giza baliabideen balioztatzea. Proiektuaren garapenak dakartzan administrazio gastuen balioztatzea.
2. E: KOMUNIKAZIO EKINTZAK (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)
Proiektuaren ekintzei lotu komunikazioa (webgunea, komunikazio plana, itzulpenak, emaitzen berri ekitaldien bidez zabaltzea, etab.).
3. E: UHOLDEEN KUDEAKETA (ekintzaren arduraduna: URAREN Euskal Agentzia)
- Uholdeen zuzentaraua lurralde bakoitzean gauzatzeaz eta uholdeak kudeatzeko moldeei buruz solastatzea (URAk antolatu mintegia), bai eta azterketak edota alerta informazioak elkarrekin iraunkorki trukatzeko bideak irekitzea
- Ibai-errekek uholde arriskuei dagokienean dituzten jokabideei buruzko azterketak batera egitea, lurraldeka, etor dakigukeenari aurrea hartzeko eta babes maila gorena bermatzeko.
o URA: Uholde arriskuko zonak ezagutzeko azterketa (Gipuzkoa)
o URA: Bidasoaldeko azterketa hidromorfologikoa (Gipuzkoa, URA, Hirigunea)
- Krisiaren kudeaketa prozedura egokien bidez prestatzea eta herritarrei dituzten arriskuetaz ohartaraztea.
o GAN: Uholdeak kudeatzeko udal planak, gizartearen parte hartze prozesu baten ondoren
Uholdeak eragozteko tokiko lanak
- Pertsonak eta ondasunak babesteko lanak egitea, aitzinetik eragin azterketa bereziak eginez, ondoko lurraldeetan ukan dezaketen eraginaz ohartzeko eta, halakorik balitz, horien konpontzeko egin beharrekoak egiteko.
o URA: Uholdeetaz babesteko lanak Jaitzubian eta Bidasoaldean
o GAN: Uholdeen kontrako udal planetako lehentasunezko tokiko lanak
4. E: EDATEKO URAREN HORNIDURA SEGURTATZEA (ekintzaren arduraduna: Urdax Herria)
- Dantxaria sektorean edateko uraren hornidura segurtatzea, edateko uraren sareak elkarlotuz.
o Urdax Herria: elkarrekin egin azterketa/ espainiar sareko azterketak eta lanak
o Hirigunea: elkarrekin egin azterketa/frantziar sareko azterketak eta lanak
Aldi berean, Hiriguneak eta Urdaxeko Herriak, herritarren aldean, informazio kanpaina bat eginen dute eta metodoak elkarri pasagarri izan daitezen behar diren jokamoldeen eskuliburu bat.
5. E: IBAIETAKO URAREN KALITATEA HOBETZEA (ekintzaren arduraduna: Gipuzkoako Foru Aldundia)
- Ur zikinak ingurunean isurtzera daramaten saneamendu sareen arazoak konpontzea eta tratamendua egitea.
o Txingudiko Zerbitzuak: Saneamendu sarean kontrolguneak eraikitzea
o Saneamendu sarearen modelizatzea
- Ibaien hidromorfologia hobe ezagutzea eta lurraldeko ibai-erreketan, jadanik beste lurraldetan erabili diren bioingenieriako aterabideak saiatzea.
o GFA/GAN/URA: Ibaien lehengoratze proiektu pilotuak, natura ingurunearen arabera – bioingenieriako aterabideak saiatzea
o DFG/GAN: Elkarrekin egin Urumearen azterketa geomorfologikoa
o GAN: Bioingenieriako aterabideei buruzko mintegi baten antolaketa
- Abere-landare espezie inbaditzaileei aurre egitea, bai eta zenbait espezie enblematikoren segimendua egitea ere.
o GFA/GAN: Abere espezie inbaditzaileen kontrako ekintzak (Amerikako bisoia)
o Ur espezie seinalagarrien presentziari buruzko azterketa (Piriniotako muturluzea)
o GFA: Espezie inbaditzaileei aurre egiteko bideei buruzko esperientzen elkartrukatzeko mintegia
6. E: LANKIDETZA ESPARRU BAT EZARTZEA (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)
- Trukaketekin jarraitzea eta mugazgaindiko GURATRANS (2012-2014) proiektuan plantan eman tresnak iraunkortzea, bai eta Partekatu Uren Kudeaketa Gutuna gauzatzea ere.
Mugazgaindiko beste irsurtze arro batean urari lotu gaietan ari diren beste eragilerekin mintzatzea, ura mugazgaindi koordinatuz kudeatzeari buruzko esperientziak trukatzeko
DIRUZTATZE PLANA
3. Ardatza |
Kofinantzamendua |
||||
Tokiko baliabideak babestea, balioztatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea sustatzea Helburu zehatza (OS7): Mugazgaindiko ekosistemen kalitatea zaintzea
|
FEDER – POCTEFA 2014-2020 |
Autofinantzamendua |
Kofinantzamendua |
FEDER barne (65 %) |
OROTARA |
AGGLO SUD PAYS BASQUE – HEGO LAPURDIKO HIRIGUNEA
DIP DE GIPUZKOA – GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA URA GAN SER. DE TXINGUDI – TXINGUDIKO ZERBITZUAK URDAZUBI
OROTARA |
239 992
108 969 346 691 131 280 139 212 98 432
1 064 576 |
/
/ / / / 246 080
246 080 |
445 700
202 370 643 855 243 806 258 537 639 808
2 434 077 |
685 692
311 339 990 546 375 086 397 750 984 320
3 744 733 |
-
2016-06-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Aurkeztu da H2Ogurea mugazgaindiko proiektua: uraren kudeaketa koordinatua mugazgaindiko ibaien isurtze arroetan ➡ https://t.co…