Berriak
Eu

Maitasuna, sexua eta botere harremanei buruz hausnartu du Emakundek udako ikastaroetan

2016.eko ekainak 23

Emakundek EHUko Udako Ikastaroen barnean “Maitasuna, sexua eta botere harremanak” ikastaroa hasi du gaur Donostiako Miramar jauregian. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak adierazi duenez “gure gizartean indarrean dagoen maitasun eredu nagusia oraindik dependentzian eta askatasun galerarekin dago harremanean eta honek eragin ezberdina du gizon eta emakumeengan. Botere banaketa horretan emakumeak galtzaile ateratzen dira”. Maitasun eredu horren adibide modura aipatu ditu “laranja erdiaren mitoa, printze urdinarena edota kontrola eta zeloak maitasun modura ulertzea”.

Emakundek gai hau aukeratu du uda ikastaroetarako maitasun eta sexu harremanetan botere harremanak nola eraikitzen diren aztertzeko ikuspuntu feministatik. Era honetara, ustezko “askatasun sexuala” berdintasunean oinarrituta dagoen aztertuko da ikastaroan eta sexu/genero sistemak zelako eragina duen harremanetan.

Maitasuna eta sexua sozialki eraikitakoak direla azpimarratuko da, eta nola emakume eta gizonen sozializazio ezberdinak eragin zuzena duen batzuen eta besteen askatasun mailarekin. Aztertuko da nola oraindik estereotipoek eragin handia duten harremanetan eta, konkretuki, botere harremanean. Emakumeak oraindik menpekotasun egoeran mantentzen ditu indarrean dagoen maitasun eta sexu eredu nagusiak. Ikastaroaren gako bat izango da nola eraiki daitezkeen alternatibak egungo eredu desorekatu horren aurrean.

Hizlaien artean gaur Amelia Barquín, Mari Luz Esteban eta Ana de Miguel izan dira. Bihar Betariz Gimenok hitz egingo du.

Programa

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IbaiMartinez86
    2016.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@emakundEJGV reflexiona sobre sexo, amor y relaciones de poder en los cursos de verano de la UPV-EHU ➡ https://t.co/MFLQ215WbU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)