Berriak

Gaur aurkeztu da H2Ogurea mugazgaindiko proiektua: uraren kudeaketa koordinatua mugazgaindiko bidasoa, urdazuri eta urumea ibaien isurtze arroetan

2016-06-23

TESTUINGURUA

Mugazgaindiko ibai-erreken kudeaketa integraturako GURATRANS proiektuaren barnean, 2014ko abenduaren 19an, Ur partekatuen Kudeaketarako Gutuna sinatu zen. Sinatzaileek, ororen ondare horren garrantziaz eta andeaerraztasunaz oharturik, bai eta kontuan hartuz ere behar beharrezkoa dela uraren gainean ari direnek gero eta gehiago elkar adi dezaten, beren borondatez ekin diote mugazgaindiko ibaien zaintzeko ekintza zehatz-mehatzak egiteari. Ekintza horietako gehien-gehienak H20gurea proiektuaren muina osagai dira.

Mugazgaindiko proiektu hau izan da hautatua 2014-2020 EFALLPE-POCTEFAren 3. ardatzeko, hau da, tokiko baliabideen babesa eta haien erabilera eta balio ematea modu iraunkorrean egitea sustatzeko ardatzeko lehen proiektu deialdira aurkeztu 122 proiektuen artean.

Hego Lapurdiko Hirigunea da proiektuaren buruan, bidelagun dituelarik Gipuzkoako Foru Aldundia,  URAren Euskal Agentzia, Txingudiko Zerbitzuak S.A, Urdaxeko Herria eta GAN (Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa). Partzuer dira Nafarroako Gobernua, Aturri-Garonako Ur Agentzia eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua.

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Helburu orokorra: Mugazgaindiko isurtze arroen ikuspegi orokorra hobetzea eta uraren kudeaketari buruzko europar zuzentarauek agindu neurriak bete daitezen laguntzea.

Helburu zehatzak:

  • Mugaren bi aldeetan urari lotu gaietan ari direnen arteko lankidetza iraunkortzea
  • Uholde arriskuaren kudeaketa elkarrekin lantzea
  • Edateko uraren hornikuntza segurtatzea
  • Ibaietako uraren kalitatea hobetzea (Bidasoa, Urdazuri, Urumea)

Proiektu honen bidez, ibaien kudeaketa hobe koordinatzera lotzen gara eta, batez ere, erabiltzaileek uholde arriskuei eta edateko uraren hornidurari dagokienean eskatzen dutenari behar den arrapostua ematera.

Proiektu hau Bidasoaz beste aldean diren partzuerrekin batera eramatea funtsezkoa zaigu, ez dezagun gehiago uraren kudeaketari buruzko gogoeta lurraldeen administrazio mugetan soilik egin, ezpada orokorrean, isurtze arroaren alor fisikoa hartuz.

Proiektu berezia da, ikuspegi berritzaile eta guztiz integratua proposatzen baitu uraren ziklo osoa isurtze arroetan landuz, administrazio mugen gainetik eta europar zuzentarauei jarraikiz.

EKINTZA NAGUSIAK

1. E: PROIEKTUAREN KUDEAKETA (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)

Proiektuaren jarraipen tekniko, administratibo eta diruzkoa egiteko diren giza baliabideen balioztatzea. Proiektuaren garapenak dakartzan administrazio gastuen balioztatzea.

2. E: KOMUNIKAZIO EKINTZAK (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)

Proiektuaren ekintzei lotu komunikazioa (webgunea, komunikazio plana, itzulpenak, emaitzen berri ekitaldien bidez zabaltzea, etab.).

3. E: UHOLDEEN KUDEAKETA (ekintzaren arduraduna: URAREN Euskal Agentzia)

  • Uholdeen zuzentaraua lurralde bakoitzean gauzatzeaz eta uholdeak kudeatzeko moldeei buruz solastatzea (URAk antolatu mintegia), bai eta azterketak edota alerta informazioak elkarrekin iraunkorki trukatzeko bideak irekitzea
  • Ibai-errekek uholde arriskuei dagokienean dituzten jokabideei buruzko azterketak batera egitea, lurraldeka, etor dakigukeenari aurrea hartzeko eta babes maila gorena bermatzeko.
o URA: Uholde arriskuko zonak ezagutzeko azterketa (Gipuzkoa)
o URA: Bidasoaldeko azterketa hidromorfologikoa (Gipuzkoa, URA, Hirigunea)
  • Krisiaren kudeaketa prozedura egokien bidez prestatzea eta herritarrei dituzten arriskuetaz ohartaraztea.

          o GAN: Uholdeak kudeatzeko udal planak, gizartearen parte hartze prozesu baten ondoren

