Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Nolakoa nahi duzu Gernika-Lumo eta bere ingurua izatea 20 urte barru?

2016.eko ekainak 21
  • Ekarpen herritarra euskal eremu eta herrien diseinu eta erabilera estrategien definizioari.
  • Asteazkenean, ekainak 22, 18:00etan, Gernikako Astran proposamenen topaketa bat egongo da.

 

Egun hauetan, profesionalez osatutako talde tekniko bat ideiak eta ekarpenak jasotzen ari da Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Estrategia definitzeko. Asteazkenean, ekainak 22, arratsaldeko seietan Astran (Gernika-Lumo), herritar orori bilera ireki batera deitu zaio Gernika-Lumoren etorkizun hurbilerako ideiak bota ditzaten, bai bere hiri-garapenaren inguruan, bere inguru naturalaren inguruan edota kirol, komertzio eta industria praktiken inguruan ere.

 

Bere etorkizunaz, Gernika-Lumorenaz eta EAE guztiarenaz hitz egin nahi duen orok, Eusko Jaurlaritza antolatzen ari den Lurralde Antolamendurako Gidalerro berriei ideiak ekar diezazkieke, hurrengo 20 urteetarako balioko dutenak. Gernika-Lumoko topaketa, euren herriaz eta inguruaz kezkatzen den ororentzako da, etorkizun jasangarri bat nahi duenarentzat eta espazio publikoak nolakoak izan beharko liratekeen edota landa ingurua nola mantendu beharko litzatekeen iradoki nahi duenarentzat.

 

“Pertsona bakoitzak bere eskualdeko jarduera ekonomikoari buruz iritzia emateko eta etorkizunerako ideiak botatzeko foru aparta da. Bertan, euren landa inguruarekiko duten ikuspegiaz; euren ekonomiaz; bizi ditugun ingurugiro eta klima baldintzez; parke naturalez; korridore ekologikoez edota azpiegitura berdeez mintzatu dezakete. Gaiak honakoen antzekoak izango dira: nola mugitu nahi zenuke zure inguruan: bizikleta sarea, maila lokaleko edota eskualdeko peatonalizazioa, nola daude karreterak, gehiago egin behar al dira? Hiria/herria mugarik gabe zabaldu daiteke, ala eremu degradatuak edo zahartuak aprobetxatu?”, azaltzen du Lurralde-Politikako sailburuorde den Izaskun Iriartek.

 

Bai Lurralde-Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek baita Fernando Uriondo zuzendariak hilak 22an, asteazkena, Astran (Gernika-Lumo) egingo den bileran parte hartuko dute, Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko asmoz EAEko eremu funtzional ezberdinetan Eusko Jaurlaritza antolatzen ari diren 16 tailerretako batean.

 

Tailerrak Zallan, Donostian, Beasainen, Durangon, Eibarren, Laguardian eta Bilbon, Markina-Xemeinen, Mungian, Arrasaten, Laudio-Amurrion, Zarautz-Azpeitian, Gernikan, Tolosan, Igorren eta Gasteizen egingo dira.

 

Tailerretara joan ezin dutenentzat, parte-hartzea Irekia webgunearen bitartez egin dezakete; testuaren gainean ekarpenak egin ditzakete bertan. Gainera, gai bakoitzaren inguruko eztabaida eta inkestetan parte har dezakete online bidez. http://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056

 

LAGen berrikusketa prozesuak hiru urte iraungo ditu, eta informazio eta aurreapen guztiak webgunean eguneratzen joango dira: www.euskadi.eus/revision-dot     INFO +:  655 744 945

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)