Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Bihartik, ostegunetik, aurrera, Euskotrenek aldatu egingo du bere autobusen Eibarko ibilbidea

2016.eko ekainak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldatu egingo du, bihartik, ostegunetik, ekainaren 23tik, aurrera, DB02 Ermua – Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia – Ondarroa lineatako autobusen Eibarko ibilbidea, SAN JOAN JAIAK direla eta. Gainera, osteguneko, ekainaren 23ko 11:57ko Debegesa eta Amaña arteko zerbitzua egin ondoren, zerbitzurik gabe geratuko da Udalbus udal autobus zerbitzua, eta ekainaren 24an eta 25ean ere ez du zirkulatuko.

Eibarko jaiak direla eta, biharko, ekainaren 23ko, eguerdiko 12:00etatik ekainaren 27ra, astelehenera, Eibar erdialdea oinezkoentzat erreserbatuko da eta, ondorioz, Ermua – Donostia (AP-8) eta Mallabia – Ondarroa lineatako autobusek asteburuetako ohiko ibilbidea egin beharko dute.

Ermua – Donostia (AP-8) linean, Donostiarantz doazen autobusak, Untzagako geldialdia egin ondoren (taxi geralekuaren aurrean) Ermurantz zirkulatuko dute, Donostiako noranzkoan saihesbidera Amañako biribilgune berritik sartuz. Saihesbidetik jarraituko dute Elgoibarko Urazandi geralekuraino. Puntu horretatik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute. Aurkako noranzkoan ez da aldaketarik sartu beharko.

Mallabia – Ondarroa lineari dagokionez, biharko, osteguneko, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Untzagako geldialdia egin ondoren taxi geralekuaren aurrean Ermurantz zirkulatuko dute, Elgoibarko noranzkoan saihesbidera Amañako biribilgune berritik sartuz. Ondoren Geltoki kaletik sartu eta Bidebarrieta kalera helduko dira. Puntu horretatik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute. Aurkako noranzkoan ez da aldaketarik sartu beharko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko