Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Herritarrek Urdaibai Biosfera Erreserban ateratako argazkiak Wikipedian partekatu daitezke

2016.eko ekainak 21

 

 

  • Wiki Loves Earthek (Wikik Lurra maite du), Unescorekin lankidetzan, mundu osoko biosfera-erreserben gaineko Wikimedia Commons lizentzia duten argazkien lehiaketa jarri du abian

 

 

Wiki Loves Earthek (Wikik Lurra maite du), UNESCOren Gizakia eta Biosferari buruzko programarekin lankidetzan, Wiki Loves Earth Biosphere Reserves (Wikik Lurreko Biosferako Erreserbak maite ditu) sortu du. Argazki-lehiaketa bat da, Wikimedia Commons-en (Wikipediaren multimedia gunea) mundu osoko biosfera-erreserben eduki libreko irudiak sortzeko.

 Hamar irudi irabazleak UNESCOren Gizakia eta Biosferari buruzko programaren web-orriaren blogeko post batean aurkeztuko dituzte, UNESCOren bitarteko sozialen bidez partekatuko dituzte eta Wiki Loves Earth nazioarteko lehiaketan aurkeztu.

 Parte hartu eta informazio hau partekatu: http://www.wikilovesearth.bio

   Jatorrizko argazkiak kargatu beharko dituzte egileek beraiek. Egileek kargatu ez dituzten argazkiak (horretarako baimena eman arren) ez dira onartuko. Lehia-epean kargatu behar dira (2016ko ekainaren 5etik 30era bitartean), baina lehenago ateratako argazkiak ere aurkeztu ahal izango dira. Argazkiak lehiaketaren epearen barruan kargatzea da axola duena. Eduki libreko irudiak izan beharko dira; edozein bereizmenetakoak, baina gutxienez 2 megapixelekoak (1.600x1.200), nazioarteko lehiaketan parte hartu nahi bada.

 

Berrerabilera

Wikimedia Commonsen eskura dauden argazkiak, lehiaketakoak barne, eduki librekoak dira. Irudien erabilerari, zalantzei eta xehetasunei buruz informazio gehiago behar izanez gero, bidali mezu bat helbide honetara: J.Cummings@unesco.org

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenarantza
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las fotografías ciudadanas de la reserva de la Biosfera de Urdaibai pueden ser compartidas en Wikipedia ➡ https://t.co/gY5G9bSB

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las fotografías ciudadanas de la reserva de la Biosfera de Urdaibai pueden ser compartidas en Wikipedia ➡ https://t.co/gY5G9bSB

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Herritarrek Urdaibai Biosfera Erreserban ateratako argazkiak Wikipedian partekatu daitezke ➡ https://t.co/O4qYOcPVJV https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)