Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

245.000 euro goi mailako kirol lehiaketak antolatzeko (Gobernu Bilera 2016-06-21)

2016.eko ekainak 21

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016an hasi edo burutzen diren goi mailako kirol lehiaketen antolakuntzarako diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du. Deialdi honek 245.000 euroko diru kopurua du.

Kirol lehiaketa bat goi mailakotzat hartua izan dadin, eta beraz, deialdi honek ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izan, honako ezaugarri hauek bete beharko ditu:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Lehiaketa guztietan, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

Estatuaren eremuko edo erkidegoen eremuko kontsideratzen diren lehiaketak deialdi honetatik kanpo gelditzen dira, bai eta kirol ikuskizun edo erakustaldiak ere.

Goi mailako kirol lehiaketak, oro har kirolaren praktika bultzatzeko pizgarri dira, goi-mailako euskal kirolariei lehiarako markoa bat eskaintzen die gainera, eta jarduera ekonomikoa sortzen dute euren inguruan. Arrazoi horiengatik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz laguntzen du mota honetako kirol lehiaketen antolaketa.

Joan zen 2015 urtean, deialdi honen bidez, 21 erakundek antolaturiko goi mailako 25 kirol lehiaketa lagundu ziren diruz Euskadin. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Kirolkide
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 245.000 euros para la organización de competiciones deportivas de alto nivel ➡ https://t.co/3KRySJjgNS

  • @Kirolkide
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DIRU LAGUNTZAK] 245.000 euro goi mailako kirol lehiaketak antolatzeko ➡ https://t.co/Yt7b8GzjCq

  • @Transparent_Red
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    [DIRU LAGUNTZAK] 245.000 euro goi mailako kirol lehiaketak antolatzeko https://t.co/YCGO2FTLVe : [DI... https://t.co/wBbd1NIOkg @Irekia

  • @Open_Govern
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    [DIRU LAGUNTZAK] 245.000 euro goi mailako kirol lehiaketak antolatzeko https://t.co/O5wYUtocRs : [DI... https://t.co/LhqQf4AW7T @Irekia

Komunikabideek behera kargatzeko