                       Uholdeak eragozteko tokiko lanak

  • Pertsonak eta ondasunak babesteko lanak egitea, aitzinetik eragin azterketa bereziak eginez, ondoko lurraldeetan ukan dezaketen eraginaz ohartzeko eta, halakorik balitz, horien konpontzeko egin beharrekoak egiteko.

   o URA: Uholdeetaz babesteko lanak Jaitzubian eta Bidasoaldean

   o GAN: Uholdeen kontrako udal planetako lehentasunezko tokiko lanak

4. E: EDATEKO URAREN HORNIDURA SEGURTATZEA (ekintzaren arduraduna: Urdax Herria)

  • Dantxaria sektorean edateko uraren hornidura segurtatzea, edateko uraren sareak elkarlotuz.

   o Urdax Herria: elkarrekin egin azterketa/ espainiar sareko azterketak eta lanak

   o Hirigunea: elkarrekin egin azterketa/frantziar sareko azterketak eta lanak

Aldi berean, Hiriguneak eta Urdaxeko Herriak, herritarren aldean, informazio kanpaina bat eginen dute eta metodoak elkarri pasagarri izan daitezen behar diren jokamoldeen eskuliburu bat.

5. E: IBAIETAKO URAREN KALITATEA HOBETZEA (ekintzaren arduraduna: Gipuzkoako Foru Aldundia)

  • Ur zikinak ingurunean isurtzera daramaten saneamendu sareen arazoak konpontzea eta tratamendua egitea. 

   o Txingudiko Zerbitzuak: Saneamendu sarean kontrolguneak eraikitzea

   o Saneamendu sarearen modelizatzea

  • Ibaien hidromorfologia hobe ezagutzea eta lurraldeko ibai-erreketan, jadanik beste lurraldetan erabili diren bioingenieriako aterabideak saiatzea.

   o GFA/GAN/URA: Ibaien lehengoratze proiektu pilotuak, natura ingurunearen arabera –  bioingenieriako aterabideak saiatzea

  o DFG/GAN: Elkarrekin egin Urumearen azterketa geomorfologikoa

  o GAN: Bioingenieriako aterabideei buruzko mintegi baten antolaketa

  • Abere-landare espezie inbaditzaileei aurre egitea, bai eta zenbait espezie enblematikoren segimendua egitea ere.

  o  GFA/GAN: Abere espezie inbaditzaileen kontrako ekintzak (Amerikako bisoia)

  o  Ur espezie seinalagarrien presentziari buruzko azterketa (Piriniotako muturluzea)

  o  GFA: Espezie inbaditzaileei aurre egiteko bideei buruzko esperientzen elkartrukatzeko mintegia

6. E: LANKIDETZA ESPARRU BAT EZARTZEA (ekintzaren arduraduna: Hego Lapurdiko Hirigunea)

  • Trukaketekin jarraitzea eta mugazgaindiko GURATRANS (2012-2014) proiektuan plantan eman tresnak iraunkortzea, bai eta Partekatu Uren Kudeaketa Gutuna gauzatzea ere.

Mugazgaindiko beste irsurtze arro batean urari lotu gaietan ari diren beste eragilerekin mintzatzea, ura mugazgaindi koordinatuz kudeatzeari buruzko esperientziak trukatzeko

DIRUZTATZE PLANA

 3. Ardatza

Kofinantzamendua

Tokiko baliabideak babestea, balioztatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea sustatzea

Helburu zehatza (OS7):

Mugazgaindiko ekosistemen kalitatea zaintzea

 

FEDER – POCTEFA 2014-2020

Autofinantzamendua

Kofinantzamendua

FEDER barne

(65 %)

OROTARA

AGGLO SUD PAYS BASQUE – HEGO LAPURDIKO HIRIGUNEA

 

DIP DE GIPUZKOA – GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

URA

GAN

SER. DE TXINGUDI – TXINGUDIKO ZERBITZUAK

URDAZUBI

 

OROTARA

239 992

 

108 969

346 691

131 280

139 212

98 432

 

1 064 576

/

 

/

/

/

/

246 080

 

246 080

445 700

 

202 370

643 855

243 806

258 537

639 808

 

2 434 077

685 692

 

311 339

990 546

375 086

397 750

984 320

 

3 744 733

 

2 iruzkin
  • @IngurumenEJGV
    2016-06-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentado el proyecto transfronterizo H20gurea: gestión coordinada del agua en cuencas vertientes transfronterizas➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016-06-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aurkeztu da H2Ogurea mugazgaindiko proiektua: uraren kudeaketa koordinatua mugazgaindiko ibaien isurtze arroetan ➡ https://t.co

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)